Death Note - Animazio telesailaren azpitituluak

Sortzailea Arsenicum, 2018ko Azaroaren 23a, 07:15:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Hemen serieari buruzko zalantzak jartzen joango naiz. Norbaitek lagundu nahiko balu, hemen du laguntasuna eskaintzeko lekua.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Atalak ikusi heinean akatsen bat ikusten badut, abixatzerik nahi?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Bai mesedez. Eztakit zenbat aldiz aldatu ditudan gauzak, baina beti izaten da zerbait. Egonik lagundu dit zuzenketa egiten. Japoniera nahiko ongi daki eta asko laguntzen du horrek.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

#3
Beno ba, hor doa ikusi ditudan gauzatxoak. Beti bezala, batzuk ortografia kontuak dira, puntuazioa edota iradokizunak. Azken hauekin nire iritziz esaldia nola hobetu daitekeen diot, ez du esan nahi gaizki dagoenik.

Ohartxo bat: "Esaldia etzanean dago" jartzen dudan lekuetan ez litzateke etzanean egon behar, edo hori uste dut.

1. atala:


























Unea Oharra
02:36 Benetan? eta gero? > Benetan? Eta gero? (esaldi hasiera larriz)
02:59Apartamendu > Apartamentu
05:32... idazten ez bada bihotzekoak... > ... idazten ez bada, bihotzekoak... (baldintza eta ondorioa komaz banatu)
05:44Beraz jendea... > Beraz, jendea (ondoriozko lokailuetan koma jarri ohi da)
05:58?... > ? (arraroa da ? ondoren ... jartzea)
A ze txepelkeria. > A zer txepelkeria.
06:40Polizia hiritarrak > Udaltzaigoak (Udaltzaingo ez dakit itzulpen egokia izango den, baina polizia hiritarra ez dut inoiz ikusi)
Polizia hiritarrak identifikatu du dagoeneko gizona, Kurou Otohada, 42 urteko langabetua. > Udaltzaigoak dagoeneko gizona identifikatu du: Kurou Otohada, 42 urteko langabetua. (lehen esaldian ordena aldatuko nuke eta bi puntuak erabili)
06:45Une honetan negoziaketan ari dira > Negoziatzen edo negoziaketa egiten (Negoziaketa izena da, eta izenetik ez da gerundioa ateratzen, aditzetik baizik: negoziatu edo egin. Bizkaieraz ondo legoke XD)
06:54Hortaz berrogei... > Hortaz, berrogei... (ondoriozko lokailuaren ondoren koma)
08:02Kasualitateak izan behar du! > Hau irakurtzean arraroa egin zait. "Kasualitatea izan behar da" jarriko nuke.
08:18Esaldia etzanean dago.
08:44Bi mila Yen nahikoak izango dira > Bi mila yen nahikoak izango dira. (yen xehez eta amaierako puntua)
09:47Xarmangarria! > Xarmagarria! ('n' gabe)
10:46Esaldia etzanean dago.
11:56Goizetik zatoz > "Goizetik ez zatoz" edo "Goiz zatoz"? (ez dakit zer esanahi duen, gauez baita)
11:59Bai, iritsi naiz, Ama. > ama.
12:17Ama > ama
12:26Bi esaldiak lerro berean daude.
Ez dut ezer nahi ama. > Ez dut ezer nahi, ama. (koma)
12:33Esaldia etzanean dago.
15:01Baina.. > Baina... (puntu bat faltan)
15:20... gauza hauek kontutan izatea > kontuan



Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Eskerrikasko Jonny! Zuk bai begi zorrotza!
Batuan, akats batzuk egiten ditut bizkaiera dela eta. Goizetik, kontutan, eta negoziaketan, goiz, kontuan eta negoziatzen idatzi beharrean.
Gerundio okerrarekin ere arazoak ditut eta konpontzeko ahaleginetan nabil!

