Dragoi Bolako pelikulen bideoak: Amazon Video VS Bluray

Sortzailea Aju, 2018ko Abenduaren 26a, 13:29:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Kaixo denoi!

Hemen nabil Dragoi Bolako bideoak hobetzeko prozesu amaigabe honetan :barre:

Foroan eskura daukagun Dragoi Bolako materiala DVDetan oinarritzen da. Dakizuen moduan, teknologiak aurrera egin hala, erremasterizazio berriak ateratzen dira, eta Dragoi Bolaren kasuan hasiak dira HDra saltoa ematen.

Pelikuletatik hasi dira. Ez da harritzea, masterrik onena daukan materiala baita, eta, horrenbestez, erremasterizatzeko materialik errazena.

Harrigarria badirudi ere, lehen HD bideoa ez da Blurayan editatutakoa izan. Duela hilabete batzuk Amazon Video JPk Dragoi Bola lizentziatu zuen. Bideoak zintzilikatzean, aspaldi argitaratutako DVDak baino kalitate dezente hobea zeukatela konturatu zen jendea. Itxuraz Toei pelikulak erremasterizatzen zebilen eta Amazoni master berria pasa zion. Gainera master hau master gordina da, hau da, digitalizatu eta filtrorik aplikatu gabe pasa zion.

Itxarotekoa zen laster blurayan ere argitaratzea, eta hala izan da. Itxarotekoa zen baita ere Blurayako bideoa Amazonekoa biano hobea izatea, baina hori ez dago hain argi... Bluray ediziorako filtroak aplikatu dizkiote bideoari eta jendea ez dago oso konforme. Koloreak uniformeagoak dira, bai, baina trukean bideoek definizioa galdu dute. Jende gehiago dago Blurayen kontra, alde baino.

Ni neuk ez dakit zer esan, egia esan... Eta horregatik lehen pelikula bi bideoekin montatu dut. Ea zer deritzozuen.

Nik HDan jada ez dut bideorik konprimatzen; datozen moduan uzten ditut. Amazoneko bideoek 6 GB inguru izaten dituzte; Bluraytik ateratako bideo bakarra aurkitu dut eta hau 2 GB inguruan dabil.

Bideoez aparte, hona hemen kaptura batzuk.

Bluray


Amazon


Hemen kolore zuzenketa bat somatzen da Blurayan, baina trukean hodeietako definizioa galtzen da.

Bluray


Amazon


Filmak berez 35 mm-ko karreteetan eginda daude. Seriea, aldiz, 16 mm-koetan. Zenbat eta irudi handiagoa, orduan eta errazagoa erremasterizatzen. Zko 5. pelikula (Coolaren lehenengoa) berezia da. Izan ere, nahiz eta filmaren zati handiena 35 mm-koa izan jatorriz, Bardock-en pelikulako sekuentzia batzuk dauzka hasieran (16 mm). Kalitate salto handia igartzen da 35 mm-tik 16-ra; 16koak grano dexente gehiago dauka. Hori "zuzentzeko", pelikula horri kriston filtrazio gogorra aplikatu zioten. Gainera eszena konkretu horiei aplikatu beharrean, film osoari aplikatu diote. Emaitza?

Bluray (16 mm-ko eszena jatorrian)


Amazon (16 mm-ko eszena jatorrian)


Bluray (35 mm-ko eszena jatorrian; ez zeukan zertan filtrorik jaso)


Amazon (35 mm-ko eszena jatorrian)


Bluray (16 mm-ko eszena jatorrian)


Blurayei zentsura tonto bat aplikatu diete...

Bluray


Amazon (kaptura DVDetakoa da berez)


Bluray


Amazon (kaptura DVDetakoa da berez)


Bluray


Amazon (kaptura DVDetakoa da berez)


Blurayan hankasartzeren bat edo beste ere konpondu dute

Bluray


Amazon



Amazoneko bideoak aspaldi atera ziren eta muntaia eginda dago. Oraindik igo ez baditut Blurayen zain nengoelako izan da... Uste nuen Amazoneko bideoak baino hobeak izango zirela eztabaidarik gabe, eta ez zeukan zentzurik hilabete batzuetan erretiratuko nituen bideoak igotzeak... Baina orain egia esan ez dakit zer egin...

Zuen ustez zein da hobea? Amazonekoa ala Bluraykoa? Amazonekoa bada, Blurayekin ahazten naiz, Amazonekoak igotzen ditut eta fuera. Blurayak hobeak badira, horiekin ere muntaia egin, horiek igo eta bi bertsioekin geratuko naiz nire disko gogorrean.

Amazoneko linka
Blurayko linka

Josu Etx

Amazonena itxura hobea dauka. Koloreak saturatu gabe eta detaile handiagoarekin.
nik amazon daukat, bideoa nahi izatekotan hartu dezaket.

Arsenicum

Amazonenak inurritzea duela dirudi. Zarata edo bezala. Baina Bardocken argazkian itxora hobea du amazonenak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Beno, ba nik mundu osoari kontra egin behar diot.

Amazonen bideoko kapturetan ikusten dudanagatik film batetik bestera aldea dago, batzuetan granoa antzematen da, beste batzutan borroso ikusten da, edo beltza izan behar dena ez da beltza ikusten.

