Bideotutoriala - Nola ripeatu ETBren emisioa VirtualDub hutsez Xvid erabilita

Sortzailea Aju, 2012ko Urtarrilaren 09a, 19:52:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Gaur goizean grabatu dudan Vickieren kapituluarekin tutoriala egitea erabaki dut.

Lehenengo eta behin gauza bat azaldu nahi dut: "zer da desentrelazatzea?". Hemen daukazue eredu bat. Ezkerreko irudia entrelazatuta dago, horrela egoten dira pelikulak DVDtan, eta ETBn ere hala emititzen dira bideoak (bideo zaharra baldin ez bada). Eskuinekoa desentrelazatu ostean nola geratzen den da. Zergatik egiten dute hori?, ba emisioaren informazio bolumena erdira jaisteko. Fotograma batean irudi erdia jartzen dute (errenkada bat bai, errenkada bat ez, errenkada bat bai...), eta hurrengo fotograman alderantziz. Fotogramak hain pasatzen dira azkar ezen igarri ere egiten ez baitugu hori horrela dela. Vickie serie zaharra da, ia 20 urte dauzka, eta horregatik ez dauka efektu hori. Hobe guretzat, horrela kontu horretaz ez baikara arduratu behar. Guazak horrela, egin dudan bideoan ez dut azaltzen nola konpondu arazo hori. Aurrerago prozesu guztia azaltzen ari naizenean puntu gehigarri bat gehituko dut nola konpondu azaltzeko.

Pila bat era eta pila bat programa daude bideoak ripeatzeko. Nik hari honetan VirtualDubMod hutsez nola ripeatu azalduko dut. Ez da aukerarik onena, baina bai errazena. Hori bai: ez dakit zergatik ostia baina izugarri tardatzen dit konprimatzen, lehen pasadak 40 minutu iraun dizkit eta kendu egin dut. Agian zuei azkarrago joango zaizue.

Hasi baino lehen, argitu beharreko beste gauza bat. Nire grabatzaileak mpg-an gordetzen du, eta formatu horrexetarako azaltzen ari naiz. Garbi utzi nahi dut grabatzaile batzuek beste formatu batzuetan gordetzen baitute.

VirtualDubModen botoiak ezkerretik eskuinera:

-Stop.
-Bideo originalean (ezkerrekoa) play.
-Bideo originalean eta emaitzakoan (eskuinekoa, filtroak eta aber aplikatuta) play.
-Lehen fotogramara joan.
-Fotograma bat atzera.
-Fotograma bat aurrera.
-Azken fotogramara joan.
(giltzenei kasurik ez).
-Fotogramak arrapaladan atzera pasa.
-Fotogramak arrapaladan aurrera pasa (irudian aldaketa brusko bat dagoenean geratu egiten da).
-Hasierako marka jarri.
-Amaierako marka jarri.

Bideotutorialaren linka

Beharrezko programak
-VirtualDubmod

TUTORIALEAN EGITEN DENA

1) Zabaldu VirtualDubMod. Bertan, zabaldu bideoa File + Open eginda. Kargatze barra bat agertuko da.

2) Serie bat grabatzen dudanean beti uzten dut emisioaren aurretik eta atzetik 15-20 minutu badaezpada. ETBrekin sekula ez da aski. Aurretik Doraemon pixkat dago, atzetik Hirukiak. Hori ezabatu egin behar da. Joan lehen fotogramara eta hasiera marka jarri. Orain bilatu atalaren lehen fotograma eta bukaera marka jarri. Zatia markatu egingo da. Ezabatu suprimirrekin. Atalaren atzetik dagoen zaborrarekin berdin.

