Pokemon - 1. denboraldia (51/80) (1997) [Mega][480p]

Sortzailea Aju, 2022ko Uztailaren 21a, 21:34:48

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

POKEMON

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Poketto Monsuta
Produkzio Urtea: 1997
Atal kopurua: 80 (51 dauzkagu)
Egoera: Bukaturik
Produktora: OLM, Inc.
Nazionalitatea: Japonia
Emisioa Euskal Herrian: ETB1
Sinopsia: Ash 10 urte bete berri dituen mutikoa da, Paleta herrikoa. 10 urterekin hasten dira bertan haurrak Pokemon abenturan murgiltzen, egunen batean entrenatzaile bikainak izateko asmoz. Ashek ez zuen lortu Bulbasaur, Charmander edo Squirtle oinarrizko Pokemonak eskuratzea, hauen ordez Pikachu izeneko Pokemon elektriko xelebrea eman zioten. Azkenean Ash eta Pikachu lagunak egin eta abentura bila joango dira, Misty eta Brock lagun dituztela.

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea:
  • Bideoa: DVDrip - x264 640x480 4:3
  • Audioa 1: TVrip - AC3 256kbps 2.0 Euskara
  • Audioa 2: DVDrip - AC3 256kbps 2.0 Ingelera
Arduraduna: Aju
Audio hornitzailea: Taichisan
Iraupena: 25 Min
Tamaina: 250 MB bitartean
Oharrak: Lehen atala blurayan atera zuten antza 20. pelikularen estra gisa, beraz, hori 1080p kalitatean dago. Gainontzekoak DVDrip-ak dira, baina kalitate aldetik Beta digitalizazioak direla esango dugu... Ez da sekula erremasterizatua izan gaurdaino.

Berez denboraldiak 82 atal ditu, eta ez 80, baina 2 atal osorik zentsuratuak izan ziren (horregatik geratzen da 80an), eta beste atal bat partzialki zentsuratua izan zen:
  • 18. atala: James emakume titiekin agertzen delako. Estatu Batuetan atala bikoiztua izan zen, baina eszena hori faltan dago. Euskaraz ez daukagu grabatuta, suposatzen dut emititu ez zutelako izango dela... 80 ataleko zenbakitze barruan sartzen da.
  • 35. atala: Eskopeta batekin mehatxatzen agertzen direlako pertsonaiak. Hau zuzenean osorik ezabatua izan zen eta zenbakitzetik at geratu zen.
  • 38. atala: Eszena batek atake epileptikoak eragin zituen Japonian emititua izan zenean. Hau zuzenean osorik ezabatua izan zen eta zenbakitzetik at geratu zen.

Baten bat atalok azpititulatzera animatzen bada...

Atalak biltzen dituen MEGAko karpeta
Atalak biltzen dituen DLC fitxategia JDownloaderrerako

POKEMON MASTER QUEST (Pokemonen 5. denboraldia)
Esteka (Euskal Encodings-eko Esteka)

arrakala

Pokemon berreskuratu duzu???  :olatua: ze ona Aju!!! Jende aunitzek galdetu izan du Pokemoni buruz. Hori lana egiten ari zarena.. eskerrik asko, artista!!! Ea oporretatik bueltan aurkibidea eguneratzen dudan, gauza berri pila igo dituzu ta

Aju

xabeer

egoninobi

#4
Ene bada, MILA ESKER AJU!!

Eta ez honengatik bakarrik, igotzen ari zaren altxor guztiengatik ere. Zu bai zu!!

Aipamenaren egilea: AjuBerez denboraldiak 82 atal ditu, eta ez 80, baina 2 atal osorik zentsuratuak izan ziren (horregatik geratzen da 80an), eta beste atal bat partzialki zentsuratua izan zen:
Pixka bat nahastu zarela uste dut, eta ez da harritzekoa, amerikarren zenbaketa kaos handi bat da.

Izatez denboraldi honek 52 (amerikar) atal bakarrik dauzka: https://bulbapedia.bulbagarden.net/wiki/S01

"Indigo liga" 80. ataleraino iristen da, bai, baina 53-80 atalak bigarren denboraldia kontsideratzen dira (telebistarako behintzat), horrexegatik ETBk 52raino bakarrik bikoiztu zuen.

Zenbaketa horretatik atal zentsuratu guztiak kenduta daude, japoniako 18.a barne.

Egia da 18.a Estatu Batuetan hasiera batean bikoiztu egin zutela (eszena batzuk zentsuratuz), bai, baina gerora kendu egin zuten eta zenbaketatik kanpo utzi. Horregatik beste hitzuntzetara iritsi zen bertsioetan ere ez da existitzen.

Beraz release honetako 19-53 bitartekoak izatez 18-52 bitartekoak dira.

Eta beraz, falta zaigun emititutako atal bakarra 12.a da.

Aipamenaren egilea: AjuAudioa 2: DVDrip - AC3 256kbps 2.0 Japoniera
Release honetako bigarren audioa (lehen atala salbu) "Ingelesa" da.

Aipamenaren egilea: AjuBaten bat atalok azpititulatzera animatzen bada...
Egunen batean benada ematen badit abisatuko dizut :)

Berriz ere, MILA ESKER AJU!!

Aju

Aipamenaren egilea: egoninobi  Noiz: 2022ko Uztailaren 23a, 12:51:38Ene bada, MILA ESKER AJU!!

Azkenean Estatu Batuetako zenbatzean oinarritu nintzen handik iritsi zitzaigulako seriea, bideoaren masterra, bideoek bikoizketa ingelesa zekarten... Badakit trukean 2. denboraldia dezente motzagoa dela. Konbentzituta nengoen hau ere bikoiztua izan zela, baina Taichisanek ezetz diost.

Bigarren pista japoniarra izatearena... Hariaren kopia + pega txar bat.

18a umetan Telecincok ere ez zuen ematen eta uste nuen besteak bezain deskartatuta zegoela, baina gero muntaiarako bideoak jaitsi eta bi eszena bakarrik ikusita zentsuratuta uste nuen hemen ere emana izateko aukerak zeudela.