One piece -Zer deritzozue bikoizketa??

Sortzailea orionatk, 2007ko Urtarrilaren 09a, 20:40:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

717

#15
Kaixo!

Beno, nere ustez oso gogorrak hari zarete izaten. Nere ustez, ahotsa baino garrantzitsuagoa interpretazio da, eta ez hori bakarrik, ahoan ondo ajustatzea eta ezer ez luze edo motz geratzea, eta beste telesailekin konparaturik One Piece-eko bikoizketa puntu hauetan onenetariko bat dela uste dut.

Ahotsei buruz... Lehenbizi, japonian dauden ahots berberak edukitzea oso zaila dela kontutan izan behar da, eta gero zenbat bizkoile ditugun Euskal Herrian ere bai. Gainera, nahiz eta ahots berbera izan, baina pertsonai garrantzitsu bat izanda, ez badaki ondo interpretatzen edo hasi berria bada... nahiko zenute pertsona horrek bikoiztea? Again eszena garrantxitsuenetan ez genuke batere emoziorik izango...

Interpretazioa eta ajustea ondo badago, ahotsen kontua ohitzea besterik ez dela uste dut. Niri Japoniako bikoizketa ASKO gustatzen zait, Luffyrekin (Gainera Krilin bikoiztu zuena japonian) barre pilo bat egiten ditut, baita zoro, sanji, nami, chopper eta ussopp-ekin ere. Baina beste gauza bat ere kontutan hartu behar da, eta hori zentsura eta gidoi aldaketa dira, ikusi beharko genuke nola ateratzen zen bikoizketa gidoi berbera edukita. Nere ustez parre berberak egingo genituzke, askotan interpretatzerako orduan, bi esaldi guztiz guztiz ezberdinei intentzio berbera edo berdintsua eman behar diotelako, eta esaldi horrekiko ia zentzurik ez duen aurpegi batekin aurrean edukita gainera. Eta hori, nire ustez, oso ondo betetzen gogor saiatu dira eta lortu dute.

Nik agian nere preferentziak izango ditut, baina pozik nago ez dagoelako pertsonai bakar bat ere "hil" egin danik, hau da: Luffy tuntuna, inuxentea eta determinatua izaten jarraitzen du, Zoro astoa, serioa (maltzurra izan gabe) eta agian "zentzudunena" izaten jarraitzen du, nami lapur zikina eta anbizioz betea izaten jarraitzen du (zentsuratu behar izan dute, baina hori ez da aktoreen kulpa), ussopp-ek ahotsarekin jolasten jarraitzen du garraxiak eta gauza dramatikoak esaterako orduan eta gezurrak esaten jarraitzen du, kikilduta bizi da ere bai, eta sanji beti amodioan pentsatzen jarraitzen du elegante izaera hori galdu barik eta hitzegiterako orduan intentzio hori ondo ezarrita dago, japoniaren kasua izanik ere.

Eta hori dena ahoan sartuta, ad lib-ak bikoiztuta (hau da, ez dago ahots aldaketa bortitzik kapituluan zehar) eta ez "aaah" ortopediko batekin baizik eta ondo garraxi eginik, bikoizle karta "txiki" batekin (Japoniarekin edo espainiarekin konparatuta) eta askotan denbora rekord batean (beste puntu oso garrantzitsu bat bikoizketa munduan). Nik ez nituzke aldatuko, ezta zuzendaria ere. Nire aburuz, denak saiatu dira gogor lanik oberena egiten eta hori notatzen da.

Gainera, ez dakit ze beste bikoizleek bikoiztuko luketen "hobeto", edo ahotsik "hobeagoak" egongo diren pertsonai hauentzako. Lehenago, "Vegetarena" irakurri det Zororentzat, baina nere ustez bortitzegia izango litzateke eta Zorok duen pertsonalitateko parte biguna galduko luke, hau da, serioa izan beharrean, bortitza eta maltzurra izatera pasako litzake, eta nere ustez, pertsonaia "hilda" egongo litzateke.
6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


Taichisan

Aipamenaren egilea: 0717  Noiz: 2007ko Uztailaren 08a, 09:05:41
Kaixo!

