Zer egin dezaket eguberritan?

Sortzailea Josu Etx, 2018ko Abenduaren 19a, 12:24:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

Hainbat proiektu ditut buruan eguberritan lan egiteko, baina denbora gutxi. Jakin nahiko nuke zein da zuen ustez garrantzitsuenak eta zeintzuk izan beharko lirateke azkarren egin beharko liratekeenak.

Bakoitzak 2 gauza bozkatzeko aukera dauka.

Aurkibideak egin (uste dut gehienek hau bozkatuko duzuela)
Pelikulen azpitituloak aurkitu, pelikula deskargatu eta hona igo
Fargo Seriea igo (3 denboraldi, non azpitituluak https://azpitituluak.eus/1494335822 hemen daude)
Edo pelikula guztien informazioa bete foroa ordenaturik, garbi, profesional eta lagungarrian izateko
Bestela, zinema ikasten ari naizen ondorioz, zinemaren historiako nire apunteak igo nezake, txukundu, irudiekin jarri eta historian gakoak diren filmak igo.


Beste zerbait garrantzitsuagoa egin behar bada (foroa garbitu, ordenatu, estekak konprobatu...) abisatu.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2018ko Abenduaren 19a, 12:24:30
Aurkibideak egin (uste dut gehienek hau bozkatuko duzuela)
Oinarri automatikoa nahi baduzu, esan eta aterako dizut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Ni aurkibide erakargarriago bat egiten nabil. Duela aste batzuk hasi nintzen, eta badoa pixkanaka itxura hartzen. Asmoa online editatzeko aukera eskaintzea da eta hiru-lau pertsonen artean eguneratua mantentzea.

Orain falta zaidan lan astunena, posterrak eskuratzea da.

Aurrerapen bat ikusi nahi izanez gero: https://drive.google.com/file/d/1mwiWcMgCQm2Mn5_u7ilBVBYdfrATB2Kz/view

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abenduaren 20a, 22:44:02
Ã'o, itxura ederra dauka horrek
Elitetorrent edo erreferentziako web orri potente baten itxura dauka, bai :barre:

Josu Etx

Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2018ko Abenduaren 20a, 18:06:44
Ni aurkibide erakargarriago bat egiten nabil. Duela aste batzuk hasi nintzen, eta badoa pixkanaka itxura hartzen. Asmoa online editatzeko aukera eskaintzea da eta hiru-lau pertsonen artean eguneratua mantentzea.

Orain falta zaidan lan astunena, posterrak eskuratzea da.

Aurrerapen bat ikusi nahi izanez gero: https://drive.google.com/file/d/1mwiWcMgCQm2Mn5_u7ilBVBYdfrATB2Kz/view

Itxura bikaina.
ba ahal dago moduren bat filtroak egiteko?? Hori da nire ustez faltan gehien botatzen dudana filtro sistema bat non izenak, urteak, generoa, herrialdea eta animazioa edo irudi errealekoa den aukeratu dezakegun.

MikelEiza

Bai Josu Etx, izenburu, genero, urte eta herrialdearen arabera filtra daiteke. Momentuz ez dut informazioa gehituta, baina adinaren arabera filtro bat egitea ere interesgarria litzateke.

Ea demo bat online jartzeko denbora hartzen dudan, zuen iritziak jaso eta hobekuntzak egiteko.

Momentuz, filmak "eskuz" gehitu behar dira, baina adminentzako kudeaketa panel bat gehitu nahiko nuke, bertatik 3-4 pertsonen laguntzarekin aurkibidea egunean mantentzeko.

Gerora, telesail, kirol eta abarren atalarekin ere berdiña egin daiteke.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2018ko Abenduaren 22a, 21:17:25
Bai Josu Etx, izenburu, genero, urte eta herrialdearen arabera filtra daiteke. Momentuz ez dut informazioa gehituta, baina adinaren arabera filtro bat egitea ere interesgarria litzateke.

Ea demo bat online jartzeko denbora hartzen dudan, zuen iritziak jaso eta hobekuntzak egiteko.

Momentuz, filmak "eskuz" gehitu behar dira, baina adminentzako kudeaketa panel bat gehitu nahiko nuke, bertatik 3-4 pertsonen laguntzarekin aurkibidea egunean mantentzeko.

Gerora, telesail, kirol eta abarren atalarekin ere berdiña egin daiteke.

zerbaitetan lagundu ahal badut abisatu.

MikelEiza

Momentuz aurkibidea egiten egin duzun lanarekin, nahiko da. Ez dut esan, baina web orri hori zure aurkibideari esker sortua da, zure datuetatik abiatuta sortua  da eta beraz, lan astunena egina dago. Eskerrik asko!

Kudeaketa panela martxan jartzean, abixatuko dizuet zuzenketa eta datu berriak sartzeko bolondresak izateko

MikelEiza


jonnydbz

#10
Ederto dago.

PD: angularren ikonoa agertzen da faviconean XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#11
Oso oso ondo dago.

Pentsatzen jarrita, webaren egitura zein izango den erabaki beharko litzateke. .com idaztean horra eraman eta gero hor nabigazio-barraren bat edo botoiren bat jarri eta forora eraman dezala?

PD: Filmena bakarrik dela konturatu naiz. Serieak hor gehituko ditugu edo beste aurkibide aparte bat izango dute? Ez daukat oso argi nola hartzen dituen datuak eta ez dakit esaten nabilela lan asko den ala ez.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2018ko Abenduaren 24a, 14:16:50
Demoa hemen proba dezakezue: https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea

Ikaragarria! Itzela! Aparta!

Asko gustatu zait, benetan.  :txalo1: :txalo1: :txalo1:

Aurkibide bakarrarekin agian nahikoa izan daiteke. Filtro modura animazioa edo irudi erreala gehituta, nahikoa litzateke. Komentatu duzuen adinarena ere beste filtro bat izan daiteke, eta agian baita offline/online dagoen ere. Eta filme askok genero bat baino gehiago daukate; ona litzateke genero bat baino gehiago sartu ahal izatea. Datuak sartzeko boluntario bat hemen!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

Pozten naiz, oraindik bukatu gabe dago, baina laster lehenengo bertsio bat izatea espero dut.
Aurkibide ezberdinak egitea neukan buruan, filmeena bukatzean telesailena. Menu bidez batetik bestera salto egiteko moduan.

Genero bat baino gehiago orain ere onartzen du. Eta animazioarena guztiz ados, buruan horixe bera neukan.

MikelEiza

Bertsio berri bat igo dut. Argitaratu diren azken pelikulak gehitzea falta da eta beste detaile batzuk gehitu nahi ditut, baina akatsak ikusten badituzue, abixatu zuzenketak egiteko.