Laguntza

Sortzailea Norebuz, 2021ko Urtarrilaren 10a, 18:32:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Norebuz

Kaixo guztioi!

Itzulpengintzako ikasle bat nauzue, eta aurten nire Gradu amaierako Lanerako euskarazko bikoizketari buruzko azterketa txiki bat egin nahiko nuke. Horretarako, euskarara bikoiztu diren hiru filma aztertu nahi ditut, baina ez dut horiei buruz behar dudan informazioa aurkitzen: ez noiz bikoiztu ziren (urtea), ez zein estudiotan, ezta ea zineman noizbait emititu ziren. Filmak Gran Torino, Apocalypse Now eta Snatch dira. Norbaitek lagunduko? Norbaitek ezagutzen du non aurki dezakedan informazio hori?

Mila esker aldez aurretik!

Aju

Kaixo.

Gran Torino emititu zenean berehala egin nuen muntaia, hemen duzu esteka. 2012ko urtarril bukaera partean emitituko zuten lehen aldiz.

Estudioa? Nik uste dut ordurako bikoizketa enpresa bakarra existitzen zela. Pelikula horretan estudio desberdinetako ahotsak agertzen ziren jada. Ez dut izena gogoratzen (REC?), baina Bilbon dagoela esango nuke.

Beste biak ni idea... Garaiagatik eta ahotsengatik esango nuke Donostian bikoiztua izan zela (Irusoin).

A, eta ongi etorri! Hari honetan idazterako orduan euskara-maila zaindu behar da! Euskara-mailak gidoia darama? Jeje...