DBZKAIn egindako proba Teresa Eguskiza zuzenduz!

Sortzailea Taichisan, 2011ko Abenduaren 26a, 14:08:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, gaur batere ideiarik izan gabe, Teresa Eguskizak bikozketa proba bat egin dit, Trunksen pertsonaiarekin, kritikoak izatea nahiko nuke, batez be nik badakidalako zer egin dudan txarto baino zuek ikusten duzuen ere jakin nahi nuke eta zeuen eritzia eduki:
http://www.youtube.com/watch?v=sdrP8ijwge4
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Nik bikoizketaren gainean ez dakit asko, hortaz, mundu horretatik erabat kanpo dagoen baten iritzia da. Txukuna iruditu zait, ziur asko, telebistan ikusi ezkero ez niokeela batere antzemango horretan hasi berri baten lana dagoenik. Kritikoagoa izan nahi nuke baina beste iritzi profesionalago baten zain egon beharko duzu...

Aju

Ez dakit nik take onena den baloratzeko. Ez dauka musikarik, eta horrela arraro geratzen da; musikarekin gutxiago fijatzen zara bikoizlean.

Atzo Fullmetalekoa ikusi nuen eta z letrarekin daukazu arazoa (bizkaitar guztion moduan eta gainera euskaldun zaharra ez izanda are gehiago), ia guztia esaten zenuen z-rekin, s-ak barne, baina bestela ondo. Eta denborarekin hartzen den konfidantza, noski.

burrundaie

#3
Tira, bigarren aditze saioa egin dut belarria nahita zorroztuz. Akatsen bat atera behar eta, agian tz-a behar baino apalxeago hoskatu duzu. Baliteke nafarrek eta gizpuzkoarrok Bizkaiko euskaldunek baino nabarmenago ebakitzea, baita behar baino gehiagotan ere, (nire herrian, arratzaldeon, erakutzi, hutza, indartzu... eta horrelakoak oso ohikoak dira).

Aju

#4
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2011ko Abenduaren 26a, 21:57:56
Tira, bigarren aditze saioa egin dut belarria nahita zorroztuz. Akatsen bat atera behar eta, agian tz-a behar baino apalxeago hoskatu duzu. Baliteke nafarrek eta gizpuzkoarrok Bizkaiko euskaldunek baino nabarmenago ebakitzea, baita behar baino gehiagotan ere, (nire herrian, arratzaldeon, erakutzi, hutza, indartzu... eta horrelakoak oso ohikoak dira).
Bizkaian s eta z ahoskatzeko beti erabiltzen da s. Bizkaitarrok ez dakigu gipuzkoar eta nafarren moduan esaten z, ez behintzat era naturalean; bizkaitar euskaldun zaharrak badauka z-ren fonema egokia baina uneoro egon behar da adi ahoskatzeko, geldialdia egin behar dugu ondo ahoskatzeko; gero askotan hainbeste arretarekin s-ak ere z zuzena bezala ateratzen zaizkigu. Mutur batetik bestera pasatzen gara :evil:

tz ondo esaten dugu, eta ts eta tx fonemak tx bezala beti.

jonnydbz

Ba ez dakit zer esan. Egia da agian s/z eta ts/tz ahoskerak ez direla guztiz garbiak. Gogora etortzen zait umetan lagunei aparatoa jartzen zietenekoa, horrelako zerbait iruditu zait XD. Hala ere, soinuaren kalitatea ez da oso ona, agian horregatik izan daiteke. Gainera, saioa oso motza da gauza asko esateko. Agian Trunksek burua makurtzean zalantza edo ziurtasun eza gehiago nabaritu beharko litzaioke ahotsean? Ez dakit, agian flipada handia esan dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Z eta s aren arazoak grabazioarenak dira, ikusten baduzue Feliz Arkarazori ere ez zaio asko igartzen derrepente, ta gauza da Z-k oso sonoro direla ta 3DSko mikroa saturatu egiten dalaXD
Dena den eskerrik asko zuen erantzunentagik;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Ez dut uste, ze sekuentzia hori Trunks agertu eta dezentekoa da, horretarako Freezer erdibitzen zuen sekuentzia bat edo egingo zuen, ez?

jonnydbz

Bai, horretan arrazoi duzu, espero dezagun erdian bikoizleak ez aldatzea.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Abenduaren 30a, 17:46:47
Bai, horretan arrazoi duzu, espero dezagun erdian bikoizleak ez aldatzea.
Lehen egiten dit grazi gutxi horrek gainera ezaguna izateko ahots berria :evil:

Taichisan

Ke ba Jonnydbz!XD nahiago nuke ni izatea baino ez! Iker Diaz betetzen du Trunksen papera, DBGTn bezalaxe. Hau probatxo bat besterik zen, beste batean Satanko, Krillin edo beste batekin sahiatuko naizXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Abenduaren 30a, 18:07:29
Ke ba Jonnydbz!XD nahiago nuke ni izatea baino ez! Iker Diaz betetzen du Trunksen papera, DBGTn bezalaxe. Hau probatxo bat besterik zen, beste batean Satanko, Krillin edo beste batekin sahiatuko naizXD
Noiz hasi behar dira ematen? Seriea bikoizten amaituko dute eta oraindik hasi gabe. Dragoi Bola Z Kai Gran Reserva.

Taichisan

Ba ezta mixerren ez dakite askorik baino espero dugu datorren hiletik aurrera emititzen hastea...
Ez dakidana da programazio osoa aldatuko duten edo ez(aldatu beharra dauka egia esan...).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!