Iepa

Sortzailea axi, 2020ko Irailaren 04a, 23:35:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

axi

Iepa, axi naiz interneten hainbat telesairi buruzko informazio bila ari nitzela orrialde honekin egin det topo, hasiera batean kuriosoa iruitu zait ta pixka bat inbestigatzen hasi naiz.Ordu erditxo bat begira egon ondoren, kiston lana egiten dezuela aitortu nahi dizuet, zenbat aldiz hitzegin ote dugun gure kuadrillan txikitan ikuste genituen telesailei buruz, Keroro, One piece, Dragoi bola, Zoroak zoro, Hartz txiki , Autobus Magikoa buka ezina den zerrenda... Ordu pila ikusten eta orain zahartxoagoak garela une haiek gogoratzen beste hainbeste. Bai, nostalgia horixe da hitza, ez dizuet gezurrik esango. Eitb1en hasi giñen, handik eitb3ra egin genuen salto, eta pixkanaka hurruntzen joan gara. Kuarentenan gauza handirik ez zegoenez egiteko eitb3ra jo nuen pare bat aldiz bere egitaraua begiratuz. Harrituta geratu nitzen ze eduki gutxi eta txar zegoen euskaraz, kiston pena hartu nuen eztizuet gezurrik esango, oraingo gaztetxoak ze telebista saiokin hezi diren pentsatzen hasi nitzen ta deus! ez daukate lan erraza ez, euskaraz kalitatezko entretenimendua nahi badute. Eitb1 en ere egunetik egunera programa txarragoak egiten dituzte eta guztiok dakigu eitb osoko diru gehiena eitb2ra eta bere programa izar konkisera bideratzen direla. Garai latzak Euskal entretenimenduan, euskal bikoiztzaileek ere ez dute ederki behar. Ostras pantailara begiratu ta gehiegi luzatzen ari naizen irudipena dut. Bueno, ba hori kiston lana ari zeatela egiten ta indarra hemendik, enuen batere espero horrelako orrialderik aurkitzerik ta kriston poza eman dit. Ezertarako laguntza beharra baldin badago hemen nago prest esku bat botatzeko!

Ongi izan.

Pd:Hau alda euskeraz jarduteko aukera dagoen foro bakarra?

Aju

Kaixo eta ongi etorri, axi. Eta eskerrik asko zure hitzengatik.

Bai, gaur egungo ETBk ez dauka antzinakoarekin zerikusirik. Beherakada oso nabarmena izan da eta gaur egun ez dago ezer interesgarririk parrillan.

Euskarazko foro bakarra? Egia da gutxi daudela, baina ez gara bakarrak.

https://euskomanga.com/ webgunea datorkit burura. Hemen animazioak azpititulatzen dituzte gehienbat. Meritu itzela dauka, azpititulatzea audio bat grabatu eta sinkronizatzea baino dezente gogorragoa baita.

https://azpitituluak.eus ere oso ezaguna da. Hemen azpitituluen artxiboak bakarrik zintzilikatzen dituzte eta norberaren lana da azpititulu horientzako bideoa aurkitzea.

Bukatu aurretik, hemen ez dagoen zerbait grabatuta izango bazenu (segur aski VHS formatuan) eta partekatu nahiko bazenu, ongi etorria izango litzateke!

Arsenicum

Aipamenaren egilea: axi  Noiz: 2020ko Irailaren 04a, 23:35:26Iepa, axi naiz interneten hainbat telesairi buruzko informazio bila ari nitzela orrialde honekin egin det topo, hasiera batean kuriosoa iruitu zait ta pixka bat inbestigatzen hasi naiz.Ordu erditxo bat begira egon ondoren, kiston lana egiten dezuela aitortu nahi dizuet, zenbat aldiz hitzegin ote dugun gure kuadrillan txikitan ikuste genituen telesailei buruz, Keroro, One piece, Dragoi bola, Zoroak zoro, Hartz txiki , Autobus Magikoa buka ezina den zerrenda... Ordu pila ikusten eta orain zahartxoagoak garela une haiek gogoratzen beste hainbeste. Bai, nostalgia horixe da hitza, ez dizuet gezurrik esango. Eitb1en hasi giñen, handik eitb3ra egin genuen salto, eta pixkanaka hurruntzen joan gara. Kuarentenan gauza handirik ez zegoenez egiteko eitb3ra jo nuen pare bat aldiz bere egitaraua begiratuz. Harrituta geratu nitzen ze eduki gutxi eta txar zegoen euskaraz, kiston pena hartu nuen eztizuet gezurrik esango, oraingo gaztetxoak ze telebista saiokin hezi diren pentsatzen hasi nitzen ta deus! ez daukate lan erraza ez, euskaraz kalitatezko entretenimendua nahi badute. Eitb1 en ere egunetik egunera programa txarragoak egiten dituzte eta guztiok dakigu eitb osoko diru gehiena eitb2ra eta bere programa izar konkisera bideratzen direla. Garai latzak Euskal entretenimenduan, euskal bikoiztzaileek ere ez dute ederki behar. Ostras pantailara begiratu ta gehiegi luzatzen ari naizen irudipena dut. Bueno, ba hori kiston lana ari zeatela egiten ta indarra hemendik, enuen batere espero horrelako orrialderik aurkitzerik ta kriston poza eman dit. Ezertarako laguntza beharra baldin badago hemen nago prest esku bat botatzeko!

Ongi izan.

Pd:Hau alda euskeraz jarduteko aukera dagoen foro bakarra?

Eskerrik asko axi, zure hitzek aurrera jarraitzeko indarra ematen digute!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.