Kutsidazu bidea, Ixabel (2003) ANTZERKIA

Sortzailea Josu Etx, 2021ko Martxoaren 25a, 20:08:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL (ANZTERKIA) (2003)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Komedia
Urtea: 2003
Zuzendaria: Anartz Zuazua
Gidoia: Joxan Sagastizabal
Aktoreak: Mikel Sarriegi, Ainere Tolosa, Ixabel Agirresarobe, IƱaki Agirrezabala, Egoitz Lasa, Anjel Alkain
Konpainia: Gorringo Antzerki Taldeak
Sinopsia: 1978ko uztailean, Juan Martin, gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskararekin, (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.

Goizean eskolak hartu ondoren, laguntza eskainiko die etxeko baserritarrei haien zereginetan. Dena den, heldu bezain laster, konturatuko da Juan Martin gauzak ez direla berak pentsatu zuen bezain errazak.

Alde batetik, herrixkako euskararen zailtasuna. Euskaltegian ikasitakoaren eta familiakoaren artean alde handia dago eta batzuetan ulertu ezinik dabil, bere esanahi pertsonalak asmatzen. Denboraren poderioz, pixkanaka-pixkanaka moldatuko da haien hizkera bereziaz eta etxeko elkarrizketetan parte hartuko du. Euskaltegian lankideak topatuko dituen arren, ez dira oso lagungarriak izango, bakoitzak hizkuntza bere moduan egiten baitu. Txarto pasatuko du protagonistak, bere hizkera "benetako" euskarara itzuli nahian.



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 68min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: ?
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)

Josu Etx


Godelet

G o d e l e t