Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]

Sortzailea Aju, 2015ko Maiatzaren 12a, 00:10:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju


DRAGOI BOLA + Z + GT TELESAILAK


FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball / Dragon Ball Z / Dragon Ball GT
Atal kopurua: 153 / 291 / 64
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia

ARGITARAPENAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Dragon Box japoniarreko bideoa zuzenean x264 codec-arekin konprimatua. LTDko ETB3 katetik hartutako audioa AC3rekin konprimatua. Zentsura dagoen sekuentzietan euskarazko azpitituluak dauzka.
Arduraduna: Aju
Iraupena: 23min eta 36 seg
Tamaina: 357MB
Audioak: Duala. Euskara eta Japoniera
Adin egokia: 7 Urte +

Seriea jeisteko, esteka ireki eta DLC-ak jeitsi. Gero DLC horiek Jdownloaderarekin ireki. Jdownloader barruan ezkerreko botoiarekin karpeta hautatu eta "hasi deskargak" sakatu.

         

Urtea: 1984-1989
Kapituluak: 153
     
         

Urtea: 1989-1996
Kapituluak: 291
     
         

Urtea: 1996-1997
Kapituluak: 64
     



DRAGOI BOLA + Z + GT PELIKULAK


FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball
Pelikula kopurua: 25
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia

ARGITARAPENAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea:
  • Bideoa: Dragon Box japoniarreko bideoa zuzenean x264 codec-arekin konprimatua.
  • Audioa:
    • Dragoi Bola OVA 1-3 + Dragoi Bola Z OVA 1-9 + Dragoi Bola Z TV Special 1-2:
      • Euskara
      • Japoniera
    • Dragoi Bola OVA 4 + Dragoi Bola Z OVA 10-13 + Dragoi Bola GT OVA:
      • Gaztelera
      • Japoniera
    • Dragoi Bola Bereziak + Dragoi Bola Z OVA 2008 + Dragoi Bola Z OVA 2010 + Dragoi Bola Z Gaiden + Dragoi Bola Z TV Special 3:
      • Japoniera (Euskarazko azpitituluekin)

Arduraduna: Aju
Iraupena: 50 minutu inguru
Tamaina: 5 GB inguru
Adin egokia: 7 urte+

PELIKULAK BILTZEN DITUEN JDOWNLOADERRERAKO DLC FITXATEGIA

Esteka [MEGA]



DRAGOI BOLA Z KAI



FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball Kai
Pelikula kopurua: 98
Egoera: Emititzen japonian
Nazionalitatea: Japonia

ARGITARAPENAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Bluraytik hartutako eta x264 codec-arekin konprimatutako bideoa, LTDko ETB3 katetik hartuta audioa. Zentsurarik gabe.
Arduraduna: Aju
Iraupena: 22:08
Tamaina: 700 MB inguru
Audioak: Duala. Lehen audioa euskara, bigarrena japoniera.
Adin egokia: 7 urte+

PELIKULAK BILTZEN DITUEN JDOWNLOADERRERAKO DLC FITXATEGIA

Esteka [MEGA]

Aju

#1
Serie GUZTIA releaserik onenekin biltzen duen haria sortzea erabaki dut, azken aldion nahasgarri samarra baita azpiforo hau. Berau bakarrik geratuko da txintxetarekin.

Aju

#2
Dragoi Bolaren (Goku txikitan) releasea erabat berria da; aurrekoa osatu gabe utzi nuen Selecta Visionen audioak erabilita (oso filtratuak eta estropeatuak), eta oraingoak ETB3tik hartutako audioak dauzka.

Dragoi Bola Z beste hariko berdina da.

Dragoi Bola GTren ia atal guztiak modifikatu ditut (hortik dator "v2" hori) audioak tantatxo bat bersinkronizatuta.

Pelikulak ere lehen aldiz osatu ditut.

