[TDT] Cuatro Dragoi Bola euskeraz emititzeko eskaria.

Sortzailea FHarlock, 2006ko Abenduaren 16a, 15:18:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Oraingo eskaria, Cuatrorentzat. Goizetan Dragoi Bola ematen ari da, eta TDT bidez euskeraz ikusi ahalko genuke.

internet@cuatro.com

Taichisan

Ez dakit nola doan eskaeraren kontuak baino, ez dut uste euskara jartzea interesako zaionik, dena den CUATRO izanda espero dugu pluralitate gehiago izatea antena 3 baino
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum


Interesatuko ez zaionari ETB1ri da. Ez dut uste euskerazko bikoizketa salduko dionik.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Ideia bikaina denik ezin ukatu. Beste kontu bat izango da eskaria aintzat hartuko duten edo ez...

Baina badaezpada egin dezagun bultza denok batera, ea lortzen dugun.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

FHarlock

AipatuInteresatuko ez zaionari ETB1ri da. Ez dut uste euskerazko bikoizketa salduko dionik.

Zihurrenez, baina esan dezatela kateek ETB1 laguntzen ez duelako ez dutela jartzen, ea nola hartzen duen jendeak eta euskal elkarteek. ETB bati sekulako bronkak botako dizkiote eta politikaz aldatu beharrean aurkituko da.



AipatuBeste kontu bat izango da eskaria aintzat hartuko duten edo ez...
Kostako da, kostako da, baina zenbat eta presio gehio, lortzeko aukera gehio.