Nik lehen irudia Amazonen bideoarena jarri dut, eta gero Blurayena.
Videlen aurpegian granoa ikusten da, baina zeruko granoa handiegia da. Blurayean kasu honetan asko zuzentzen da.



Kasu honetan, uste dut ez dela fotograma bera, baina blurayan granoa zuzentzen da, eta traza beltzak finagoak dira, eta zeruko kolore turkesa urdinera zuzentzen da.



Irudi hauek nabigatzailearen bi pestañatan zabaldu ditut eta bata eta bestea aldatzen egon naiz. Amazoneko bideoa ikustean betaurrekoak behar nituela iruditu zait, oso borroso ikusten da. Blurayean enfokea ondo dago. Hala ere, ematen du aurpegiko zaurietan brotxa batekin errepasatzen aritu direla. Alde batean irabazi, baina beste batean galdu.



Collerren irudia orokorrean, marrazkia oso txarra da jatorrian. Satan Txikiren marrak oso gaizk margotuta daude. Collerren marretan itzaltxoak edo aberrazioak ikusten dira. Kasu honetan granoa zuzentzen da, baina blurayean dena pastelizatu dela ematen du. Lainoak kontraste gehiago dute, eta gustatu zait nola gelditu diren. Baina hau egitean Collerren buruko distira oso zuri gelditu da, gehiegi.



Hau ez daukat zerekin konparatu, baina beno, begibistan da itxura honik ez duela.


Hemen irudia oso klareatuta dago, ilea eta begiak ez dira beltza.



Blurayek duten arazoa zentsura kontua da, eta hau oso arazo handia da. Orduan zeinekin geratu erabakitzea zail ikusten dut. Orokorrean uste dut blurayetakoa ondo dagoela, baina amazonekoak ere ez dit atzera botatzen. Biek duten arazo 16:9 formatuan daudela da, orduan nire kasuan bertsio zahar bat ere gordeko dut XD.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Agian onena blurayak erabiltzea da, baina 5. eta zentsuradun filmetan Amazonekoa?

2. filma ere jarri dute Blurayn?

jonnydbz

#5
Nik nahiago bideo guztiak iturri berekoak izatea, eta nahiz eta bideo hobea blurayetako iruditzen zaidan, zentsuragarik amazoneko iturria aukeratuko nuke. Gainera, horrela lana eginda daukazu, ezta?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Hari berri bat ez zabaltzeagatik...

Aspaldion talde poloniar bat Dragoi Bolako bideo oso onak ateratzen ari da. Hemengo Bluray bideoa ere haiena da.

Atzo Gaiden pelikula atera zuten konpresio oso on batekin. Pelikula honek ez du sekula kalitate onegia izango, DVDan argitaratzean VHS bat erabili baitzuten iturri gisa. Baina hemen zintzilikatua baino hobea bada.

Hemen igotako filmari azpitituluak atera, zuzenketa dezente egin eta bideo berriari jarri dizkiot. Lehen zatia eta bigarrena.

Film honek bideoarekin dauzkan arazoak nahikoa ez, eta itzulpena ere kaxkarra da. Sekula ez da ganorazko azpititulurik atera film honentzat. Existitzen diren itzulpen guztiak duela urte mordoa ateratako azpititulu bananero batzutatik abiatzen dira. Azpitituluok akatsez josita daude.

EuskoMangakook, oker ez banabil baten batek japoniera zekien, ez? Animatzen film honi merezi duen itzulpena ematera?

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Aupa Aju! Arsenicumek abisua pasa dit.

Azkenaldian oso lanpetua ibili naiz eta itzulpenak alde batera utzita izan ditut. Baina urtarrilean denbora librea edukiko dut, beraz pozik hartuko dut lan hori.

Nire japoniera (oraindik) ez da hain ona, baina Dragoi Bola izanik erraz egin ahalko dut.

egoninobi

Aupa berriro!

Itzulpena izugarri txarra zen eta goitik behera aldatu dut dena. Nire itzulpena %99 zuzena dela ziurtatzen dizut :cool2:
Azpititulu berriak bideoari txertatu dizkiot jada, hemengo MEGA karpeta honetan uzten dizkizut bi atalak: https://mega.nz/#F!exIjhaLL!pPbY3P4uX4skv469o1uvMw

Aju

#10
Hari berri bat ez zabaltzeagatik, laster bideo hau ere ezabatua izango baita...

Gabonetan Japoniako Animax katean Bardocken pelikula erremasterizatua eman zuten.

Pelikula hau 16 milimetroko karretean grabatuta dago, seriea bezala, beraz ideia on bat egin gaitezke zer nola geratuko litzatekeen seriea HD erremasterizazio batekin. 720p da, 1080i-n emititu zutelako eta antza ez daukalako zentzu gehiegirik 1080p-n egiteak...

Gaixo nagoenez gaur goizean montatu eta ikusi dut, eta... Desiatzen nago seriea erremasterizazio honekin ikusteko. Hobekuntza oso handia nabari da.

https://mega.nz/#!w59lUazR!Rg51-r-clMstthr4lty7_Z77Dd3eXvap_0dK6qbxLqY

EDIT: Eta zer esan goiko kapturekin alderatuta...




A zer nolako txapuza egin zuten Coolaren lehen pelikularekin Blurayrako...