3) Filtroen txanda. Marra beltzak kentzea eta tamainaz aldatzea bakarrik behar dugu. Entrelazatuta balego hemen kentzen da. Video + Filters. Filtroen menua da. Hutsik dago momentuz. Eman add eta filtro zerrenda agertzen da. Lehenengo marra beltzekin hasiko gara (Cropping). VirtualDuben egoera kuriosoa dauka. Ez dago filtrorik croppingarentzat. Konturatzen bazarete filtroen menuan Cropping botoia dago, baina filtrorik aukeratu ez dugun bitartean desgaituta dago. Edozein filtro aplikatu eta haren gainean egiten da cropping. Zaila da azaltzen, baina egin bideoan bezala eta kitto. Resizearen gainean egin daiteke, baina badago filtro bat null transform deitzen dena. Horixe erabili eta horren gainean egin dut. Zer egiten du filtro horrek?, ba ezer ez. Filtro hutsa da. Uste dut croppingarentzat sortu zela espreski, gero filtrorik erabili behar ez baduzu ere. Aukeratu null transform eta gero filtroen menuan cropping. Kendu alboko barrak. Ondoren berriro emango dugu add Resize aukeratzeko. Idatzi zein tamaina nahi duzun (640x480, 720x540...). Ez ahaztu Lanczos3 AUKERATZEA, bideoan bezala!

4) Konprimitzeko prest. File + Save as eginda egingo genuke (nik botoi lasterrak erabiltzen ditut, eta kasu honetan F7 da). Ez ahaztu "Don't run" aukera hori gaitzea. Horrekin zuzenean lan egiten hasi beharrean zerrenda baten gordetzen ditu prozesuak, ezinbesteko gauza bideoak 2 pasadatan egiteko (codec-arekin bi pasada ematen zaizkie bideoei ondo geratzeko). Beherengo botoiari eman codec-a aukeratzeko.

5) Codec zerrendan xvid aukeratu behar duzue. Bideoan nire konfigurazioa erakusten ari naiz, baina ez egin kasurik, txar xamarra da-eta. Kapturak atera ditut:






Bideoan azaltzen dizuet nola aurrikusi bideoaren tamaina (audioaren tamaina kontuan izan gabe). Bi aukera dauzkazu: target bitrate, segunduko zenbat kilobit eduki behar duen jakiteko. Hori kalitate jakin bat nahi duzunean erabiltzen da, amaieran izango duen tamainak ardura gabe. Nik bestea erabiltzea gomendatzen dizuet (botoiari gainean klik emanda aldatzen da aukera), target size (kilobytetan). Nahi duzuen mega kopurua x 1024 jarri behar duzue.

6) Konfigurazioa prest daukazuenean bi pasadak konfiguratu behar dira. Kanporaino atera bazarete, sartu berriro Save Asen. "Don't run" hori gaituta izatea garrantzitsua da. Sartu codec-aren konfigurazio menuan eta ipini Two pass - 1st pass. Eman guztiari OK eta gero guardar. Lehen pasada gordeta dago. Egin berdina baina Two pass - 2nd pass jartzeko. Bi pasadak prest daude.

7) Orain programatutako pasadak exekutatzea falta da. File + Job Controletik irits zaitezke (edo F4). Hor daude bi pasadak. Eman Start.

*3.1) Desentrelazatu beharko balitz, filtroen zerrendan deinterlace aukeratu behar da. Hori baino ez. Nik erabili ohi dudan filtroaren aurrean ez dauka zereginik, baina Virtualdubek ez du onartzen. Hauxe da aukera bakarra...

Taichisan

Hau ez du balio TDT artxiboetarako ezta? zeren TDT artxiboentzako nik Zumarrak esan zidan AVIDEMUX erabiltzen dut lehen soilik avi batera pasatzeko bideo bloke guztia ezer kendu barik, gero bai usten dit Virtuadub-ek bideoa ripeatzea.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 09a, 20:23:02
Hau ez du balio TDT artxiboetarako ezta? zeren TDT artxiboentzako nik Zumarrak esan zidan AVIDEMUX erabiltzen dut lehen soilik avi batera pasatzeko bideo bloke guztia ezer kendu barik, gero bai usten dit Virtuadub-ek bideoa ripeatzea.
Ez dut ulertzen diozuna.