Beno, nere ustez oso gogorrak hari zarete izaten. Nere ustez, ahotsa baino garrantzitsuagoa interpretazio da, eta ez hori bakarrik, ahoan ondo ajustatzea eta ezer ez luze edo motz geratzea, eta beste seriekin konparaturik One Piece bikoizketa puntu hauetan honenetariko bat dela uste dut.

Ahotsei buruz, lehenbizi, japonian dauden ahots berberak edukitzea oso zaila dela kontutan izan behar da, eta gero zenbat bizkoile ditugun Euskal Herrian ere bai. Gainera, nahiz eta ahots berbera izan, baina pertsonai garrantzitsu bat izanda, ez badaki ondo interpretatzen edo hasi berria bada... nahiko zenute pertsona horrek bikoiztea? Again eszena garrantxitsuenetan ez genuke batere emoziorik izango...

Interpretazioa eta ajustea ondo badago, ahotsen kontua ohitzea besterik ez dela uste dut. Niri Japoniako bikoizketa ASKO gustatzen zait, Luffyrekin (Gainera Krilin bikoiztu zuena japonian) barre pilo bat egiten ditut, baita zoro, sanji, nami, chopper eta ussopp-ekin.

Baina beste gauza bat ere kontutan hartu behar da, eta hori zentsura eta gidoi aldaketa dira, ikusi beharko genuke nola ateratzen zen bikoizketa gidoi berbera edukita. Nere ustez parre berberak egingo genituzke, askotan interpretatzerako orduan, bi esaldi guztiz guztiz ezberdinei intentzio berbera edo berdintsua eman behar diotelako, eta esaldi horrekiko ia zentzurik ez duen aurpegi batekin aurrean edukita gainera. Eta hori, nire ustez, oso ondo betetzen gogor saiatu dira eta lortu dute.

Nik agian nere preferentziak izango ditut, baino pozik nago ez dagoelako pertsonai bakar bat ere "hil" egin danik, hau da: Luffy tuntuna, inuxentea eta determinatua izaten jarraitzen du, Zoro astoa, serioa (maltzurra izan gabe) eta agian "zentzudunena" izaten jarraitzen du, nami lapur zikina eta anbizioz betea izaten jarraitzen du (zentsuratu behar izan dute, baina hori ez da aktoreen kulpa), ussopp-ek ahotsarekin jolasten jarraitzen du garraxiak eta gauza dramatikoak esaterako orduan eta gezurrak esaten jarraitzen du, kikilduta bizi da ere bai, eta sanji beti amodioan pentsatzen jarraitzen du elegante izaera hori galdu barik eta hitzegiterako orduan intentzio hori ondo ezarrita dago, japoniaren kasua izanik ere.

Eta hori dena ahoan sartuta, ad lib-ak bikoiztuta (hau da, ez dago ahots aldaketa bortitzik kapituluan zehar) eta ez "aaah" ortopediko batekin baizik eta ondo garraxi eginik, bikoizle karta "txiki" batekin (Japoniarekin edo espainiarekin konparatuta) eta askotan denbora rekord batean (beste puntu oso garrantzitsu bat bikoizketa munduan). Nik ez nituzke aldatuko, ezta zuzendaria ere. Nire aburuz, denak saiatu dira gogor lanik hoberena egiten eta hori notatzen da.

Gainera, ez dakit ze beste bikoizleek bikoiztuko luketen hobeto, edo ahotsik hobeagoak egongo diren pertsonai hauentzako. Lehenago, "Vegetarena" irakurri det Zororentzat, baina nere ustez bortitzegia izango litzateke eta Zorok duen pertsonalitateko parte biguna galduko luke, hau da, serioa izan beharrean, bortitza eta maltzurra izatera pasako litzake, eta nere ustez, pertsonaia "hilda" egongo litzateke.


