ETB1en Aste santurako, Filmeak nagusi

Sortzailea Taichisan, 2011ko Apirilaren 16a, 22:35:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Gabon lagunok,
Etb1en gabonetan eginiko berbera hasiko dira egiten ostegunetik aurrera, Arratsaldero oporretan juten denez, egunero bi filme eskainiko digute, eta gehienak gainera aintxinakoak, oso egokia filmoteka oso interesgarria edukitzeko.

Astezkenean Champions madarikatua amaitu denez gero, azkenik filmea daukagu, estreinua gainera, Izar Hautsa (STARDUST) 22:05.tan hasiko da.

Ostegunean: 14:45 http://www.imdb.com/title/tt0102782/ eta 16:30 http://www.imdb.com/title/tt0062512/ (James Bond)

Ostiralean: 14:50 http://www.imdb.com/title/tt0105211/ eta 16:35 http://www.imdb.com/title/tt0055928/ (James Bond)

Nik uste datorren astean ere, festa diren egunetan filmeak jartzen segiko direla, ikusten ibiliko naiz nola dohazten gauzok eta esango dizuet.

P.D: Norbaitek badu Azkarra ta hilgarria eta eman zuten beste filmea??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Burrunbada

Bai, nik badut AZKARRA ETA HILGARRIA grabatua. Egun hartan beste bi film bota zituzten: BERRI ONA, dagoeneko filmen zerrendan dagoena, eta HODEIAK PINTATZEKO MAKINA, hori ere grabatuta daukat. Orain beste pelikula bat daukat esku artean (BIKOTE XELEBREA), baina honekin behin amaitu ezkero, beste biei ekingo diet. Hala ere, eta zehazte aldera, ostiralean jarri dituzten filmak hauexek dira: HAIZEAN IDATZIA http://www.imdb.com/title/tt0049966/ eta NAVARONEKO 10 KOMANDOA http://www.imdb.com/title/tt0077572/