SEGOVIAKO IHESA [MEGA] (1981) (Xabier Elorriaga, Mario Pardo)

Sortzailea Burrunbada, 2011ko Urriaren 27a, 23:27:24

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Burrunbada

SEGOVIAKO IHESA










FITXA TEKNIKOA

JATORRIZKO IZENBURUA: SEGOVIAKO IHESA
PRODUKZIO URTEA: 1981
IRAUPENA: 115 m.
AKTOREEN BANAKETA: Xabier Elorriaga, Mario Pardo, Jos? Pedro Carri?n, Guillermo Montesinos, Patxi Bisquert, Ovidi Montllor, Jos? Mar?a Mu?oz
ZUZENDARIA: IMANOL URIBE
HERRIALDEA: EUSKAL HERRIA


SINOPSIA

1977KO udan, erbesteraturiko preso politiko ohi batek bere ihesaldiaren gora-beherak kontatzen dizkio kazetari bati. 1976ko apirilean, etakide talde batek kartzelatik ihes egiteko prestakuntzak egiten ari dira; hala ere, haien egitasmoak porrot egiten du goardiek  presoek zulatutako pasabidea aurkitzen dutenean. Presokideek etsi ez, eta bigarren zulo bat egiteari ekiten diote. Zortzi hilabeteren buruan, eta funtzionarioekin hainbat eta hainbat tirabira izan ondoren, hanka egitea lortuko dute; halabaina, ihesak ustekabeko ondorioak izango ditu...


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

GAUZATZEA: DVDRip
TAMAINA: 1,56 GB
BIDEOA: XviD/ MPEG-4
AUDIOA: AC3/BI KANAL
ARDURADUNA: Razek
HIZKUNTZA: EUSKARA
AZPITITULUAK: EZ



jonnydbz

Hau urtero ematen dute ezta? Baina sekula ez dut osorik ikusi, ea horrela ikusten dudan. Eskerrik asko!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Ze pelikula mitikoa. Niretzako hemen egin den pelikula onena askogatik.

zumarra


Ainz


Razek


Aju

Ongi etorri eta eskerrik asko!

Nire debilidadeetako bat da pelikula hau. Zer emango nukeen HDn izateagatik...

arrakala

Iepe! Film gehiena gazteleraz dago... euskaraz bikoiztutako bertsio bat badago, ezta? Nik beti erorita ikusi izan dut eta pentsatu dut bertsio hori galduta zegoela.. hemen igotako hau gaztelerazko bertsioa dela errango nuke, zer egingo dugu, bertan utzi? Berez ez ditugu gaztelerazko filmak igotzen eta..

Aju

Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2021ko Abenduaren 28a, 12:13:40Iepe! Film gehiena gazteleraz dago... euskaraz bikoiztutako bertsio bat badago, ezta? Nik beti erorita ikusi izan dut eta pentsatu dut bertsio hori galduta zegoela.. hemen igotako hau gaztelerazko bertsioa dela errango nuke, zer egingo dugu, bertan utzi? Berez ez ditugu gaztelerazko filmak igotzen eta..
Neuk ere hasieran berdina pentsatu nuen, baina uste dut pelikula horrela dela, e?

Filmaren zati handiena gazteleraz da baina euskara ere erabiltzen dute; bideo honetan euskaraz hitz egiten dutenean azpitituluak agertzen dira bideoan erreta. ETB1en emititzen dutenean "euskarazko bikoizketa" desberdin batekin egiten dute? Pentsatzen jarri eta ez dit enkajatzen. Jatorrizko bertsioan euskara agertzen bada eta eszena asko ezin badira bikoiztu, zer bikoiztuko zuten gehiago euskarazko pistan? Esaldi solte batzuk? Agian horrela izango da, e? Neu ere ez nago seguru, egia esan...