[TDT] Antena 3 Tomates Shin Chan euskeraz emititzeko eskaria.

Sortzailea FHarlock, 2006ko Abenduaren 16a, 14:46:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Antena 3 Shin Chan emititzen ari da, bai Antena 3 kanalan bai neox. kanalean. TDT erabilita euskeraz eman ahalko zuketeen. Ez nago zihur, baina serie osoa euskeraz agian ez dago bikoiztuta, baina lehenengo kapituloak bai. Horiek behintzat emiti ditzaten eskatu beharko genuke.

Nik dagoeneko egin dut eskaria, hurrengo formularioa erabili behar da Antena 3-si idazteko.

Aipatuhttp://www.antena3.com/a3tv2004/web/html/oficina/index.htm

orionatk

antena 3k uste dut shin chan seriea oso aurretik hasi duela,200.ataletik edo. hasieratik agertzen da himawari

Aju

egia, oso aurreratuta erosi zuen, eta gero hasi ziren hala-nola aurrekoak ere ematen, baina ezer gutxi eta oso irregular.

Audio katalanaren egoera ez dakit fijo zein den, baina edo debalde edo ezer gutxi kobratuta utziko lieketela fijo, eta hori ere ez dute sartzen, eta ziur eskaera faltagatik ez dela izango.

Cartoon Networken Shin Chan katalanez ematen zuten eta gauzak aldatu ez badira orain ere bai, Doraemon bezala, baina ya euskeraren kasua... ETB ezagututa, de barato nada, eta kate nazional bati emango liozkeen irabazien aurrean, audioaren prezioa garestia litzake.

Nik guzti honetan Cuatro bakarrik ikusten dut ahaleginen bat egiten, egitekotan, jendearen eskari nahiko entzuten omen ditu eta (Humor Amarillo adibidez, beste kateek 'ahaztutako' serie zaharrak errekuperatzeaz enrollatu dira)

FHarlock

AipatuAudio katalanaren egoera ez dakit fijo zein den, baina edo debalde edo ezer gutxi kobratuta utziko lieketela fijo, eta hori ere ez dute sartzen, eta ziur eskaera faltagatik ez dela izango.
Oraindik jendea ez delako ohartu teknologia berriak egin dezaketenaz eta lan egiteko orduan oraindik ohitura zaharrak mantentzen dira.

Ikusi hor oraindik nola Mercury films, VHS garaiko master desastre apurtuak dvd-ean editatu dituen zinezaleen kalterako.



AipatuCartoon Networken Shin Chan katalanez ematen zuten eta gauzak aldatu ez badira orain ere bai, Doraemon bezala, baina ya euskeraren kasua...
Horiei ere eskatu beharko genieke. Piskana piskanaka, obetu ahalko da.




AipatuETB ezagututa, de barato nada, eta kate nazional bati emango liozkeen irabazien aurrean, audioaren prezioa garestia litzake.

Ba ETB aldatu arazi beharko dugu. Jendeak jatiketen ez duen bitartean, presiorik ez zaie egingo bere jokabidetik irteteko.



AipatuNik guzti honetan Cuatro bakarrik ikusten dut ahaleginen bat egiten, egitekotan, jendearen eskari nahiko entzuten omen ditu eta (Humor Amarillo adibidez, beste kateek 'ahaztutako' serie zaharrak errekuperatzeaz enrollatu dira)
Konturatzen badira teknikoki egin daitekeela eta audioak debalde ematen zaizkiela, edozein kate ardura txiki batekin egingo du, batek egitea nahiko, besteak jarraitzeko.

Baina euskerari prezioa jartzen badiogu... akabo. Eta ETB bera ez bada horretarako gai...

Arazoa, gero politikoa izan daiteke, kate nazional batek gauzak azken egunetan jartzen ari diren moduan jarrita, euskera bultzatzeko alegin batetan sartuko balitz...

Gauza desberdinak dira, baina jendeak ez duenean ikusi nahi gauza desberdinak direla euskera eta terrorismoa...

Gero, Warner-ekoak esan zuen moduan jokatzen da enpresa handi horietan: "No vamos a dar de comer a la bestia".