ESKERRAK

Sortzailea TRIKU FAMILY, 2020ko Apirilaren 02a, 19:13:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

TRIKU FAMILY

Familia bat gara eta egiten ari zaren lanagatik , MILA ESKER eta TXALO eman nahi dizkizuegu.

Euskaraz kontsumitzeko aukera handia eman diguzuelako.

Esker anitz.

James

Aurkibide berria oso polita eta gainera, aukera gehiago dugu filma bilatzeko. Estimagarria da.

Milesker

Arsenicum

Aipamenaren egilea: TRIKU FAMILY  Noiz: 2020ko Apirilaren 02a, 19:13:55Familia bat gara eta egiten ari zaren lanagatik , MILA ESKER eta TXALO eman nahi dizkizuegu.

Euskaraz kontsumitzeko aukera handia eman diguzuelako.

Esker anitz.

Tokatzen zaidan partetik, eskerrik asko!
Ahal dugun heinean lanean jarraituko dugu!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Gorka99

Nire partetik ere mila esker proiektu honengatik, duela gutxi deskubritu dut eta asko disfrutatzen ari naiz. Momentuz galdera bat daukat, Shin Chan edota Doraemonen pelikulak deskargatzeko baimenik ez dudala agertzen zait, norbaitek badaki zer dela eta gertatzen zaidan hori?

egoninobi

Aipamenaren egilea: Gorka99  Noiz: 2020ko Ekainaren 05a, 17:57:12Nire partetik ere mila esker proiektu honengatik, duela gutxi deskubritu dut eta asko disfrutatzen ari naiz. Momentuz galdera bat daukat, Shin Chan edota Doraemonen pelikulak deskargatzeko baimenik ez dudala agertzen zait, norbaitek badaki zer dela eta gertatzen zaidan hori?

Filmografien haritik saiatzen ari zara? Filmak neure MEGA kontuan igota daude, baina saioa itxita ere probatu dut eta nik behintzat ez daukat deskargatzeko inolako arazorik. Errorearen xehetasun gehiago (edo argazkiren bat) eman dezakezu?

Gorka99

Kaixo! Bai filmografien haritik saiatu naiz eta pelikula guztiak deskargatu ditzaket multzokatuta daudenak izan ezik, Shin Chan edota Doraemonenak esaterako. Hauetan "Bilatzen ari zaren gaia edo foroa ez dago edo zure mugetatik haratago dagoela dirudi" mezua agertzen zait pelikulen sinopsia, linka etab. agertu beharrean eta ez dut ulertzen zergatik.

egoninobi

Kaixo! Okerreko harietan sartu zarela esango nuke. Duela gutxi, esteka gehienak erorita zeudenez, nik neuk hari berri hauek sortu nituen:

-- Doraemon |Filmografia| 1 (1980-1999) [MEGA]
-- Doraemon |Filmografia| 2 (2000-2014) [MEGA]
-- Doraemon |Filmografia| (Japonieraz+Azpitituluak) [MEGA]
-- Shin Chan |Filmografia| (1993-2011) [MEGA]

Hari zaharrak ezabatuta daudela suposatzen da. Zuk diozun harietara nondik iritsi zara? Foroaren akats bat baldin bada, konponbideren bat bilatu beharko da. Jende gehiago galdu ez dadin.

Gorka99

kaixo! Lehenik eta behin eskerrik asko! Orain badakit nongo esteketan begiratu behar dudan, euskal encondingsen barruan animazio filmetan... hasieran hemen (http://marrazkiak.euskal-encodings.com/Pelikulak.html) begiratzen nuen eta bertatik beste helbide honetara (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?board=302.0) bidaltzen zidan. Euskal encondingsen erregistratua bazaude errazagoa da, baina google-en "Telesailak eta pelikulak euskaraz" begiratuz gero, hasierako helbide hori agertzen da lehenik eta bertan zenbait esteka ez daude edota shin chan edota doraemonen pelikulen kasuan bezala, ez dute egiten. Ez dakit hau konpondu daitekeen... Web orri hau google-en "Telesailak eta pelikulak euskaraz" jarrita aurkitu nuen, eta hasieran agertzen den aurkibide horrekin erabiltzen nuen, erregistratu gabe. Baina, bertan ez dago dena, ez dirudi erregistratu zaitezkeenik eta beraz ezin da mezurik utzi...

egoninobi

Kontxo, orain ulertzen dut. Ez zitzaidan aukera hori burutik pasa. Oker ez banago, aurkibide horrek urteak daramatza eguneratu gabe, beraz esteka asko gaizki egongo dira. Duela urte asko webgune bereizi bat izan zen, baina gerora aurkibide gisa Euskal-Encodingsera anexionatu zen. Gaur egun ordea, foro honek aurkibide berri bat dauka, foroaren nabigazio-barran aurki dezakezuna hain zuzen.

Gorka99

Hori da! Hasieran galdu xamar nenbilen baina orain primeran ulertzen dut dena. Aurkibide zaharra borratzerik badago? Edo webgune honetako aurkibidearen esteka bat jarri bertan, erabiltzaile berriak ez galtzearren diot gehienbat. Nik uste erabilgarria izan daitekeela.