Euskal Encounterrean banatutako DBko atalak

Sortzailea jonnydbz, 2006ko Abuztuaren 18a, 18:39:29

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Ba espero dot GTri kurtso hasieran ekitea, ez nau asko motibatzen 12 atal falta direla jakiteak, audio jap sub eusk joan beharko dira horiek ?? Beste emisio bat geratzen zaie, normalean 3 emisiorako erosten dira serieak eta 2 doaz, ea orduan ka?a pixkat sartzen diegun, aunke eusko jaurlaritzatik dirurik jasotzen ez badute, komo ke berdin zaiela jendeak zer erizten duen...



Eta hemen ETBren nire ohiko kritika bat dator, prebisualizar emanda gero erabaki dut abisu hau jartzea irakurri nahi ez baduzue...



Baina zer espero dezakegu umeentzako tarteetan Txirri, Mirri eta Txiribiton sartu eta sartu dabilen kanal batengandik? Zertarako ordaindu 12 atalen bikoizketa pailazook edukita? No me jodas, penagarria da, jartzen duzu eta ume batzuk 'tren' bati (supermerkatuko karro adornatu bat, gurpilak de puta madre ikusten dira fijatzen bazarete) ikatzak (bola beltzak) botatzen, alboan lau tipo tontoarenak egiten mozorrotuta, bat elefante berde bat, laranjazkoa urteak daramatzat deszifratu nahian zer den :roll: Eusko Jaurlaritzaren pailazo entxufatu ostiok...  Por cierto, ETBSat eurena da. ETBSat inauguratzean esan zuten Ameriketan dauden euskaldunentzat aproposa zela; fijo 'el canal de los payasos' deitzen dietela kanalari.



Puta kaka... Hartzen dudan kanal kutreena dela uste dut aspaldion, canal Euskadiren atzetik, noski...

Superpanchito

Beno hasi baino lehen agurtzen zaituztet.





Nik Euskal partyan, eskuratu nituen dragoi bola z 01-082 arte, eta beti bezala, gauza asko (agian gehiegi,  :lol: ) eskuratu nituen, horregatik bakarrik jaitsi nituen, eta ez nizkien asko begiratu.



Baina hurrengo ostiralean, irailako 15ean, izango dut berriz Hizkuntza eskola 5. mailaren idatzizko azterketa. Eta errepasatzeko Larunbatetik ona ikusi dut 40 kapitulu, ez dago txarto, Astelehenean eta Asteartean lan egin behar izan dudala ikusita,  :wink:



Orduan ikusi nuen helbide bat zeuzkaten Kapituluak, hau zehatz mehatz, eta horrexegatik izenpetu naiz eta idatzi dut hau.



Beno azken finean, nire zalantza hau da, Euskal Partyan jaitsi nituen Kapituluak ondo daude, edo ez, saiatu naiz enteratzen mesuak irakurtzen, baina ez naiz ondo enteratu.



Ez dakit hauexek ondo dauden ala ez, hauek nor egin zituen Ajuk, eta orduan ondo daude, edo Metalizerrek.



Zure erantzuen zain



Agurtzen Zaituztet
orrotoak Haserrera darama, Haserreak hilketak egitera darama, Hilketa horiek espetxetara daramate, Eta Espetxeak Ipurditik eman diezaiozuten, berriz, gauzak egin baino lehen bi aldiz pentsatu behar duzue.

Aju

Atalak neuk eginda daude. Partyra 2 bertsio eraman ziren (suposatuz metalyzerrek eraman zituela ze aspaldion zalantzan nago):



-Zaharra, desfasatuta zeudenak audio asko. Hau egon bazen, metalyzerrek zeukan.



-Berria, audioak ondo sinkronizatuta. Hau orionatk eta arsenicumek zeukaten.



Orain zeu zara gogoratu behar dena nori hartu zenizkion atalak  :wink:

Superpanchito

Eskerrik asko, erantzuteagatik.



Ba beno, kapituluak ikusi ahala jakingo dut ondo ala txarto dauden, egia esan ez daukat inolako idairiki nori hartu nizkion,  :lol: , gauza asko eta jende askori lapurtu nion,  :lol: .
orrotoak Haserrera darama, Haserreak hilketak egitera darama, Hilketa horiek espetxetara daramate, Eta Espetxeak Ipurditik eman diezaiozuten, berriz, gauzak egin baino lehen bi aldiz pentsatu behar duzue.

Rustizaar

Kaixo guztioi.



Zuen berri Euskal Encounterrean izan nuen eta esan beharra dut Dragoi Bolaren fan handia naizela eta egiten ari zareten lana itzela iruditzen zaidala.



Ikusten dudanez beste hainbat serie ere lantzen dituzue eta beraz lan dexente daukazuela esango nuke.  :)



Beste alde batetik emuleko DBZren kapituluen izenen kulebroia irakurtzen aritu naiz eta egia esan, ezin dut ulertu zergatik gertatzen den izenen aldaketa.

Nik behintzat ez dut inoiz izenik aldatu kapituluak DVDan grabatu ditudan arte.

Pena ematen dit holako arazoak gertatzea eta jendea borondate onez egiten duen lana horrela zapuztea eta are pena gehiago geratzen diren kapituluen igotzearen atzerapenaren arrazoia hori izatea.



Atzerapenak direla eta ez direla ere, Jaun ahalguztidunak pazientzia behintzat eman zidan eta beti izango duzue hemen eskerrak emango dizkizuen eibartar bat. :D

Aju

izenen rolloak kabreoa eman bai ba?a ez da atzerapenaren motiboa izan. Atzerapenaren motibo bakarra atal falta da, hori bai dela putada XD

metalizeR

Aupa, mezu hau 'esnatzen' dot nik Ajun bidixuak konpartitxu nitxula esateko (earra kakaua zeuena hemen montauta...). Ajuk hainbat kapitulo zuzendu zitxun aurrerago, eta hoiek behintzat nik ez nitxun konpartidu (ez nitxun eta). Beraz, Dragoi Bola bertsio garbian nahi dabenak aurten Euskalian hartzia daka ^^. eta Informatikako Fakultatetik ibili bihar bada norbait ba bertan eongo nai edozer gauzatarako ;)
:thumbsup

Aju

laster geratu behar gara zu ta ni 105-194 atalak pasatzeko, eh  :msn-wink

metalizeR

Ia hurrengo astian geratu ahal garan bai ^^.Zerbait pasau bihar dotzut nik bebai ta ;)