Zurekin guztiz ados nago 0717, izan ere ikusi zenuen neuk ere bikoizlea naizela, eta nahiz eta edertrack.en eta K2000 probak egin oso borobil itxia dela bikoizketa lanetan hasteko(eta presupostua eta lana gainera ez da aski bikoizleek ondo bizi dezaten).
Ulertzen dizut guzti guztia, neuk oin ere , one piece hasi baino leheneko egin nune kasting-a ,pertsonai batzuetan oso oker nengoela esaten dut^^(Baina Luffyren ahotsa segituan esan nuen Pokemon-en Brock-ena izango zela ta eman nuen jejejejeje). Oso bikoizketa ekilibratua da euskarazkoa baino akatsak ere baditu, batez ere pertsonai batzuen egoeran (eta pentsatzen dut huegun-ek ezingo zuela bere garaian konbokatu, zeren fijo Urangak beti dagoela sartuta konbokatoria guztitan,ezta?), Adibidez Krokodilo, 3 ahots izan ditu, naiz eta Take erdian agertu ere bi ataletan aznenengoz benetan pertsonaia aurkeztu arte(Beraetxe, Uranga eta azkenik Regalado).
Dena den , bikoizketa Gaztelaniaz ikusi duzuenoi gainera oso antzerako bikoizketa irudituko zaizue euskarazkoa, baina azken hau berezitasun batekin(Bikoizle gehiago daudela Mixer-ekin edertrackeko bikoizleak hartu ahal dituzte eta).
Gaztelaniako bikoizketa(Arait-en bikoiztua)Paco Vakdivia-k ia Kandido Urangak egiten dituen pertsonai ia berberak egiten ditu, eta Urangak egiten ez dituena Iztetak egiten ditu. Gaztelaniakoan, alabastako sagan, Koza-ren aita, Zoro-ren ahotsak bikoizten du(eta egia esan txapuza utxa, zeren ahots hori ezzaio batere ondo geratzen, gazte baten ahotsa du eta)eta euskarazkoan, ez dakit nor den bikoizlea(Ma?u Elizondo agian??) baino ko?o!! badaunka pertsonaiaren adina , ta oso ondo adaptaturik dago(japoniararekin komparatuta ia ia ahots tonu berdinak eta erabiltzen ditu). Nik egia esan Euskarazko bikoizketa One Pieceko bikoizketarik logratuena dela uste dot japoniarrarekin komparatuta, Katalana ere oso ona da, baino carll?s llad?-k, naiz eta Luffyren pertsonaiaz gaizki ez geratu, ez zait batere aproposa iruditzen, zihurasko egokiagoa den beste ahotsen bat artuko nuke.
Horregaitik Estatuko bikoizketarik honenetarikoa dugula da neure iritsia, oso lan fina egiten dute eta pertsonai bakoitzari bere esentzi originala eman(eta Luffy pasada bat da egia esanXDDDD), eta ez ahaztu lagunok....NIIIIIIIII PIRATEN ERREGEA IZANGO NAIZ!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

717

#17
Aipatuizan ere ikusi zenuen neuk ere bikoizlea naizela, eta nahiz eta edertrack.en eta K2000 probak egin oso borobil itxia dela bikoizketa lanetan hasteko(eta presupostua eta lana gainera ez da aski bikoizleek ondo bizi dezaten).

eh?? Bikoizlea zera? Ezagutzen zaitut? azken hilabeteotan mixerretik pasatu zea?

AipatuOso bikoizketa ekilibratua da euskarazkoa baino akatsak ere baditu, batez ere pertsonai batzuen egoeran (eta pentsatzen dut huegun-ek ezingo zuela bere garaian konbokatu, zeren fijo Urangak beti dagoela sartuta konbokatoria guztitan,ezta?), Adibidez Krokodilo, 3 ahots izan ditu, naiz eta Take erdian agertu ere bi ataletan aznenengoz benetan pertsonaia aurkeztu arte(Beraetxe, Uranga eta azkenik Regalado).

Egia esan ez nago ziur aldaketa hauen arrazoiaz eta ez dakit noraino esan dezakedan ere, baina, konbokatorien sistema Madrilgo eta Bartzelonakoaren sistemaren desberdina da, eta nahiz eta arrazoia ezin esan, oso sistema ona dela (behintzat sortu zen arrazoirako) uste dudala esan dezaket. Baina berriro ere, ez dakit noraino esan dezakedan, beraz, hobe dut ixilik egon XD. Eta Uranga gaixoa pare bat alditan ikusi nuen bakarrik...