Bestalde, etzana dagoen lekuetan uste dut marmarrean edo pentsatzen ari dela. Zer uste duzu?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Ez horregatik. Egia esan ia gehienak ez dira garrantzitsuak, dena ederki ulertzen baita. Baina behin jarrita ikusi dudan guztia jartzea erabaki dut. Zer zuzentzea merezi duen zure esku uzten dut.

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2018ko Azaroaren 24a, 23:37:41
Bestalde, etzana dagoen lekuetan uste dut marmarrean edo pentsatzen ari dela. Zer uste duzu?
Pentsatzen diozuenean, egia esan, atal honetan Light ia beti pentsatzen ari da, eta azpidatziak ez daude etzanean, horregatik pentsatu dut erabaki duzula pentsaerak letra normalarekin jartzea. Ikusi dudanagatik, letra etzanak telebista/irrati ahotsetan erabili dituzu, gainontzekoa letra normalarekin jarri duzu.

Adibideak:
02:57-03:23 > Berriemaileak entzuten dira: etzana.
03:24-03:40 > Light (eta Ryuk) pentsatzen, ez baitute ahorik mugitzen: normala.
04:30-05:42 > Light pentsatzen/irakurtzen, ez du ahorik mugitzen: normala.
05:43-06:04 > Light hitz egiten, ahoa mugitzen: normala.

Ahoa mugitzen ez duen kasu guztietan pentsatzen ari da eta letra normalarekin dago. Normalean pentsakerak etzanean doaz, baina atal honetan ez duzu egin. Baina ez dakit nahita edo nahi gabe izan den.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Egia esan, zeuden moduan utzi ditut. Gaztelerara itzuli duen fansubak akatsak izan baditu tipografiarekin, horiekin jarraitu dut nik ere .
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

#7
2. atalean ikusitakoak doaz hemen.

2. atala:
















Unea Oharra
03:02hitzegin > hitz egin
05:35berdin berdin > berdin-berdin (horrelako errepikakortasunetan marraz idazten da)
05:46Baina oraindik eztakigu norbaitek hil egin baditu. > Baina oraindik ez dakigu norbaitek hil dituen. (eztakigu bereiz idatziko nuke. "baditu" baldintzazko aditza da, hor ez dut ondo ikusten)
06:50eztakit > ez dakit
07:47hitzegingo > hitz egingo
09:50ezkutatze > ezkutaleku edo gordeleku erabiliko nuke
14:52Programazioa etengo dugu > Programazioa etengo dugu. (amaiera puntua)
Barkatu eragozpenak\ > Barkatu eragozpenak. (puntua ikurra beharrean)
14:54bait dugu > baitugu (elkarrekin idaztea hobesten dela uste dut)
15:22sekulan > sekula (hau ez dago gaizki! baina sekula hobesten da)
20:53zigorra ? > zigorra? (hitza eta ikur arteko hutsunea kendu, hau txorrada bat da XD)
22:48Hurrengo atala > Hurrengo atala: (bi puntuak)
Akordioa > Akordioa. (amaierako puntua)

Azken zuzenketa honen harira, aurreko atalean nola dagoen begiratu dut. Ezberdin dago, eta uste dut horrelakoetan uniformetasun bat erabiltzea komeni dela. Aurrekoan horrela dago:

Lehia
Hurrengo atala.

Horre hobe legoke:

Hurrengo atala:
Lehia.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Eskerrik asko Jonny!
Bait+dugu = baitugu idazten da bai.
Besteekin ere ados!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Ez horregatik! Gainera atal honetan uste dut, pentsatzen ari diren guztietan etzanean daudela. Hori kontuan izan duzu, edo jatorrizko subetan zeuden moduan utzi dituzu?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Mexikarrek utzi bezala, utzi ditut letra etzanak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

#11
3. atala:
























