Cadillacs eta Dinosauroak - Cadillacs and Dinosaurs (1993) [13/13] [MG]

Sortzailea Artadi, 2013ko Urriaren 06a, 20:33:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi

Cadillacs eta Dinosauroak - Cadillacs and Dinosaurs (1993)




Telesailaren Ezaugarriak:
Herrialdea: AEB
Generoa: Marrazki Bizidunak
Urtea: 1993
Atalak: 13 atal sasoi  BAKARean
Zuzendaria: Raymond Jafelice
Gidoia: Steven E. de Souza (Cómic: Mark Schultz)
Musika: John Tucker
Sinopsia: TELEBISTA-SERIEA (1993-1994). 13 atal. Dinosauroak nagusi diren mundu futuristan bizirik suertatu diren gizaki batzuen abenturak.
Nota IMDBn: 7,0



Bideoaren ezaugarriak:
Iraupena: 23 min. ataleko
Pisua (atal bakoitzeko): 300 MB
Erresoluzioa: 640x460
Adina Egokia: 8+ urte
2022an  XABEERek berigota

Lehen Denboraldiko Esteka (MEGA)
00.Hasera
01.Dino amorratua
02.Dinoak garraiatzen
03.Izpi hilgarria OSOA
04.Setiaturik
05.Basamutila
06.Gizakiak ala robotak           
07.Biziraupena
08.Gauez bakarrik ateratzen da
09.Oroitzapenak
10.Tenrecken atzetik
11.Hannah badoa
12.Norgehiagoka
13 Sutea oihanean

Aju

#1
Artadi, nondik ateratzen dituzu gauza hauek?. Eskerrik asko.

EDIT: Interneten pixkat begiratu ondoren dvdrip bideoak aurkitu ditut, idealena audioa Artadiren vhs-etatik kalitate maximoan atera eta haiekin muntaia egitea litzake.

Taichisan

BUALATXABAL!!! Flipatzen nabil!! CADILLACK ETA DINOSAUROAK jokoaren telesaila berreskuratu dugu!! Esker mila Atardi, GODZILLA telesaila amerikarra duzula esaten badidazu ya izango da demasa!!
Mila esker zure lan fin ta pozgarriagaitik!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

"GODZILA the series" telesailaren bi sasoietako atal erdiak (20 bat) dauzkat gutxi gora behera. VHS kalitatean hori bai. Datorren asteburuan ekingo diot igoteari.

Aju

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2013ko Urriaren 15a, 08:23:47
"GODZILA the series" telesailaren bi sasoietako atal erdiak (20 bat) dauzkat gutxi gora behera. VHS kalitatean hori bai. Datorren asteburuan ekingo diot igoteari.
Esaidazu Fly daukazula eta monumentu bat egingo dizut


jonnydbz

Jodeeeeeeeee hori bai izango zela itzela!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Artadi

Je je. Ba, bai VHS kalitate eskasean ere, baina lehen 12 atalak dauzkat. Iladan jartzen dotez, eta aste pare batetan Euskal Encodingsen egongo da.

Aju

#7
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 13:49:59
Je je. Ba, bai VHS kalitate eskasean ere, baina lehen 12 atalak dauzkat. Iladan jartzen dotez, eta aste pare batetan Euskal Encodingsen egongo da.
Diooooooooooooooooooooooooooooos!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Baina zu noiz hasi zinen serieak grabatzen ba?, urte mordoa da eman zutela! Ala SuperBat kanalean eman zuten gerora?. Ya esperantza galduta eta dena neukan. Ez dozu ezagutuko baten bat osorik daukona?.

Por cierto, segun zeintzuk serie dauzkazun audioa kalitate maximoan atera eta gero dvdetatik ateratako bideoekin montatu daitezke, Cadillacs&Dinosaursen kasuan moduan.

Taichisan

Benetal ARTADI, egunen baten esan ahalko zeniguke ze nolako euskarazko bidioteka dakazun?? Eske flipatzen dogu guztiok pasada bat!!
Godzilla badakuazu, Flyren abenturak ere(batzuk baina tira)... JETMAN daukazula esaten didazu ta Gernikara noa zuzenean estatua erraldoia jartzeko Gernikako arbolaren parean!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

JETMANekin EZ da suerterik egon. Duela urte asko hasi nintzen nire bideoteka egiten (VHS). Bai Euskaltelen Superbat lagungarria izan zen. Non egongo da Superbat telebistaren bideoteka? ETBren bideotekarekin batera? Lonja galdu batetan? Interesgarria izango zen jakitea.
Nire bilduma: ez pentsa horren handia denik. Hori bai, pelikuletan nahiko zabala da: ahalegintxoa egin nuen udal liburutegietan, Donostiko HABEren liburutegi ederrean,.. VHS formatoan zeukatenaren kopiak egiteko. Gero DVDak lortu eta irudiak eta soinu bandak lotzeko orduak eta orduak bota nebazen.

Aju

#10
Oker ez banago, duela urteak hemen baten batek aipatu zuen ETBk bere bideoteka digitalizatu zuenean analogikoa Donostiako Amarako instituzioren bati eman ziola, eta aukera zegoela bertara joan eta gauzak ikusteko.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Urriaren 16a, 18:03:29
Oker ez banago, duela urteak hemen baten batek aipatu zen ETBk bere bideoteka digitalizatu zuenean analogikoa Donostiako Amarako instituzioren bati eman ziola, eta aukera zegoela bertara joan eta gauzak ikusteko.

Nik dakidala, Amara auzoan euskal filmategia dago.

Artadi

Gaur goizean Donostitik ibili naiz, eta sartu naiz "Filmoteca Vasca"n. Oso abegikorrak izan dira, baina ezetz esan daustie, ez daukatela VHS, Betacam edo enparauen artxibategirik. GAldetu dot ea VHS zaharren artxiboa daukaten (El Padrino aipatu diot atendidu nauen neskari).
Esan daustie euren funtzioa euskadin ekoizten denarekin dagoela lotuta, eta kontzeptu horretan EZ dagoela sartuta atzerrriko filmen bikoizketa. Arlo hori ez dutela lantzen.

Dena den, uste dut bikoizteko laguntzen dekretoetan (ez dakit noiztik) jartzen zuela bikoiztutako filmearen kopia bat "Filmoteca Vasca"ra bidali behar zela. Boletinetan begiratu behar dot, baina aukera bi dago: dirulaguntza hartzen dutenek ez dute betetzen dekretoa edota Filmotecak hartu eta baztertu egiten ditu VHS eta DVDak. To be seen.....

Artadi

#14
Eta filme galduen bilaketa egiteko beste bide bat: Tinko elkartea. Begiratu bere webgunea: tinkoeuskara.org. Hor daude zerrendatuta bizkoiztu dituzten filmak. Gehienak DVD euskarriak atera dituzte eta hor harrapatu ditugu.
Baina badira baten batzu EZ zirenak kometzializatu: Asterix eta Kleopatra, Emil detektibea, The Borrowers, Big (Tom Hanks).
Bururatzen zaio inori moduren bat harribitxi hauek gure biltegian sartzeko????
Lehen eta behin eurei e-mailtxo bat bidali beharko genieke, beharbada.