MEGA esteketan ordaintzeko eskaera

Sortzailea Garazi6977, 2021ko Otsailaren 06a, 19:20:22

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Garazi6977

Kaixo,
Euskal encondings erabiltzen ari ginen duela hilabetetik, batez ere Dragoi bolako kapituluak ikusteko. Orain arte, dena primeran! Gaur, ordea, film bat ikusten hasi gara MEGAko estekan online eta 25 minutura MEGAn harpidetza egiteko pantaila bat agertu zaigu, tarifa ezberdinekin.

5 ordu itxaron behar genituela esanez, filma ikusten jarraitzeko.

Dragoi bolako kapitulurik ere ez digu uzten ikusten une horretatik gero.
Nola konpondu dezakegu arazoa?

Uste genuen ez zela harpidetzarik ez ordainpeko beste webgunerik behar euskarazko filmak eta telesailak ikusteko?

Mila esker.

Aju

#1
Kaixo Garazi.

Guri dagokigunez, oso garbi daukagu irabazi asmorik gabeko webgunea garela; sekula ez dugu dirurik irabazi eta sekula ez dugu ezer irabaziko; alderantziz, gure poltsikotik dirua jarri izan dugu webaren gastuak ordaintzeko.

Baina horrek ez du esan nahi dena edozein baldintzatan doahinik izatea posible denik... Bideoak zerbitzariren batean zintzilikatu behar dira jendearentzat eskuragarri jartzeko. Zerbitzari horiek negozio bat dira eta dirua egiteko daude. Zerbitzariok beti eskaintzen dute dohainik jaisteko modalitateren bat, baina normala den moduan, muga batzuk ezartzen dituzte, normalean eguneko jaitsiera trafikoa X gigatara mugatuz.

Gu beti saiatzen gara doako baldintzarik onenak eskaintzen dituzten zerbitzariak erabiltzen. Horregatik, gehien erabiltzen ditugunak Mega eta Drive dira. Zoritxarrez, azken boladan baldintzak gogortu dituzte jendea beraien zerbitzuak kontratatzera bultzatzeko. Guretzako ere putada galanta izan da. Nik adibidez Mega erabiltzen dut gauzak zintzilikatzeko eta duela hilabete batzuk arte kontu bakoitzean 50GB igotzea ahalbidetzen zuen; orain 15 GBtara jaitsi dute. Eta, oker ez banabil, orain egunean 10GB bakarrik jaitsi daitezke gehienez. Uste dut zure kasuan baldintza hau dela kaltetzen zaituena. Baina garbi utzi nahi dut gurekin ez daukala zerikusirik.

Orain lehen baino pazientzia gehiago eduki beharko da. Neuk ere zerbait potoloa jaitsi nahi izaten dudanean, pazientzia izan eta hainbat egunetan jaitsi behar izaten dut, zatika. Beste aukera Mega kontratatzea da, baina ez nago horretarako prest.

Josu Etx

Muga zehazki 5gb ekoa da 12 orduro. Beraz 12 orduro mega ikusi/deskargatu ahal duzuna 5gb dira. Filmak 5gb baino gutxiago pisatzen dute horrexegatik, baina 4'5gb eko film bat ondoren dragoi bolako kapitulu batzuk ikusten badituzu, baliteke 5gb eko mugara iritsi izana. Beraz ordu batzuk itxaron beharko duzu ezer jeitsi edo ikusi baino lehen.
Putada bat da, baina ezin diogu ezer egin.

Ainz

#3
Muga ekiditeko modua beste IP batekin Megara sartzea da. Honetarako hiru modu okurritzen zaizkit:
  • IP dinamikoa baduzu, routerra berrabiarazi.
  • VPN bat erabiltzea, doakoak badaude baina ordainpekoak hobe doaz.
  • Aurrekoaren nahiko antzeakoa da, Proxy bat erabiltzea. Interneten lista bat bilatu eta hauekin proba egin. Metodo honek lan pixka bat eskatzen du ze abiadura on bat duen proxy bat aurkitu arte probatzen joan behar duzu. Proxy lista bat adibidez hemen duzu (http://www.freeproxylists.net/?c=&pt=&pr=HTTPS&a%5B%5D=1&a%5B%5D=2&u=90) Proxy-a erabiltzeko nabigatzailea konfiguratu behar da. Honetan laguntzen duten add-on-ak ere badaude, ezagunena FoxyProxy da.

Aju

Aipamenaren egilea: Ainz  Noiz: 2021ko Otsailaren 07a, 11:47:26Muga ekiditeko modua beste IP batekin Megara sartzea da. Honetarako hiru modu okurritzen zaizkit:
  • IP dinamikoa baduzu, routerra berrabiarazi.
  • VPN bat erabiltzea, doakoak badaude baina ordainpekoak hobe doaz.
  • Aurrekoaren nahiko antzeakoa da, Proxy bat erabiltzea. Interneten lista bat bilatu eta hauekin proba egin. Metodo honek lan pixka bat eskatzen du ze abiadura on bat duen proxy bat aurkitu arte probatzen joan behar duzu. Proxy lista bat adibidez hemen duzu (http://www.freeproxylists.net/?c=&pt=&pr=HTTPS&a%5B%5D=1&a%5B%5D=2&u=90) Proxy-a erabiltzeko nabigatzailea konfiguratu behar da. Honetan laguntzen duten add-on-ak ere badaude, ezagunena FoxyProxy da.
Bai, baina hori bisitarien %99arentzako zientzia fikzioa da.

Garazi6977

Mila esker azalpenengatik eta ordainpeko aukerak beste modu batera kudeatzeko aukerak azaltzeagatik.

Berriak gara honetan eta ez genuen ulertzen nola funtzionatzen zuen MEGAko kontuak. Orain bai.

Jaitsiko ditugu pixkanaka eta gero ikusi.
Eskerrak berriz.