Gaztelaniazko bikoizketan parte hartu zuten pare bat lagun ditut, eta beraiek badakite nire iritzia. Ez zitzaidan batere gustatu. Gainera, entxufismoaren adibide aproposenetako bat dela uste dut, edo behintzat, Madrilen nola lan egiten duteneko adibidea. Izan ere, Luffy seriearen bikoizketaren zuzendari bera da, eta nahiz eta marrazkiari ahotsa ondo egokitu, sentitzen dut, baina interpretazioa guztiz okerra izan zela uste dut. Eta berdin pentsatzen dut beste hainbat pertsoinaiei buruz. Eta gainera, kasu honetan, zuzenketaren gei pertsonai finko eta protagonistaren bikoizketaren diru guztia zuzendari berak eraman zuen, ba, sentitzen det, baina niri horrelako gauzak ez zaizkit gustatzen. Bikoizketaren egoerari buruz "rollo" txarra ematen didate.

Dena den, Araiten arazoa presupuesto falta izan da beti, eta beraz, aktore falta. Baina horrek ez du esan nahi kapitulu bat 5 ordutan bikoiztu daitekeenik, ahalik eta azkarren, sinkroniari, originalari eta ,batez ere, gidoiari kasurik egin gabe (Slayers -Reena y Gaudy-ren kasua, adibidez). ?Eta gero arritu egiten dira One Piece-ek espainian ez zuelako esperotako arrakasta eduki! Niri normal normala iruditzen zait... izan ere, nere kasuan, lehenbizi ikusitakoa gaztelerazko bikoizketa izan zen eta "Hau al da japonian hain beste arrakasta izan duen animea?" pentsatu nuen. Klaro, gero Japonieraz ikusi nuen eta ?A ze diferentzia!

Denbora dexenten euskarazko aktoreak eta zuzendariak bikoizketa nola egiten duten ikusi eta gero, eta nola lan egiten duten ikusi eta gero, gauza bat guztiz ziur esan dezaket: Benetan preokupatzen dira gauzak ondo gera daitezen, beti lanik hoberena egiten saiatzen direla ziurta dezaket dauketen "materialarekin" (hau da, gidoiak, aktoreak, originala etab). Beraien esku badago gauza bat oker dagoena zuzentzea, zuzentzen dute. Eta batez ere, bikoizketa gustatzen zaiela nabari da.

Hau guztia asko bota dut faltan Madrilen eta Bartzelonan, non dirua dela garrantzitsuena ematen duen (Generazio berriarekin, batez ere). Guzti hau oso garrantzitsua dela uste dut, eta beraz, honegatik eta aipatutakoagatik, zorte handia izan dugula One Piece-ko bikoizketa mixerren eginda egotea ere (ez dakit edertrack-en eta k-2000-n nola egingo duten lan, baina oso pozik nago mixerreko lanekin). Eta lehen esan dut ere, kasting-a oso egokia iruditzen zait.





6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


Aju

Aipamenaren egilea: 0717  Noiz: 2007ko Uztailaren 08a, 14:50:10
bikoizketa gustatzen zaiela nabari da.
Bikoizketa gustatzen zaie edo bikoizten dutena gustatzen zaie?? Kuriositatea da, eta igual horixe da batzuk beste batzuk ba?o gehiago ahalegintzearen arrazoia. One Pieceren kasuan, askok animea marrazki kutreen moduan ikusten dute eta frustratuta sentitzen dira; duela denbora euskal bikoizketaren artikulu baten linka jarri zen hemendik, eta diodana uler zitekeen.

717

#19
bikoizketa generalean. One Piece-ren kasuan askori gustatzen zaie saioa, hala esan zidaten batzuk behintzat... :s
6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


baronluigi

Orain bikoizketaz hizketan zabiltzatela...Luffy-ren bikoizlaria VAYA SEMANITAKO bideo muntaiak komentatzen dituen aktoreetako bat al da?

Aju


717

6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


andoni2222

Ei!

Ni ez det sekula One Piece japonesez ikusi, ez gazteleraz ez maoriz, euskeraz hasi naiz ikusten. Lehengo 38 kapituloak besterik ez ditut ikusi eta bikoizketa bikaina dela esango nuke. Zuek ez bezela nik ezin det konparatu Japoneko bizkoizketarekin eta horrek objetibotasun puntu bat ematen dit nere ustez. Lan bikaina egiten ari dira.

PD: Aju, Gabilondori penalty de libro... (nahiz ta admititzea ez gustatu)
ora ATA!