Unea Oharra
02:13Ikerketa bereziko Kuartela > Ikerketa Bereziko Kuartela
02:34gehiagarririk > gehigarririk
bait dute > baitute
03:20astebarruan > aste barruan
03:29jai egunetan > jaiegunetan
03:30astebarruan > aste barruan
04:40krimen-kopurua > krimen kopurua (hau ez nago ziur, baina marra gabe dela esango nuke, nonbait ikusi duzu horrela?)
05:42Krimen-kopurua > Krimen kopurua
05:59krimen-kopurua > krimen kopurua
06:30Goizetik heldu da gaur. > Goiz heldu da gaur.
07:10Betiko lez > legez
08:18Heriotzaren kausa 40 segundo barruan izaten bada,... > "idazten" izango da ezta?
09:52astebarruan > aste barruan
15:10ezpairik > ezbairik
15:43enaiz > ez naiz
15:57Enago > Ez nago
17:18Eztago > Ez dago
19:17hitzegingo > hitz egingo
21:00euki > eduki
22:4411:45-tan > 11:45etan 11:45ean
22:50


Jazarpena
Hurrengo atala
>Hurrengo atala: (bi puntuekin)
Jazarpena. (amaierako puntuarekin)
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Aspaldiko partez, berriz hemen.

Euskaltzaindiako araua: Orduak nola esan

4. atala:






















Unea Oharra
03:08ezta hala? > ez da hala?
03:42kontutan hartuko nuke > kontuan
03:46Eztago > Ez dago
04:45kontutan hartu > kontuan
04:56hasi ezkero > hasiz gero
05:36Inork ideia izpirik ere... (zertarako existitzen garen.) > Aditza falta da: "Inork ez dauka ideia izpiririk ere..." edo "Inork ideia izpirik ere ez dauka..."
07:50?! > Ez dago gaizki, baina ohikoena !? erabiltzea da (foro honetan eztabaidatu zen aspaldi)
10:33Baina ezin duzu sekulan ikusi ez duzun norbaiten aurpegia. > Hemen aditza falta delakoan nago: "Baina ezin duzu sekulan ikusi ez duzun norbaiten aurpegia marraztu." edo "Baina ezin duzu egin sekulan ikusi ez duzun norbaiten aurpegiarekin".
10:50etzekien > ez zekien
11:41FBI-k > FBI-ko
13:59astebarruan > aste barruan
15:36Badakit Spacelandeko zenbakia ezagutzen duzu, ezta? > "Badakit Spacelandeko zenbakia ezagutzen duzula, ezta?" edo "Spacelandeko zenbakia ezagutzen duzu, ezta?"
16:48airko > ariko
16:49bahitu bat arrunta > bahitu arrunt bat
20:3111:45-tan > 11:45ean
20:4311:31tan > 11:31ean
20:45behitzen > bahitzen
20:5811:45tan > 11:45ean
22:49Taktikak\nHurrengo atala > Hurrengo atala:\nTaktikak
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

3. atalean orduen zuzenketa bat gaizki jarri nuen eta orain zuzendu dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

5. atala:






















Unea Oharra
01:32Abenduak 20 - Goizeko 11:50 > Abenduak 20 - 11:50 (hemen ez orduak 0-23 zenbakiekin jartzen da beraz badakigu goiza dela)
01:49Gazteleraz dago
01:53Gazteleraz dago
02:17ezpairik > ezbairik
02:24kontutan > kontuan
05:25oreso > preso
05:33Abenduak 27 - Arratsaldeko 3:00 > Abenduak 27 - 15:00
08:02niganik > nigandik
08:34hitzegin > hitz egin
08:52Gazteleraz dago
11:21Arratsaldeko 4:41 > 16:41
13:07hitzegin > hitz egin
14:27Zer dela famili-batzar hau? > Zer dela eta famili-batzar hau?
16:39hitzegitearren > hitz egitearren
18:16lehen bait lehen > lehenbailehen
18:40hitzegiten > hitz egiten
19:28Orduan, L-k pertsona fidagarri eta gaizkiari aurre egiteko prest dagoen jendea baino ez zuen nahi kuartelean? > Hemen orainaldia (dagoen) eta iragana (zuen) nahasten ari da esaldi berean, orduan dagoen/du edo zegoen/zuen izan beharko litzatekela uste dut.
22:39hitzegin > hitz egin
22:49Tarratada\nHurrengo atala > Hurrengo atala:\nTarratada
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa