Musika atala gehitu

Sortzailea jonnydbz, 2018ko Abenduaren 24a, 15:06:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Kaixo denoi, musikaren inguruko iradokizun batekin nator. Aurretik arazoak izan ditugu musika igotzearen kontuarekin, baina, ez dakit zergatik, arauetan ez dator musika igoeraren debekua jasota. Gaur egun musika munduan aurrera egitea zaila da, baina interneti esker taldeek mundu osoan zehar zabaltzeko aukera dute plataforma eta sare sozialak erabiliz. Buruan daukadana musika taldeen bandcamp, spotify, youtube, facebook, twitter,... estekak jartzea da, ezer igo gabe.

Eta zergatik gustatuko litzaidake hau egitea? Ba badakin herri ezberdinetan ehundaka talde daudela, disko bat edo bi ateratzen dituztenak eta gero utzi egiten dutela. Hauetako asko ez dira asko ezagutzera ematen ibilbide motza dutelako, baina horrelakoak ezagutzea nahiko nuke, askotan altxor galduak baitaude herrietan ezkutaturik.

Hau egiteko lehenik arauetan musika igotzeko debekua jaso beharko litzateke eta azpi-foro bat zabaldu. Gero jendeak bere inguruko taldeen informazioa zabal dezala.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Ulertzen dut esan nahi duzuna eta niregatik ez dago arazorik gauzak diozun moduan egiten badira, baina denok dakigu konplikatua izango dela ondo ateratzea. Jendea musika bila sartzen denean ez da araudia irakurtzen jartzen. Proba egin daiteke eta jendeak erremediorik ez badauka orduan berriro moztu gaia...

jonnydbz

Bai, badakit jendeak ez dituela arauak irakurtzen. Agian azpiforoan izenburu erakargarri bat jarriz gero irakurtzera sartzea: Musika arauak - Streaming bakarrik/Igoerak debekatuta. Eta barruan arau orokorretan jasotako parrafoa jarri.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Beste aukera bat izan daiteke, erabiltzaile arruntek idaztea debekaturik izatea azpiforo horretan. Horrela ez legoke arazorik. Zentzura  :evil:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Baliteke bai. Baina horrela musika talde berriak ezagutzeko helburua mugatu egingo litzateke agian. Musika zabaldu nahi duten horiek baimenak nolabait lortzeko aukera eduki beharko lukete.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Josu Etx

Ez dut uste arazorik egongo denik jende "arruntak" idazteko aukera badu. Zalantzak ez egoteko arauak argi utzi genezake.

Uste dut jende berria sartzeko aukera interesgarria dela. Forora sartzen naizen bakoitzean 35 guest, 2 users edo horrelakoak jartzen du. Eztabaidatzeko eta hitz egiteko gai berriak aurkeztekotan zenbaki horiek aldatu daitezkela uste dut.

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2018ko Abenduaren 28a, 18:50:58

Botak dira :Zahar: Ez dakit bisita ere galarazteko aukerarik dagoen...

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2018ko Abenduaren 29a, 00:10:27

Horregatik foro askotan derrigorrezkoa da mezu bat idaztea, foro osoa ikusi ahal izateko. Probak egin daitezke zentzu horretan, botak diren Edo ez jakiteko.

Eta musikari dagokionez, duela 10 urte SGAE benetako pirata taldea legez zebilen hara ta hona. Atzo irakurri nuen, agian lizentzia kenduko diotela. Zer diren gauzak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2018ko Abenduaren 29a, 09:51:44

Ikusten dudanez zerbait probatzen ari zara.

Nik uste dut ezinezkoa dela botak ebitatzea. Nahi dena egiteko, botak foroko indexa eskatzen duenean, foroak bot bezala identifikatu eta ez lioke ezta indexa ere zerbitzatu beharko. Baina uste dut hori ezinezkoa dela. Indexera behintzat beti sartuko dira, beraz bisiten datu hori beti izorratuko digute. Pena da, beti jakin nahi izan baitut zein den datu erreala...

Arsenicum

Indexa aurkibidera berbideratzen badugu egunen batean, agian jakin genezake.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2018ko Abenduaren 29a, 12:00:46
Indexa aurkibidera berbideratzen badugu egunen batean, agian jakin genezake.
Horrela ere, zerbitzatu aurretik filtratzeko modua aurkitu beharko litzateke. Zerbitzatzen den momentuan, bisitari hori zerrendan agertuko da. Kokagune geografiko bidezko filtro bat aplikatu ezean, ez zait bururatzen zer egin daitekeen... Baina hori ez da plana, errugaberen bat kanpoan geratzeko arriskua baitago.

Arsenicum

Bot horiek antza, webgune guztiak indexatzeko balio dute. Armiarma edo crawlerrak

Bot horiek ezin dira ekidin, baina mod pakete bat aurkitu eta instalatu dut foroan. SPIDERS DON'T INCREASE TOPIC VIEWS v1.1

AipatuIntroduction
When spiders are browsing your forum, they will increase the topic views in every topic they visit.  This modification basically detects most well-known spiders , and if so, it won't increase page count.

This will give you a better idea of actually how many REAL people are viewing topics.
It will also save on a few queries.

Honela, mod horren sortzailearen arabera, urtarrilak 1tik aurrera benetako datuak izango ditugu.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Arsenicum

Irakurtzen ibili naiz eta mezuetako zenbaketarako baino ez du balio. Orrien bistaratzen arazoak bere horretan jarraituko du.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Egindako probak musika atalarekin zerikusirik dute?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa