Zergatik niri bai eta hiri ez?

Sortzailea burrundaie, 2012ko Uztailaren 07a, 21:02:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Niri UPPIT izugarri ondo jaisten zaidak, batere arazorik ez zidak ematen eta abiadura oso ona (3 mb-etik oso gertu). Launaka jarrita filmak di-da batean deskargatzen zaizkidak, baina hik, Zumarra, eta beste batzuek eragozpen handiak dauzkazue deskargatzeko. Zergatik ote? Sistema operatiboaren kontua ote da?




zumarra

Batek daki! Eta arazoak dituzten beste horiek ere Linux erabiltzen dute? S.O.-arena ere arraroa da. Orain arte ez du ba eraginik izan...

Lasai egon. Niri "B" sailatik 3 pelikula falta zaizkit. Batman, Behiak eta Biker Boyz. Eta jeisten dauzkat eta espero dut, Bailara ankerra, bezala azkenean jeistea.

Myupload-i itxura ona hartu diot eta gb. 1 baino txikiagoak hara igotzen hasiko naiz, ea zer moduz.

burrundaie

Batman eta Behiak Mediafirera igotzen zeuzkat. Uppit-ekin jendeak arazoak baditu, ez diagu ezer egiten. Alferrik duk niri izugarri ondo funtzionatzea eta jendea ezinean ibiltzea. Penagarria... :triste:
Myupload animazio film batzuekin probatu eta oso emaitza ederra izandu diat. Gainera (ezin litekek inoiz jakin baina...) jartzen duenez linkak betirako omen dituk!

zumarra

#3
Myupload-ekin proba bat egin dut eta gauza xelebrea. Nabigatzaliearekin oso ondo deskargatzen dut:



"Download now" eman eta kitto. Baina Jdownloader-en hauxe jartzen dit:



Explikaziorik bai? Helbidea hauxe: http://www.myupload.dk/showfile/1CCvBhb-n

burrundaie

Niri ere antzeko zerbait gertatzen zaidak beste zerbitzari batekin Zippishared. Filma bat igo, eta j downloaderren "fuera de linea" agertzen zaizkidak link guztiak, baina nabigatzailetik arazorik gabe deskargatzen dizkiat... J. Downloaderren akatsa ote?

Aju

Segur aski JDownloader ez dago ondo prestatuta hortik jaisteko.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Uztailaren 08a, 12:42:36
Segur aski JDownloader ez dago ondo prestatuta hortik jaisteko.

Hala ere, bitxia duk Uppiten kasuan niri funtzionatzea eta beste batzuei ez...