Black Hawk eraitsia - Black Hawk Down (2001) [MEGA]

Sortzailea Burrunbada, 2011ko Ekainaren 13a, 17:11:33

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Burrunbada

BLACK HAWK ERAITSIA  -  BLACK HAWK DOWN (2001)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Gerra. Ekintza | Armada. Afrika. Benetako gertaeretan oinarrituta. 90eko hamarkada
Urtea: 2001
Zuzendaria: Ridley Scott
Gidoia: Ken Nolan
Argazkia: Slawomir Idziak
Musika: Hans Zimmer
Aktoreak: Josh Hartnett, Eric Bana, Ewan McGregor, Tom Sizemore, William Fichtner, Sam Shepard, Brendan Sexton III, Jeremy Piven, Brian Van Holt, Carmine Giovinazzo, Ewen Bremner, Ron Eldard, Kim Coates, Richard Tyson, Hugh Dancy, Jason Isaacs, Orlando Bloom, Tom Guiry, Tom Hardy, Matthew Marsden, Nikolaj Coster-Waldau, Enrique Murciano, Glenn Morshower
Sinopsia: 1993ko urria. Eliteko soldadu amerikarrak Mogadisciora (Somalia) bidaltzen dituzte Nazio Batuen bake misio batean, baina haien helburu nagusia Aidid buruzagia harrapatu eta gerrarekin errotik amaitzea da. Misioa zaildu egiten da Black Hawk bi helikoptero eraitsi egiten dituztenean. Orduan, istripuan harrapatuta geratu diren edo zauritu diren soldaduak erreskatatzea da axola duen gauza bakarra
Nota Filmaffinityn: 6,9



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 140 min.
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,12 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)


Taichisan

Oso filme ona bikoizketa paregabe batekin!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

mangaka euskalduna


ibonzama


mangaka euskalduna

bai bai! oso ona da filma, asko gustatu zait

zumarra

Hemen Sendspaceko guztiak (24) deskargatzean, deskonprimitzean, hauxe esaten dit:

Igotzeko/Black Hawk Eraitsia.DVDRip [Eusk][Euskal Encodings]by Godelet.avi - CRC failed

Norbaitek ba al daki zein den arazoa?

burrundaie

Ongi duk. Azkenean badirudi DLC-en arazoa zela. 2SHAREDekin DLC-a egin ezkero konponduta geratzen dela asuntoa. Ea, Azken Mohikanoa jaistea badaukaken ere... eta mesede bat eskatuko nikek: zerbitzari arazoak dituzten filmeekin zerrenda bat egitea, ni, ahal dudan neurrian, berriro igotzen hasteko, baina orden bat eramanez, bestela erotu egingo gaituk. Ea pulamentuzko lana egiten dugun, adixkide! :barre:

zumarra

Jo! Sentitzen dut. Non ez daramat ordena? 27 ordu deskargatzeko esan dit andreak eta horregatik abisua; bestela "B" letrakin ari naiz...

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Uztailaren 08a, 22:24:26
Hemen Sendspaceko guztiak (24) deskargatzean, deskonprimitzean, hauxe esaten dit:

Igotzeko/Black Hawk Eraitsia.DVDRip [Eusk][Euskal Encodings]by Godelet.avi - CRC failed

Norbaitek ba al daki zein den arazoa?

Nire ustez, estekaren bat falta duk, eta horregatik ezin dik deskonprimitu...

zumarra

Zuk uste? zati guztiak daude eta bat faltatzean esaten du, adibidez: ......15.rar falta da.

burrundaie


zumarra


burrundaie

Uste diat J. downloaderrekin arazoren bat duala, Zumarra. Oraintxe jaitsi diat eta normal-normal deskonprimitu dik...





Zergatik ez duk berriro instalatzen programa? Nik ere izandu dizkiat arazoak j. downloaderrekin, eta berriro instalatzean konpondu nizkian.

zumarra

Kaka! Orduan ni ere ez naiz oso fidagarria... Okurritzen zaidan gauza da jdownloader nekatu egin izana eta ordenagailua berpiztu behar izatea (batzutan honek funtzionatzen du). Bihar esango dizut.

Bestela, nire begiraden arabera, hemen dago igotzeko pendiente dagoena. Denak zerbitzari bakarrean daude ("B"ko gehienak jeitsita dauzkat, berrigotzeko prest), lehenengoa izan ezik (Albaniako konkista).

Zeintzuk zuk eta zeintzuk nik? Zerrenda luzatzen joango naiz baina, aurrena "B"kin bukatuko dugu?
Nik "Belatz haundi"tik behera eta zuk "A"ko 4ak eta "Buelta bat mutilekin"tik gora?

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2554.0

zumarra