Aita-amabitxi magikoak - The Fairly OddParents (2001-2017) [MEGA] [58/126]

Sortzailea zumarra, 2013ko Otsailaren 11a, 15:49:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Aita-amabitxi Magikoak   -   The Fairly OddParents (2001)






Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Fantasia, Komedia
Urtea: 2001-2017
Zuzendaria:  Butch Hartman, Butch Hartman, Sarah Frost, Gary Conrad, Ken Bruce, Michelle Bryan, Wincat Alcala, John McIntyre, John Fountain, Tuck Tucker, Kevin Petrilak, Sherie Pollack, George Elliott, Keith Oliver, Randy Myers, Larry Leichliter, Jaime Diaz, Dave Thomas, Juli Murphy
Gidoia:Butch Hartman, Steve Marmel, Kevin Sullivan, Ray DeLaurentis, Mr. Lawrence, Jack C. Thomas, Scott Fellows, William Schifrin, Lissa Kapstrom, Ellen Byron, Bob Colleary, Sindy Boveda-Spackman, Alec Schwimmer, Kevin Arrieta, Ed Valentine, Cynthia True, Becky Wangberg, Dave Thomas, Joanna Lewis, Mike Bell, Kristine Songco, Tracy Berna, Spencer Green, Andrew Nicholls, Darrell Vickers, Jim Hecht, Amy Keating Rogers, Thomas Krajewski, Steve Little, Kent Osborne, Merriwether Williams, Steven Banks, Jenny Nissenson, Bill Maxwell, Gene Grillo, Laurie Israel, Rachel Ruderman, Gary Conrad, Charlotte Fullerton, Jonathan Butler, Whitney Wetta
Musika: Guy Moon, Butch Hartman, Steve Marmel
Sinopsia: Timmy Turner 10 urteko mutiko bat da, inork ulertzen ez duena eta adarra jotzen diotena. Bere gurasoek ere ez diote asu gehiegirik egiten eta Vickyren zaintzapean uzten dute, haurtzain gaizto bat, Timmy esklabo duena. Baina egun batean Cosmo eta Wanda deitzen diren bi haurtzain magiko agertzen dira bere bizitzan, beraien botere magikoekin Timmy lagundu nahi diotenak zoriontsua izateko.
Nota Filmaffinityn: 5



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 30min ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 200MB inguru ataleko
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)



zumarra

Hurrengo egunetan osatzen joango naiz.

Arraroa da (beno, Etb-koen aldetik ez da, ez, oso arraroa) 5x11-tik 8x06 arte bakarrik bota dutela; eta horiexek errepikatzen ari dira.

baronluigi

Telesail hau bere garairako oso korrosiboa zen xD. Ez Ren eta Stimpyren parekoa baina gaur egun Bob Esponja dena baino askoz ere "helduagoa".

Garaiak aurrera joan ahala, haurrentzako telesailak gero eta otsanago eta xinpleagoak bihurtzen ari dira.

zumarra

Nituen guztiak eskura. Ea 6x09 harrapatzen dudan aurrerago.

Taichisan

Atzo egon nintzen goiz osoa telesail hau euskaraz ikusten (gaixorik nabil eta), ta arrapaladan pentsatu det, Zumarrak seguru hasi dela igotzen! Ta behituXD Dena den kuriosoa da zeren badirudi telesail guztia erosita dutela, filmeak barne (baino atzo ikusitakoa, Star Warsen parodia bat, 4 ataletan banatu zuten eta ikusten zen 45 minutuko 2 atal berezi zirela).
Espero dut gutxika gutxika telesail bikain hau osatzea zeren osirik jaisteko gogoa daukat egun batean di dan!
Eskerrik asko aspaldiko partez!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Ba, aspaldi  honetan ez dut denborarik ezer gehiago grabatzen aritzeko. Gainera eitb.com-eko web orria ez da batere fidagarria eta egun osoa grabatu behar duzu ea zeozer berria botatzen duten tartean. Aurrerago akaso; hau maratoia da....denbora luzeko lasterketa...

zumarra

6. denboraldia osatuta.

6., 7. eta 8. denboraldiak eskura berriz MEGA-N.

denanek

kaixoooo
Seigarren denboraldiko 9 eta 10.nak ustez berdinak dira...
:xurga:

zumarra

Keba! Nondik atera duzu hori? Bi atalak deskargatu eta hauxe atera da:

aam609 = Aita-amabitxi magikoak - 6x09 - Super Puf
aam610 = Aita-amabitxi magikoak - 6x10 - Desio garbiak

denanek

#9
6X9 deskargatu det eta barruan super puf agertu da eta 6x10ean bebai, baina berriro egingo det!! mila eskerrr jejeje

denanek


zumarra

aam6x11 - Aita-amabitxi magikoak - 6x11 - Vicky kalegorrian

Ondo jeitsi dut. Hobeto azaldu zure arazoa...

baronluigi

21 atal EITB.TV daude igota, baina hurrengo egunetan ezabatuak izango dira...

carlocollodi

#13
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2021ko Martxoaren 13a, 23:39:2921 atal EITB.TV daude igota, baina hurrengo egunetan ezabatuak izango dira...
Zure mezua ikusi eta deskargatu ditut. Ze denboraldi da hau? Nora igo ditzaket? Nire MEGAko kontuan ez daukat apenas tokirik.
Badira atal batzuk irudiaren proportzioa gaizki daukatenak, banda beltz batzuekin alboetan (apur bat desitxuratuz).

EDITATUA: Hona igo ditut. https://mega.nz/folder/IZgCxYyT#6ZoXmdXi3kZYWKc7qIQ44A
Ea norbaitek honekin zer egin erabakitzen duen. Ongi izan!

baronluigi

Eskerrik asko. Nik ere, bada ezpada ere, jaitsi egin nituen. Nik mezu hori idatzi baino aurreko egunetan, beste atal gehiago ezabatzen joango ziren zihuraski.