EUSKALDUNON HIZKUNTZA URRAKETAK VIDEOA

Sortzailea JON I, 2012ko Otsailaren 09a, 21:59:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JON I

KAIXO LAGUNOK !
Hemen doakizuen estekan, behatokikoek egindako erreportaia dago;
zuek ikusi zer hari diren egiten gurearekin.
zaindu gure altxorra!!
http://vimeo.com/36264822

Aju

Bilbora noan bakoitzean deprimituta itzultzen naiz, inork ez zaitu euskaraz hartzen :haserre:

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Ba eskerrak ordun Gazteizera ez zohazela sarri, hori bai dela niretzako lotsa ta. Euskadiren "kapitala" izatea ta burgos bezelako hiri bat aurkitzea euskararik gabe ia, barsa ya madrilen kamisetak barra barra ta,... sekulakoa benetan, behintzat bizkaian nahiz ta bilbon euskara gutxi entzun gero ta gehiago entzuten hasi da eta hori poztekoa da jakinda industralizazio garaian andaluziar eta galiziar famili asko etorri zirela hona ta inolako euskara ikasi barik...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Baina kanportarren etorrerak be ez deko erru gehiena nire ustez. Hau ez da duela 50 urtetik honako kontua bakarrik. Hemekoak be badekie errue. Hemekoak direz Euskera erabiltzen ez deurienak. Nire inguruan gitxienez Bilbotar askok, Unamuno fachatik hasita, Euskerak ezertarako balio ez zuela uste zuten, eta Euskeraz hitzegiteak baserritar itxura emango ziela.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Otsailaren 10a, 10:11:51
Ba eskerrak ordun Gazteizera ez zohazela sarri, hori bai dela niretzako lotsa ta. Euskadiren "kapitala" izatea ta burgos bezelako hiri bat aurkitzea euskararik gabe ia, barsa ya madrilen kamisetak barra barra ta,... sekulakoa benetan, behintzat bizkaian nahiz ta bilbon euskara gutxi entzun gero ta gehiago entzuten hasi da eta hori poztekoa da jakinda industralizazio garaian andaluziar eta galiziar famili asko etorri zirela hona ta inolako euskara ikasi barik...
Niretzako Gasteiz espainiarren guetto bat da. Badaude euskaldunak ere, baina Ermua bezala da, facha guztiak pilatzen dira indarra egiteko.

burrundaie

#6
Nire ustez, arazoa sakonagoa da, eta tokian tokiko azterketa beharko luke. Zeren eta ez baitira berdinak, adibidez, Gasteiz eta Erronkariko kasua; edo Barakaldo eta Iparraldekoa. Euskaldunok ere errua badugu, zati bat bai, bederen. Oraintxe gogoratzen dut  bertso saio batean jarritako gaia: beraiek ezin zuten, bertakoek lagundu zieten.

JON I

Errua gurea da noski, dakigunean ez erabiltzeagaitik eta ez dakitenekin errezago konpontzeko erabiltzen ez dugulako.
Baina euskaldunaren eskubideak euskararen herrian ez bermatzea; kanpotarren diktadura da eta gizakion eskubide murrizketa denez ...denok galtzen dugu.

burrundaie

Diktadura ez dakit, baina hizkuntz eskubideen murrizketa urte askotan bertakoen eskutik etorri zaigulakoan nago, neurri handi batean, behintzat.

JON I

horrek ez du kentzen gobernuaren bete beharra .

burrundaie

#10
Ez dakit zein gobernutaz ari zaren.
Espainiako gobernuaz ari bazara, argi dago harengandik trabak eta inposaketa besterik ez zaigula etorriko. Europako hizkuntz eskubideen ituna sinatu bai, baina itxura besterik ez da. Ez ahaztu kontituzioak dioena: euskaldunok gaztelera jakin behar dugu nahitaez, euskararen kasuan eskubidea besterik ez da (gutxitan betetzen den eskubidea, bestalde.)
Oraingo gobernu baskoaz zer esan dezaket? Aurrerapausorik ez, eta inoiz emandako urrats xumeak deuseztatzeko grina besterik ez du erakutsi. Agian, euskara zerbait folklorikoa izatea nahiko lukete, Iparraldean bezala. Kito, arazorik ez!
Lehengo gobernuek ere badute erantzukizuna. Ez dira gai izan euskararen erabilera instituzioetan bermatzeko ere. Are gutxiago merkatal zentruetan edo lantegietan. Ez dira ausartu hezkuntzan A eta B ereduak behingoz pikutara bidaltzen. Ez dute inoiz kalitatezko telebista euskaldun bat egin (legeak zioen bezala) eta erdarazko telebista lehenetsi dute euskarazkoaren gainetik. Epelkeria, besterik ez dute erakutsi. Nire ustez, euskara ez dute inoiz serio hartu. Badugu bai, kontu honetan zer ikasia katalanengandik, ez dute haiek hainbeste konplexurik beren hizkuntzaren alde egiteko...

Arsenicum

Atal berri bat ikusten dut...  "ETB1 ez da ETB-ren lehenengo katea" izango luke izena. ETB-ren akats eta hizkuntza urraketak salatzeko.

Zer dinozue? zabalduko dot?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Zabaldu bai, emon diezaiegun astinandi sakona! :haserre:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Niri, behintzat, gogorik ez zait falta...

Godelet

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Otsailaren 11a, 14:39:26
Atal berri bat ikusten dut...  "ETB1 ez da ETB-ren lehenengo katea" izango luke izena. ETB-ren akats eta hizkuntza urraketak salatzeko.

Zer dinozue? zabalduko dot?
Bai, agian horregatik jartzen dute zero gorri bat goiko partean :evil:
G o d e l e t