Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.

Sortzailea baronluigi, 2013ko Ekainaren 09a, 17:44:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Ba horixe. Datorren asteetan zehar GOOGLErek bere dohako biltegiratzen espazioa handiagotu egingo du, GMAIL zerbitzuari dagozkion 10 GBak Google drivek dituen 5 GB gehituz, guztira 15 GB eskeiniz. Oraindik, sortzen diren eta dagoeneko sortu diren kontu guztietan ez dago aukera hau erabilgarri. Hala ere, laster jarriko dutela diote.

Google adwords eta 10minutemail bezalako spam web orrien bitartez, nahi haina GOOGLE DRIVE kontu sor daitezke.

Ni hemendik aurrera zerbitzari hau eta MICROSOFTen SKYDRIVE zerbitzari hau erabiltzen hasiko naiz.

burrundaie

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 09a, 17:44:06
Ba horixe. Datorren asteetan zehar GOOGLErek bere dohako biltegiratzen espazioa handiagotu egingo du, GMAIL zerbitzuari dagozkion 10 GBak Google drivek dituen 5 GB gehituz, guztira 15 GB eskeiniz. Oraindik, sortzen diren eta dagoeneko sortu diren kontu guztietan ez dago aukera hau erabilgarri. Hala ere, laster jarriko dutela diote.

Google adwords eta 10minutemail bezalako spam web orrien bitartez, nahi haina GOOGLE DRIVE kontu sor daitezke.

Ni hemendik aurrera zerbitzari hau eta MICROSOFTen SKYDRIVE zerbitzari hau erabiltzen hasiko naiz.

Itxura batera itxura ona dik. Probatu egin beharko diagu, bai horixe!

SonGorka4

nik One Piecen atal batzuk igo ditut, eta pinta ona du, jesteko ez dago itxaron beharrik edo publizitaterik tragatu beharrik, eta 3-4 min tan jeitsi dit atal bat (230MB).
gainera, konprimitu gabe igo ezkero beintzat, online ikusteko aukera ematen du, honela, igotako guztia jeitsi gabe ere ikusteko aukera emango luke. :osopozik:

baronluigi

Ez nekien bideoak stream ean ikusteko aukera ematen zuenik

JDOWNLOADER 2 edota FLASHGOT+Jdownloader erabiliz (Flashgot Firefox enta THUNDERBIRD nabigatzailentzat sortutako gehigarria da) abiadura handiagoan deskargatu daiteke.

burrundaie

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 10a, 00:06:12
Ez nekien bideoak stream ean ikusteko aukera ematen zuenik

JDOWNLOADER 2 edota FLASHGOT+Jdownloader erabiliz (Flashgot Firefox enta THUNDERBIRD nabigatzailentzat sortutako gehigarria da) abiadura handiagoan deskargatu daiteke.

Egia duk! Jdownloader 2 instalatu diat eta estekak egundoko abailan jaitsi zaizkidak!! Eskerrik asko baronluigi informazioarengatik!!! :osopozik:

baronluigi

Kontua da arazoa bi bertsioetan konponduta dagoela, baina JDOWNLOADER arrunterako eguneraketak noizean behin ateratzen dira. Jdownloader 2n, aldiz, automatikoak dira. Konpondu bezain laster daude eskuragarri.

Nik abisatu nien gaizki zebilela eta segituan konpondu dute.

burrundaie

Jdownloader 2 gainera 7Z motako artxiboak deskonprimitu eta lotzeko gauza ere bada.

baronluigi

Beno, nahi baduzue egun hauetako batean google adwordsen bitartez nahi haina kontu nola sortu azalduko dizuet. Minutu pare bateko kontua da eta kontu bakoitzeko 15 GB ematen dutenez, pena merezi du.

burrundaie

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 18:08:46

Ba oraintxe saiatu nauk Google kontu berria egiten 10 minute mail erabiliz, eta mugikorraren zenbakia eskatzen zidatek sms bat bidaltzeko kontu berria aktibatzeko gakoarekin.... Lehen kontua ireki nuenean ez zidaten holakorik eskatu! Ez zekiat ba nik.... :evil:

SonGorka4

ba interesgarria izango da!
baina googleren 15Gk driven erabili al daitezke? edo 5G bakarrik dira drivekin erabilgarri?

baronluigi

#10
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 20:55:14
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 18:08:46
Beno, nahi baduzue egun hauetako batean google adwordsen bitartez nahi haina kontu nola sortu azalduko dizuet. Minutu pare bateko kontua da eta kontu bakoitzeko 15 GB ematen dutenez, pena merezi du.

Ba oraintxe saiatu nauk Google kontu berria egiten 10 minute mail erabiliz, eta mugikorraren zenbakia eskatzen zidatek sms bat bidaltzeko kontu berria aktibatzeko gakoarekin.... Lehen kontua ireki nuenean ez zidaten holakorik eskatu! Ez zekiat ba nik.... :evil:

Badira urteak, GMAIL kontua sortzeko orduan telefono bidezko baieztapena eskatzen dutela.

Horregatik esan dut GOOGLE ADWORDS erabili behar dela kontuak egiteko. Google adwords Googlek negozio jabeentzat daukan zerbitzua da, beraiek bere iragarkiak Google n jarri ahal izateko.

http://adwords.google.com/

Kontua da ADWORDS bitartez kontua sortzerakoan, aldi berean, GMAIL zerbitzua ezik beste zerbitzu guztiak eskuragarri bihurtzen zaizkigula, GOOGLE DRIVE barne. Eta nahiz eta GMAIL zerbitzurik ez eduki, 15 GB eskeintzen dizkigute guztia DRIVEN erabiltzeko.

burrundaie

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 22:24:07

Ados baronluigi. Hik esan bezala egin diat eta arazorik gabe sortu diat googleko kontua. Ea luzaro irauten duen asunto honek... :txistu:

baronluigi

#12
Gaur goizan oraindik  5GB kontuak sortzen zituen GOOGLEK, baina gaur arratsaldetik sortu ditudan kontu guztiak 15 GB izan dira. Bihar jarraituko dut kontuak sortzen xD

Nahi duenarentzat, gida bat idatzi dut hemen

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4188.0

burrundaie

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 23:00:09
Gaur goizan oraindik  5GB kontuak sortzen zituen GOOGLEK, baina gaur arratsaldetik sortu ditudan kontu guztiak 15 GB izan dira. Bihar jarraituko dut kontuak sortzen xD

Niri 15ekoa sortu zidak!!

baronluigi

Niri ere bai muajajaja. 10 sortuta 150 GBko espazioa. Zuk esan xD

gmail konturik ezin dugu eskuratu horrela, baina niri bost. Behar duguna DRIVE zerbitzua da, besterik ez.