Dragoi Bola Kai [98/98][x264][1080p][Mega]

Sortzailea Aju, 2012ko Urtarrilaren 10a, 20:14:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

#135
Dragoi Bolako hariekin patroi horixe jarraitu dut, baina zerbitzariena kendu egin nien gero pilatu zitezkeen etiketa pilarengatik. Dragoi Bolaren hari batek Megaupload, Sendspace, beste bat eta elinkak batzen zituen, Dragoi Bola - 153/153 - [MF/MU/SS/elink][Xvid][480p] geratzen zitzaidan, eta gehiegizkoa iruditu zitzaidan, titulu luzea badauka ez da guztia kabitzen.

Eta release bakoitzeko hari bakarra edukitzen saiatu behar gara, ez gara ibili hari bat zabaltzen zerbitzari bakoitzeko.

zumarra

Baita ere; release bat, hari bat, barruan zerbitzari guztiak daudela. Eta izenburuan kabitzen ez badira, gero barruan ikusiko dira.

jonnydbz

Nire ustez, gai hau beste leku batean tratatu beharko litzateke, Orokorrean edo Iradokizunetan adibidez. Egongo da jendea iritzirik duena baina DBko harietan sartzen ez dena, horrela parte-hartzea handiagoa izan daitekela uste dut.

Izenburuen estandarizazioaren inguruan, nire ustez minimo bat bete beharko litzateke, eta beste aukera batzuk bakoitzak nahi baditu jartzea. Adibidez, serieen kasuan minimoa izenburua eta atal kopurua izango lirateke eta bertsio bakoitza bereizteko bereizmena eta bide codec-a. Aukeran beste guztia jar daiteke: zerbitzariak, duala den, bertsio originala, azpitituluekin, bideoaren iturria, audio codec-a... Hauentzat etiketak estandarizatzea ere ez legoke soberan. Adibidez:

Dragoi Bola Kai - 98/98 - [1080p][x264][AC3]

AC3 ez litzateke derrigorrezkoa, baina zein audio codec erabiltzen den ikusten da.

Hau idazten nebilela beste aukera bat ere bururatu zait, bideo eta audio ezaugarriak taldekatzea:

Dragoi Bola Kai [98/98] [x264 DB 1080p] [AC3 DVB]

Honek informazioa asko ematen du. Hala ere, berriz diot hobe dela beste hari orokor batean jartzea, ideia guztiak ikusteko, ze agian aukera gehiago daude gustokoagoak.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

RAIMIKEL

Buf, dana deskargeta ya XD. Ezin dodana da 81.kapituluko 3.partea deskargatu. Beti geratzen da erdizka edo ez da hasten deskarga.
Eskerrik asko eiten dozuen lanagatik!! :pozik:

jonnydbz

Gaur bukatu dut ikusten. Esan beharra daukat animazio zuzendaria ona denean, kriston eszenak daudela. Nahiz eta DBKren alde batzuk ez gustatu, ikusi ondoren esan dezaket agian DBZ ikusten hasiko banintz, aspertu egingo nintzatekela. DBKn badaude gauza batzuk oso luzeak direnak, imaginatu ere ez dut egin nahi DBZn zeinen luzeak izango diren.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Gaueko

RAIMIKEL, neri nod32-ak birustzat hartu dizkit horriak, eta kendu behar izan dut; horrela primeran ibiltzen ari zait. JDownloaderrarekin ari bazara jaisten, saiatu nabigatzailearekin jaisten (eskuineko botoia>"Abrir en el navegador")

Zorte on!  :pozik:
EGUNA EGUNEKOENTZAT ETA GAUA GAUEKOENTZAT

aritzm

#141
Esan behar dizuet gauza bat, mediafiren politika aldatu da eta edozein momentuan, ezingo da jaitsi ezer bakarrik uploaderrek duten gauzak, hau da, mediafire, dropbox bezala bihurtu da u_u

zumarra

Zertan oinarritzen zara hori esateko?

Saiatu naiz nik igo ez dudan zerbait jeisten eta arazorik gabe utzi dit.

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Martxoaren 27a, 15:19:43
Zertan oinarritzen zara hori esateko?

Saiatu naiz nik igo ez dudan zerbait jeisten eta arazorik gabe utzi dit.
Neuk ere dropbox bat bihurtuko dela irakurri dut, hau da, igotzaileak bakarrik jaitsi dezake fitxategia.

zumarra

Noizko? Hala bada, txiringitoa itxi beharko dugu... gehiena han bait dago.

Aju


zumarra

Bale. Azken iritziek zalantzan jartzen dute albistea. Ikusi beharko dugu.

Egiaztatzen bada, zer?

aritzm

nik Aju ikusi duen weban ikusi dut baina oraingoz ez dute ezer egin nik jaisten hari naiz problemarik gabe baina ez dakit noiz jarriko dute hori martxan

Gaueko

#148
eMule forever and ever   :threat:

eMulean dagoena betirako egongo da baldin eta ez baduzue incoming-etik ezabatzen. Badakit gero eta jende gutxiagok (hau da, ia-ia inork) ez duela eMule erabiltzen megaupload agertu zenetik eta horrek eragina izan du fitxategien eskuragarritasuean. Nik animatzen zaituztet eMulean jartzera daukazuen guztia eta betirako uzteko erabakia hartzera. Horrela, ez da inoiz ezer faltako, denok konpartitzen baitugu, ez dugu inoren dependentziarik beharko.

Halaere... beti ere dropbox horietako edo ftp zerbitzari bateko kontu bat egiteko eta gero gure artean banatzeko aukera dago. Horrek dakarren arazo guztiekin. :shrug:

Laster arte 
EGUNA EGUNEKOENTZAT ETA GAUA GAUEKOENTZAT

burrundaie

Dudarik gabe, emuleren aukera, beste hainbaten artean, hor dago. Kontua da artxiboak norberak jasota edukitzea, gauzak okertzen badira beste alternatiba bat bilatzeko. Hala ere, denborak esango digu norantz dantzatu ipurdia. Eta bai, badaezpada ere beti erne.