[ALBISTEA]Gabonetako haur programazio berezia abian ETB-1en gaurtik aurrera

Sortzailea Taichisan, 2006ko Abenduaren 22a, 13:31:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Goizez eta arratsaldez marrazkiak, hipnosia, zirkoa eta zinea barra-barra izango dute neska mutikoek

Euskal Telebistak umeentzako programazio berezia eskainiko du gabonetan zehar. Gaurtik , abenduak 21, marrazki bizidunak izango dira nagusi astelehenetik ostiralera, bai goizez eta baita arratsaldez ere. Gainera, Kaleko hipnosia umore tarte berriaz gain, Cirque du Soleilen eskutik Solstrom fantasiazko telesaila izango da ikusgai arratsaldero. Haurrentzako zinea barra-barra izango da, tartean Olentzero eta subilaren lapurreta eta Glup animaziozko filmen estreinaldia.
Goizean goizetik ekingo dio "Betizu" tarteak marrazki bizidunak emititzeari. Etxeko txikienek gustukoen dituzten telesailak izango dituzte ikusgai, tartean Gadget inspektorea, Maroons, Sakura, kartak zakura edota Cloud Trotters aingerutxoen abenturak. Goizaldeko marrazki eskaintza eguerdia arte luzatuko da, izan ere 14:00ak aldera ETB-1ek eguneko albisteei utziko die tarte "Gaur Egun" informatiboaren eskutik.

Kaleko hipnosia saio berriak irekiko du arratsaldeko txanda. Peter Powers hipnotizatzaileak hainbat lagun lokartu eta egoera barregarri eta dibertigarrietan murgilduko ditu. Ondoren Nerea Aliasek aurkezten duen "Egin kantu" saioaren azken txanpa eskainiko dute 15:10etatik aurrera. Kiteretsuren, Megamanen eta Martin Misteryren istorio berriekin bukatuko da arratsaldeko "Betizu".

Bestalde, ETB-1ek Cirque du Soleil konpainiak ekoiztutako telesaila txundigarria emango du arratsaldero. Solstrom, 13 atalez osatutako sorta harrigarria, arratsaldero emitituko dute "Betizu"ko marrazkien ondoren. Zinean, egoera-komedietan, burlazko antzerkian, zirkuko ohiko arteetan eta Cirque du Soleilen ikuskizun harrigarrietan oinarritutako istorio fantastikoak dira.

Umeentzako zineak berebiziko garrantzia izango du. Goizean eta arratsaldean animaziozko film luzeak programatuko dituzte. Doraemon eta denboraren trena, Glup eta Olentzero eta subilaren lapurreta pelikulak estreinatzeaz gain, beste hainbat film eskainitiko dituzte, Archie eta lagunak harpetarrekin, Gadget inspektorearen azken kasua, Lucky Luke: Daltondarren balada edota BT ispiluen jauregian.

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aber TDTtik baten batek Daltondarren balada har dezakeen, bideoa aspalditik daukat prest. Mmm, pena ere ematen dit, vhs bertsioko bikoizketa dezente gehiago gustatzen zait, baina TDTko audio baten kalitatearekin ezin alderatu...

BT ispiluen jauregian  :lol

EDIT: Post hau ez al da gabonetako pregramazioaren rollo igualekoa  :huhh Hobeto joango ziren batera, ba?a bueno