Euskal Encodings Bazkaria Ofiziala

Sortzailea Taichisan, 2012ko Otsailaren 20a, 15:45:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok,
Inok animatzen da Bazkari bat antolatzera??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Ze mendi igon gure dozu ba?

PD: hemen foroko gehiengoa informatikaria izanik, wifi-a dagoen mendi bat izan beharko da ezta?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Ez dakit, baten bat erraza, batez be ekimen hau bururatu zitzaidan denok edo ahal dogunok elkar ezagutzeko, eta egun pasak egin ahal izateko kirol pixkat eginda (nik beharra dekot eta...).
Ez dakit, sozializatzeko aukera ona iruditzen zait. Ta jakinda bizkaia ta gipuzkoakoak garela ia guztiak ba tarteko mendiren bat aukeratu genezake...
Beste bat izango zen, Euskal Encodings bazkari bat antolatzea ahal izango litzakeen lekuan...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

#3
Eta zergatik ez bi aukerak konbinatzea? Nahi dutenak mendira eta bazkaltzera eta nahi dutenak zuzenean bazkaltzera. Mendi eder asko badaude goizetik egitekoak ( Adarra, Ernio,Aiako harria...) nik jatetxe on eta merkteak ezagutzen ditut (asteburuko menua 13 eurotan edaria eta kafea barne) arratsaldean Laurgaineko burdinola ikustea joan gintezke  Pagoetako parke naturalean, Aian bertan. Honek guztiak badu eragozpen bat, badakit, Gipuzkoan dagoela eta batzuek Bizkaitik etorri beharko luketela, nahiz eta leku hauek autopistatik gertu samar egon. Tira, proposamen bat da, besterik gabe.

jonnydbz

Ni egia esan ez naiz oso mendizalea, eta noanean, arratsaldean ez naiz pertsona... jajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nire kuadrillan aspaldio badago ohitura joateko baina sekula ez naute konbentzitzea lortu, horrekin dana esanda dago. Pentsatzea bakarrik denbora hori lo egiten inbertitu dezakedala... :barre: Eta bai, neu ere jonny bezala naiz, baina nik gerriko arazoak dauzkadalako.

baronluigi

Ni mendira ez, baina egunero Nire herriaren beste puntan dagoen auzo batera joaten naiz, 2.5 Km aldapa gora xD. Eta gero zuzenean amonaren etxera, beste kilometro eta pixka bat aldapa gora . Egunean ez da gutxi.

burrundaie

Nire ustez, onena mendi taldea bazkari taldea bihurtzea da.

Egotaku-san

jaja, ba egitekotan errazena bazkari normal bat egitea da denbora gehiago edukitzeko.

Taichisan

Bihurkorra bailira aldatu egin da Post.a. Orain zuen txanda,... nola non eta noiz egin genezake lehen bazkari saioa?? Ezagutzera emon behar dugu geure burua naiz ta bazkaltzeko izan! :osopozik:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Bazkaltzeko bada apuntatzen naz!


PD: Txinorik ez mesedez!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Otsailaren 24a, 00:29:44
Bazkaltzeko bada apuntatzen naz!


PD: Txinorik ez mesedez!
Orduan kebab bat izan beharko da, edo McDonalds/Burger King :barre:

Egotaku-san

#12
Jatetxe dezente bat izango litzateke hoberena.

Taichisan

Segun ta zenbat gauden ikusiko litzake baino jatetxeko menua hoberena litzake gareztia ez dena, Burrundaiek esan zuen antzeko prezioan 13 edo 15 € askoz jota, ez gaudela ta gehienok xoxekin dexente.

Ba betiko lez lista bat egin dezakegu Apirilean edo antolatzeko, zer deritzozue?? Esan behar dugu ia zein litzakeen leku hoberena Gipuzkoar eta bizkaitarrak pozik edukitzekoXD

Bazkari lista:
1-Taichisan
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Nik bi arazo dauzkat:

1) Polenari alergia diot, hil beharrean jartzen naiz. Normalean apirila orduko agertzen da, baina batek daki eguraldi zorookin, gogoratzen dut aste santu bat alergiarekin ere.
2) Ez daukat ez kotxerik ez ezer.