Laburbilduz, DBZ izan ezik jaitsi ezazue beste guztia.

jonnydbz, animatzen zara hau ere ikustera eta akatsak hemen jartzera?  :barre:

jonnydbz

Yeah! Saiatuko naiz, baina orain ez daukat denbora larregi, eta gauza asko ikusteko... Denborarekin baietz uste dut. Lehenengo jeitsi beharko ditut. Filmak ez dira HDn ezta?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 19:30:40
Yeah! Saiatuko naiz, baina orain ez daukat denbora larregi, eta gauza asko ikusteko... Denborarekin baietz uste dut. Lehenengo jeitsi beharko ditut. Filmak ez dira HDn ezta?
Keba, Bluray amerikarren kolorazio txarragoa daukate eta filtratuegi dago. Japonian Blurayan atera arte honela geratzen da guztia.

babalore

Barkatu Aju baina "Dragoi Bola"-ren linka ez da zuzena.
Jeisten hasi eta "Bolak pelikulak.dlc" jeitsi zait.
Link hori eta pelikulen atalean dagoena berdinak dira. Bi tokitan link berdina dago jarria.

Link zuzena jarriko bazenu eskertuko nizuke. Hasierako atal klasikoak berrikusteko gogoa daukat... :baibai:

Eskerrik asko!!

Aju

Hain post luzearekin zerbait gaizki atera behar. Ondo jarrita.

babalore

Orain bai!
Kapitulo guztiak jeisten...

Milesker!!!

akonadi


egoninobi

Wow! Sekulakoa zara Aju!  :txalo1:

DBZ ez ezik beste guztia bertsio hobetua dela esan duzu. Orduan DBKai ere hobetuta dago?

DBKairen releasea lehengo berdina bada, gogoan dut lehen bi ataletako hurrengo atalaren aurrerapenean bideoaren azken 5 segundoak audiorik gabe daudela. Baina ez da audioa mozten delako, bukatzen delako baizik. Ez dakit ETBk horrela egin zuen edo audioa azkarregi doan, baina badaezpada komentatzen dizut begira dezazun.

Aju

#10
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Maiatzaren 21a, 15:22:32
Wow! Sekulakoa zara Aju!  :txalo1:

DBZ ez ezik beste guztia bertsio hobetua dela esan duzu. Orduan DBKai ere hobetuta dago?

DBKairen releasea lehengo berdina bada, gogoan dut lehen bi ataletako hurrengo atalaren aurrerapenean bideoaren azken 5 segundoak audiorik gabe daudela. Baina ez da audioa mozten delako, bukatzen delako baizik. Ez dakit ETBk horrela egin zuen edo audioa azkarregi doan, baina badaezpada komentatzen dizut begira dezazun.
Ahaztuta neukan aurrerapenaren kontu hori. Horrela emititu zuen ETBk, bai, hasieran neu ere deskolokatuta utzi ninduen.

Kairen releasea lehengoa da, bai. Bolada batez modifikatzekotan egon nintzen audio japoniarra sartuz bigarren audio bezala, BSO zaharra daukaten audio japoniarrak aurkitu nituelako;hasi ere hasi nintzen eta 15 bat egin nituen, baina baztertuta utzi nuen, gero audio hori inork etzuelako baloratuko eta atalek jada dezente pisatzen dutelako oraindik beste audio bat gehitzeko. Audiook hasieratik eduki izan banitu atalaren erdikaldeko iragarkien kortinillen juntak dezente hobeto egongo lirateke euskarazko audioan, baina...

egoninobi

Mila esker Aju.

Ez nekien OVAk ere euskaraz bikoizturik zeundenik, gehienak behintzat. Eta a zer kalitatea endinga eta guztiz bikoiztuta batzuetan. Haiek bai garaiak, gauzak behar bezala egiten zituztenean orain ez bezala.

Begiratzen nenbilen eta konturatu naiz Dragoi Bola GTren OVAn 37. minututik aurrera bideoa mozten dela. Berriro deskargatu dut badaezpada baina gauza bera gertatzen da. Ea konpontzerik duzun edo nire ordenagailuaren kontua den.

Gainetik begiratzen ibili naiz soilik. Denbora dudanean guztia ikusteko asmoa dut eta esango dizut halako akatsen bat topatzen badut.

Aju

Egia. Ez dakit zergatik demontre pasatzen diren gauza hauek. Berriro egin beharko dut.

Aju

Lehen mezua eguneratuta pelikula zuzenduarekin.

Aju

Lehen mezua eguneratuta DBZko 160, 179, 183, 194, 199, 248, 271 eta 286 atal akastunak zuzenduta.