Taichisan

Erraza da, TDT artxiboak ripeatzeko ere balio duen zure ripeatzeko teknika, .TS delakoak.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 09a, 22:30:34
Erraza da, TDT artxiboak ripeatzeko ere balio duen zure ripeatzeko teknika, .TS delakoak.
Klaro, eske hemen jartzea ahaztu egin zait, baina bestean hasi baino lehen 4. parrafoan argitzen dut nire iturria .mpg dela. Ez dut ulertzen nola izan dezakeen TDT SD batek .ts luzapena, .mpg-n emititzen bada. Nik .ts-ak BDripak egiteko bakarrik ikusi ditut, TDT SD batetarako ez dauka zentzurik :ezez:

Taichisan

Ba lagun, nik izan ditudan TDT guztiak .TS formatuan grabatzen didateXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 09a, 23:21:08
Ba lagun, nik izan ditudan TDT guztiak .TS formatuan grabatzen didateXD
Ba .ts-en kontuak ihes egiten dit. Behin bakarrik erabili dut eta bertan kuriositatez bluray bat jaitsi eta bdrip bat egiteko izan zen. Baina SDan... :ezez:

Arsenicum

Neuri bebai grabatzaileak TS formatuan ataraten dostez grabaketak.

(Oin ulertuten dot zer dala ta igon dozun Vicky Bikingoa .avi-n).



PD: Zalantzak eta tutorialak banatzeko unea heldu da? :pozik:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 10a, 00:49:55
Neuri bebai grabatzaileak TS formatuan ataraten dostez grabaketak.

(Oin ulertuten dot zer dala ta igon dozun Vicky Bikingoa .avi-n).



PD: Zalantzak eta tutorialak banatzeko unea heldu da? :pozik:
Hasi. Baina .ts-tik abiatzen bazarete ez daukat zeresanik ze ez ditut sekula erabili... XD

Taichisan

Bale, orain konturatu naiz, ez dakit zergaitik ez ditudala ia kodek guztiak virtuaduben erabili ahal izateko, ez bait dit usten avidemuxekin egindako artxiboa kargatzen ere .... norbaitek esan dezake non jaitsi ahal diren codec guztiak programa honentzako?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2013ko Abuztuaren 29a, 23:33:01
Bale, orain konturatu naiz, ez dakit zergaitik ez ditudala ia kodek guztiak virtuaduben erabili ahal izateko, ez bait dit usten avidemuxekin egindako artxiboa kargatzen ere .... norbaitek esan dezake non jaitsi ahal diren codec guztiak programa honentzako?
Ba egia esan jokoz kanpo harrapatzen nauzu ze nik ez dut Avidemux hori sekula erabili, eta ez dakit sortzen dituen AVIek zer ezaugarri daukaten. Nik USTE dudana esango dizut: VirtualDubek EZIN DU .ts fitxategirik zabaldu, eta jakinda sortzen duen AVIa kopia zuzen bat dela (direct stream copy) normala egiten zait hori ere ezin kargatzea.

EDIT: Probak egiten jarri naiz eta bietan kale. tsMuxer programarekin bideoa .mpv formatuan ateratzen du eta VirtualDubek ez du zabaltzen. GordianKnotekin probatu dut eta azken pausuan sortzen duen avs fitxategia ere ez du zabaltzen VirtualDubek. Aukera bakarra prozesu osoa GordianKnotekin egitea izango duzu, baina programa horrek ez du uzten aukeratzen ze frame zehatzetik ze frame zehatzera nahi duzun moztu, horregatik ez dizut gomendatu lehen...

Ni zu izanda x264 codec-era pasatuko nintzateke. Gaur egun edozein irakurlek irakurtzen ditu  bideook eta algoritmoa hain dago optimizatuta ze konfigurazio normalillo bat jartzen badiozu Xvidek baino azkarrago kodetzen baitu.

Euskadi1

Kaixo, Ts-tik ripeatzeko modu hau oso ona da, hemen uzten dizuet interneten aurkitu dudan tutorial bat oso ona da.
http://phillipdsx.wordpress.com/2011/05/18/tutorial-encodeo-basico-ts/
Agur, zalantzaren bat baduzue esan lasai.