Telegram-en banaketa egiteko proposamen praktikoa

Sortzailea Quan, 2017ko Urtarrilaren 09a, 13:34:05

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Quan

Kaixo, denok;
Hainbeste denboran zehar kontsumitzaile hutsa izatetik haratago joan nahirik ahalegin bat egin dut.
Bat edo batzuetan gertatu zait linkak ez ibilitzea eta aspaldion erabiltzen hasi naizen sistema bat euskerara ekarri nahi izan dut: Telegram. Bertakoek diotenez ez dituzte gauzak zerbitzaileetatik ezabatzen eta beste berbakuntza askotan oso kanal emankorrak ikusi ditut serieak, marrazki bizidunak eta pelikulak zuzenean jaisteko. Erderazko serietarako ondo, beste berbakuntza bat praktikatzeko ere ondo.
Ez naiz abilegia; orduan, gauza abilegia ez dut egin: https://telegram.me/mbixidunak
Bertan sartu eta serie bakoitzerako talde edo kanal bat egin dut (momentuz Hartz Txiki eta Dragoi Ehiztarietako kapitulu gutxi batzuk, horiek ditut osorik-edo) Nire asmoa da Pingu, Pottokiak, Shaun Arditxua eta Tom eta Jerry-rekin segitzea.

Egia esanda, esperimentu moduan egin dut, herriko beste bati pasatzeko. Baina saiatu naiz egiten, agian, hemen interesa eragin lezakeen moduan.

Baldintzak:
Telegram instalatzea (ahaleginez telefonoaz gain ordenagailuan ere bai)
Kanaleko lotura izatea, hartzeko.
Kanalean administratzaile baimena izatea, bertan idazteko. Hori uste dut neuk eman behar dudala (edo beste administratzaileren bat dagoenean hark), baina ez dakit. http://t.me/JuanAbasolo bertan

Denboraz estu baino estuago nabil; orduan, aldaketa gehiegiz ez dut uste arduratu naitekeenik, baina prest nago nahi duenari laguntzeko edota baimenak emateko (edota nik neure buruari kentzeko, hori ere behar bada, interes berezirik ez dut-eta hor agertzeko)

Sartu eta eman bueltatxu bat ikusteko.

Arsenicum

Ikusi nuenean enekien zertaz ari zinen, eta ziurrenik ez nion kasu handiegirik egin. Orain badakit nola dabilen telegramaren asuntoa gutxi gora behera, eta oso ideia ona iruditu zait.

Telegrameko kanal ofizial bat egitea ezlegoke batere gaizki.
Momentuz behintzat kanal hauek oso ondo dabiltza, eta banaketak egiteko bikaina da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.