Dinosauro artean - Walking with Dinosaurs (2013) (Barry Cook) [1080p|MEGA] [ONLINE]

Sortzailea Artadi, 2014ko Ekainaren 14a, 16:08:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi

DINOSAUROEN ARTEAN  -  WALKING WITH DINOSAURS (2013)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Erreseuma Batua
Generoa: Abentura
Urtea: 2013
Zuzendariak: Barry Cook, Neil Nightingale
Gidoia: John Collee
Argazkia: John Brooks
Musika: Paul Leonard-Morgan
Aktoreak:  Karl Urban, Charlie Rowe, Angourie Rice
Sinopsia: Zinemako historian lehenengoz, ikusleek benetan ikusi eta sentituko dute nola zen dena dinosauroek Lurra menderatzen zuten garaian. "Dinosauroen artean" murgiltze-esperientzia erabatekoa da. 3Daren teknikaren laguntzaz, ikuslea aurrehistoriako mundu zirraragarri eta epiko baten erdigunean jarriko da. Bertan dinosauro galtzaile bat azkenean garaile aterako da, betiereko heroi bihurturik
Nota Filmaffinityn: 4,6



1. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 83 min
Pisua: 2,84 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)



2. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:  EZ  DABIL 
Iraupena: 79 min
Pisua: 1,42 GB
Erresoluzioa: 576p
Esteka (MEGA)



baronluigi

#1
Eskerrik asko! Film hau ikusteko gogoa neukan!

PD: Audioaren kalitatea eta filma nola bapatean hasten den ikusita, DVD bertsio ingelesa oinarri bezala erabiliz zineman grabatutako audioarekin egindako muntaia dela dirudi, espainiar foroetan DVDSCREENER bezala ezagutzen den horietarikoa. Zuzen nabil?

Artadi

Zoritxarrez ez zegoen aukera hoberik. DVD ateratzean ahastu zaie euskarazko soinu banda. Noizko lege bat honi buruz? Uste dut Katalunan derrigortuta daudela banatzaileak. Bikoizketa administrazioak ordaintzen du baina gero banatzaileak derrigortuta daude. Modu bakarra egindako inbertsioa erabiltzaile guztiengana heltzeko.

Taichisan

Esker mila Artadi, beste modu batean ezin izango genuke filme hauek euskaraz ikusi!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Ekainaren 14a, 22:03:23
Zoritxarrez ez zegoen aukera hoberik. DVD ateratzean ahastu zaie euskarazko soinu banda. Noizko lege bat honi buruz? Uste dut Katalunan derrigortuta daudela banatzaileak. Bikoizketa administrazioak ordaintzen du baina gero banatzaileak derrigortuta daude. Modu bakarra egindako inbertsioa erabiltzaile guztiengana heltzeko.

Agian EITB bere edizio txapuzero horietako bat atera nahi du film honekin. Hori da kopeta dutena hori.

Muntaia zurea bada, eskerrik asko egin duzun lan guztiagatik. Nik ere noizbait kapturatu izan ditut audioak zinean, hori egiteak sortzen duen zirraragatik bakarrik (praktikan emaitzak ez ziren oso kalitate onekoak egia esan).

baronluigi

Oker ez banago, hau da historian egin den euskerazko lehen "screener kopia " xD

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa


mirenb

Jaitsi al daiteke film hau, saiatu naiz eta ezin izan dut.

baronluigi

Google Driven arazoa da. Orain dela hilabete batzuetatik arazoak ematen hasi da giga t´erdia baino gehiagoko tamaina duten BIDEO fitxeroak jaisterakoan. Bideo hitza maiuskulaz idatzi dut, fitxero bota horiekin bakarrik ematen baititu arazoak. 1.5 baino gehiagoko ZIP, RAR, edo 7ZIP fitxero bat igo ezkero, ez du deskargatzeko arazorik ematen.

jurgi

Lan ederra baina ezin dut deskargatu. Ejekutableak deskargatzen direlako. (.exe) Mila esker

zumarra

#11
Non sakatu duzu? Download berde eder bat dago zati bakoitza deskargatzeko. Proba egin dut eta arazorik gabe jeitsi ditut 9 zatiak.

Baita deskonpimitu ere. Saiatu berriz, badaezpadaere...

baronluigi

Aipamenaren egilea: jurgi  Noiz: 2015ko Urtarrilaren 16a, 20:02:58
Lan ederra baina ezin dut deskargatu. Ejekutableak deskargatzen direlako. (.exe) Mila esker

Hori iragarkiei dagokien botoi faltsuan klik egiten duzulako izango da. Eskubitan dagoen izen bereko botoian egin behar duzu klik. Hala ere arrazoi eman behar dizut. Orain hilabete batzuk, ADBLOCKekin iragarkiak blokeaturik izan ezean oraintxe aipatu dizudan botoian klik eginda ere exe fitxeroak jaisten ziren.

zumarra

Nik, Firefox-en, Adblock Edge jarrita daukat eta primeran dabil propaganda kontuak ez agertzeko...

jurgi

Bai iragarkien botoiak ziren. "Direct download link" esteka emonez ondo deskaragatzen da. Mila esker.