Zer gertatzen da 2SHAREDekin?

Sortzailea burrundaie, 2012ko Urriaren 02a, 22:28:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Saiatu naiz J.Downloaderren bidez 2Sharedetik deskargatzen, eta "Elemento desactualizado" agertzen zait behin eta berriz. Harrigarriena zera izan da: 2Shareden web orritik bertatik deskargatzen saiatu eta hona hemen zer atera zaidan:



Non kristotik atera da url hori?


Aju

Haria aprobetxatzen du esateko gaur oso kritika onak irakurri ditudala Zidduri buruz, Megaupload berria balitz bezala.

zumarra

Jdownloader-ekin eta Myponi-rekin ezin izan dut deskargatu.

Zuzenean, ordea, normal-normal posible dut. Linux-en nabill eta antibirusik ez dut.

burrundaie

Hasiera batean Ziddu probatzen hasi gintuan eta baita film batzuk hura erabiliz igo ere. Baina halako batean oharra ageri zitzaidan ordenagailuan esanez zerbitzari horren bidez malware zabaltzen ari zela eta ez genian gehiago erabili. Agian berriro ere bistadizoa eman beharko litzaiokek...

zumarra

Windows 7-tik ere normal deskargatzen da, zuzenean sakatuz gero...

Probatu duzu, aurrera segitzen?

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 02:14:45
Haria aprobetxatzen du esateko gaur oso kritika onak irakurri ditudala Zidduri buruz, Megaupload berria balitz bezala.

Orain aldatuko zen, zeren eta orain dela urte batzuk zerbitzari hori probatzeko aukera izan nuen eta nahiko kaxkarki zebilen. Agian denborak aurrera egin ahala hobetzen joan da. Ez legoke gaizki.

zumarra

2Shared-ekoek lan egiteko modua aldatu egin da. Azken 9 hilabeteotan zerbitzaririk onena izan da eta, oraingoz, nahiko ona izaten segitzen du, nire ustez.

.dlc-ak ezin dira erabili (ez dakit aurrerago erabili ahal izango dira berriz) eta hori ez da oso gauza harrigarria. Zerbitzari hauek bere zerbitzua dohainik emanik, normala da nahi ez izatea inork ezer deskargatzea propaganda pixka bat ikusi gabe.

Baina interfaz-a ere aldatu dute eta link batean sakatzean oraingo pantaila hauxe da:



Dirudienez, ordaintzeko kontua sortu dute (harrigarria zen ez egotea aukera hau) baina "Download" botoi bakarra dago oraingoan (goiko urdina) eta hemen sakatuz gero, jasotzeko aukera azaltzen da propaganda orririk ireki gabe.

Pixka bat nahasteko da "Your free download limit is over (Wait 11 min.)" mezu hori zeren eta nik 8 artxibo jarri ditut batera deskargatzen arazorik gabe.

Ikusiko dugu nora dijoan aurrerantzean baina, momentuz, ondo dago dena.

burrundaie

Eta 12 edo 14 esteka batera jaisteko modurik ba al dago web orritik?

zumarra

Ba, arazo bat dago bai. Atzo Kaixo Timmy batzuk jarri nituen (8) arazorik gabe (90 mb. bakoitza, guztira 720 mb.) eta orain saiatu naiz 14 Marco jartzen jeisten eta 6 batera bakarrik utzi dit (190 mb. guztira 1,2 gb.). 7. deskargatzen jarri dudanean, mezua aldatu egin da:



Beraz, muga 1 gb. edo gutxi gehiago da batera jeisteko. Gero 68 min. itxoin behar dira.

Aldatzen hasi dira gauzak, bai.  :haserre:

burrundaie

Nire ustez eta filmei dagokienez, behintzat, 2Sharedek dagoeneko ez du balio. Penagarria benetan, orain arte hain ondo funtzionatu duen zerbitzaria baztertu beharra. Ea Ziddu Mediafireren osagarri bezala baliagarri zaigun.

zumarra

Ez dizut kontra egin nahi baina Ziddu-rekin berriz fidatzeko goizegi da. Begiratu zer gertatu den File-Uploade-rekin....

burrundaie

Momentuz fidagarria (gaur egun fidagarria har litekeen neurrian beti ere) Mediafire duk. Jakin badakigu beste zerbitzariren bat gehiago behar dugula; zera, ezin garela Mediafirera mugatu, harekin batera beste aukera bat behar dugula zer gerta ere. Orain arte erabilitako zerbitzari gehienek kale egin zigutek ( Rs,Fu,Gu, 2S, FL...). Sendspace nik ez diat gustuko, igotako esteka dexente ezabatu zizkidatek eta, gainera, nire ustez, igotako linkek maiz huts egiten ditek, askotan ematen duen jaitsiera motela aipatu gabe...  Bazekiat goizegi dela beste batekin fidatzeko baina, bitartean, zein da alternatiba? Nik behintzat nahiago diat arriskatu geldirik egon baino...

zumarra

Ez dut ulertzen zein den orain arazoa 2S-kin (kale egin digutenen zerrendan jartzeko). Momentuz ondo dabil: artxiboak ez dira ezabatu; deskargako abiadura haundia da; ez du captcharik; kontuaren neurria mugagabea da.

Pegak oraintxe (akaso aurrerantzean gehiago mugatuko dute)?: orduko gb1 bakarrik deskargatu daitekeela eta Jdownloader-a ezin dela erabili. Arazo haundia al da hau? ez zait ba hainbesterako iruditzen.

Artxibo guztiak bertan dirauten bitartean lasai nago.

burrundaie

1,5 GBeko film bat jaisteko, adibidez, endredoak dexente direla uste diat. J. Downloader erabili ezinak deskargatzeko eragozpen handiak sortarazten ditu. Agian artxibo txikiekin hainbesterainoko arazorik ez ziok. Ziddura orain dela lau hilabete artxibo batzuk igo nizkian eta bertan zeudek. Zergatik da 2Shared Ziddu baino fidagarriagoa? Agian bihar bertan Ziddu izorratuko ditek, bai, bazekiagu nolako eremutan mugitzen garen. Gaur gaurkoz, ordea, 2Shared duk aldatzen ari dena (okerrera). Sisifo konplexua diat agian, baina dagoeneko pixkat ezagutzen nauk, ezta Zumarra?

baronluigi

Bide batez, agian hemendik aurrera nire kanpoko zerbitzariaren bitartez ezingo ditut fitxero gehiago mediafire ra igo. Bertatik konektatu naizen kontu guztiak segituan blokeatu dizkidate. IP helbidea harrapatu didatela uste dut eta bertatik igoerak nabaritu ezkero kontua inongo zalantzarik gabe ezabatzen didate.