Friki-jokoa

Sortzailea Black Jack, 2007ko Otsailaren 22a, 22:59:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Black Jack

Bena, beste foro batean "frikijuego" delakora jolasten gara. Arauak sinpleak dira:

1.- Lehenik eta behin ze erabiltzaile (usuario) gabiltzan jarri behar dugu, jolasten ari garen denek galderak erantzun behar baititugu emaitzak eman baino lehen
2.- 5 galdera egiten dira (suposatzen da frikiak izan behar dutela, adibidez "zein da otsokumeren benetako izena?" edo "ze planetakoa da Data?", baina gero eta zailagoa egiten da galdera hauek jartzea  :crybaby)
3.- Lehen esan bezala, erabiltzaile denak erantzun harte itxaron behar da emaitza emateko
4.- Galdera gehien asmatzen dituenak egiten ditu hurrengo galderak
5.- Enpate bat gertatzen bada Bonus galdera bat egiten da enpatatuta daudenak desenpatatzeko
6.- Erantzuna beste erabiltzaileek ikusi ezin duten moduan jarri behar da (beste foroan hau kolore kodigo bat erabiliaz egiten dugu, horrela letrek fondoaren kolore berdina dute eta zer jartzen duen ikusteko textua hautatu behar da)

Beno funtsean hori da jokoa, nire ustez 5 galdera askotxo dira, gutxiago egitea nahi baduzue abisatu

Beno jolastu nahi baduzue ba esan hemen, espero dut ideaia gustatzea  :laughh
Twice I destroyed the light and twice I failed. I left ruin behind me when I returned, but I also carried ruin with me...

Arsenicum


Ni apuntatzen naz. Ia batenbat asmatzen doten.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

neu be apuntatzen naiz^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Black Jack

Beno ba, behintzat jokoa hasteko modutan gaude, haber gero jende gehiago animatzen den parete hartzera.

Ez dakit nola jarriko dituzuen erantzunak besteak ez ikusteko, bakoitzaren etika eta moralean fidatu beharko dugu bata besteari ez kopiatzeko  :xD

Beno hor doazte galderak. Suerte bioi! (eta jolastu nahi duen edozeini  :aznn)

1.- Ze planteakoa da Doraemon?
2.- Nola da X-taldeko Gambit kidearen goitizena euskarazko bertsioan?
3.- Nor da Al Simmons?
4.- Zein da Shin-chanen aitaren izena?
5.- Zein kolore zituen lehen Athletic-eko kamisetak?
Twice I destroyed the light and twice I failed. I left ruin behind me when I returned, but I also carried ruin with me...

Taichisan

1.- Ze planteakoa da Doraemon?
     22.mendeko Lurra planetakoa da.

2.- Nola da X-taldeko Gambit kidearen goitizena euskarazko bertsioan?
     Gambito.

3.- Nor da Al Simmons?
     Spawn-en bihurtu egin zen hiltzaile bat.

4.- Zein da Shin-chanen aitaren izena?
     Hiroshi.

5.- Zein kolore zituen lehen Athletic-eko kamisetak?
     Erdi zuri , erdi urdina.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum


1- Lur Planetakoa
2- Iruzur esango dut baina badakit ez dela. Ez naiz gogoratzen.
3- Spawn serieko protagonista.
4- Hiroshi Nohara
5- Orain dela urte batzuk bigarren ekipazioa bezela jarri zutena. Erdia zuri, erdia urdin. 1911an ezarri zen gaur egungoa.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Black Jack

1.- Ze planteakoa da Doraemon? Lur planetakoa
2.- Nola da X-taldeko Gambit kidearen goitizena euskarazko bertsioan? Amarru
3.- Nor da Al Simmons? Spawn
4.- Zein da Shin-chanen aitaren izena? Hiroshi Nohara
5.- Zein kolore zituen lehen Athletic-eko kamisetak? Urdina eta zuria

Arsenicum: 4 puntu
Taichisan: 4 puntu

Beno ba, enpate bat dugu, beraz beste galdera bat egingo dut ea biotako nok asmatzen duen

Ze urtetakoa da "La guerra de los mundos" liburuaren lehen bertsio zinematografikoa?
Twice I destroyed the light and twice I failed. I left ruin behind me when I returned, but I also carried ruin with me...

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Black Jack

Ea Taichisan-ek erantzuten zuen zain nengoen, ba?a ez dut jokoa gelditu nahi, beraz Arsenicum-ek jarri ditzala hurrengo galderak (Taichisan-i ongi iruditzen bazaio behintzat)

Portzierto, ez dakit esan nuen, baina ezin dira gauzak Google-en begiratu  :thumbsup
Twice I destroyed the light and twice I failed. I left ruin behind me when I returned, but I also carried ruin with me...