Animeak/manga itzultzeko bolondres

Sortzailea Bilhau, 2022ko Abenduaren 31a, 23:29:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Bilhau

Aupa,gaur egungo egoera ikusita,nire burua boluntario aurkeztu nahi nuke, animeak eta mangak euskaratzeko. Kontua da teknologia kontuetan justu samar nabilela, eta ez dut PCrik anime kapituluei azpitituluak ezartzeko behar diren programak instalatzeko. Nahi izanez gero, edo baliagarri bazaizue,One Piece euskaratu nezake,baina itzulketa bakarrik, edizioaren kontua beste norbaiten esku egongo litzateke. Badakit ez dela laguntza handia baina interesatzen bazaizue hemen naukazue.

Aju

Kaixo Bilhau, ongi etorri.

Itzultzen badituzu, nik ez dut inolako arazorik izango azpitituluok dagozkien bideoetan pegatzeko.

Bilhau

Ados! Ongi irudituko litzaizuke nik dokumentu batean itzulpena bidaltzea (hau da, pertsonaia bakoitzak zer dioen), bideoa zein den esatea eta zuk editatzea? Nahi bazenu, esaldi bakoitza bideoko zein minututan den ere esan ahalko nizuke.

Eskerrik asko.

Aju

#3
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 01a, 18:35:21Ados! Ongi irudituko litzaizuke nik dokumentu batean itzulpena bidaltzea (hau da, pertsonaia bakoitzak zer dioen), bideoa zein den esatea eta zuk editatzea? Nahi bazenu, esaldi bakoitza bideoko zein minututan den ere esan ahalko nizuke.

Eskerrik asko.
Epa.

Ufff, horrela imposible :barre:

Ez, denborak eginda dauzkan fitxategi bat bilatu beharko zenuke, .srt luzapena duten fitxategiak izan beharko lirateke (edo .ass, edo beste luzapen batzuk, hori gutxienekoa da).

EDIT: Hemen aurkitu ditut lehen 761 ataletako azpitituluak: http://www.solidfiles.com/v/N4BQ76MGezDkv

Konfirmatu dut eta balio dute. Bideo onak ere aurkitu dut, azpititulu horien denborak 15 segundu aurreratu eta perfekto doaz.

Bilhau

Aupa,

Ulertzen dut,beraz,zer beharko zenuke, pasa dizkidazun fitxategi horiek bezalakoa, baina euskaraz? (Ondo ulertu badut). Horrela balitz, arazorik ez.

Aju

Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 14:48:58Aupa,

Ulertzen dut,beraz,zer beharko zenuke, pasa dizkidazun fitxategi horiek bezalakoa, baina euskaraz? (Ondo ulertu badut). Horrela balitz, arazorik ez.
Bai, hor dauden fitxategiak baina komentarioak ingelesez egon beharrean, euskaraz.

Bilhau

Ederki,axola ez bazaizu .srt formatuan egingo dut, errazagoa baita. Bidaltzeko, emango zenidake helbide elektronikoa-edo?

Aju

Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 02a, 15:38:44Ederki,axola ez bazaizu .srt formatuan egingo dut, errazagoa baita. Bidaltzeko, emango zenidake helbide elektronikoa-edo?
Bai, bai, arazorik ez srt izateko.

euskalencodings@gmail.com helbidera bidal ditzakezu :ados:

Bilhau

Egun on!

Ados. Bideoak aurkitu dituzula esan zenidan. Ez dut asmatzen nola kendu ingelesezko edo gaztelerazko azpitituluak bideoei, uste dut inkrustatuta daudela. Zuk badauzkazu?

Aju

#9
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 12:47:56Egun on!

Ea, goazen pausoz pauso.

Badirudi erreferentzia bezala azpitituluak bideoan erreta (itsatsita) dituen iturri bat erabili nahi duzula. Hori... Suposatzen dut egin daitekela, bai, baina gehiegi konplikatzea litzake eta susmoa dut emaitza txarra emango lukeela.

Nire gomendioa: srt formatuan dauden azpititulu fitxategiak aurkitzea. Infinitamente errazagoa eta erosoagoa da. Esteka bat jarri nizun ia 800 atalekin: http://www.solidfiles.com/v/N4BQ76MGezDkv

Azpitituluak editatzeko Bloc de notasa erabil dezakezu, baina nik Aegisub editorea erabiltzea gomendatzen dizut, edizioa atsegintzen baitu. Jaisteko esteka: https://aegisub.uptodown.com/windows/descargar

Eta irudia bera bilatzen ari naizela azalpentxo hau ematen duen artikulua aurkitu dut: https://www.authot.com/es/2018/09/20/consejos-para-sincronizar-subtitulos-con-aegisub/

Azpititulu-lerro bakoitzeko lerro bat jarriko dizu eta aldamenean datu interesgarri bat eskainiko dizu: CPS (11 zenbakiarekin adierazita irudian). CPS hori azpitituluaren denboraren eta idatzitako testuaren artean dagoen ratioa da, eta primeran dator jakiteko eta idatzitako testua luzeegia den ala ez, ze sarritan testua hori ebaluatu gabe idazten dugu eta gero ikusleari ez dio astirik ematen testua irakurtzeko. Laburbilduz, balio hori 16ra iristen denean zenbakia gorritzen hasten dela ikusten dugu; horrek esan nahi du denbora gutxiegi duela azpitituluak testu-kantitate horretarako.

Berez garbiena srt fitxategietako ingelesezko testua itzultzea litzake, baina gaztelerazko fansub batetik abiatu nahi baduzu (nik ere hala egingo nuke egia esan), joan gaztelerazko fansubaren bideoa erreproduzitzen eta testu ekibalentea itzultzen. Azpititulu horien denborek zuk darabilzun bideoaren denborekin bat egiten badute, bai azpititulua bai bideoa Aegisuben ireki ditzakezu eta denbora errealean ikusi azpititulua bideoarekin nola geratzen den (zure kasuan euskarazko testua gaztelerazko testuaren gainean ikusiko litzateke aurrebistan, baina lasai, gero erabiliko dudan bideo finala garbia izango da).

Hemen adibide bat:

Bilhau

Bai, hori da egiten ari naizena, nire kasuan 173.kapituluan. Googleko testu editorearekin ari naiz, beraz, bidaliko dizudan formatua .srt izango da. Esan didazunarekin ulertu dut ""bideo garbiak" zuk dituzula. Gaizki-ulertua egon dela uste dut gaztelerazko bideoarena aipatu dizudanean, baina edizioa zuk pasa zenizkidan fitxategiaren gainean egiten ari naiz, itzulpenerako bi oinarri edukiz: fitxategia bera, eta ingelesezko zerbait ulertuko ez banu fan orrialde bateko gaztelerazko itzulpena.

Pd: Ez dut Aegisub erabili ez dudalako PCrik, ikasle garaiko Chromebook-a bakarrik.

Besterik gabe, ondo izan.

Aju

Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:00:17Bai, hori da egiten ari naizena, nire kasuan 173.kapituluan. Googleko testu editorearekin ari naiz, beraz, bidaliko dizudan formatua .srt izango da. Esan didazunarekin ulertu dut ""bideo garbiak" zuk dituzula. Gaizki-ulertua egon dela uste dut gaztelerazko bideoarena aipatu dizudanean, baina edizioa zuk pasa zenizkidan fitxategiaren gainean egiten ari naiz, itzulpenerako bi oinarri edukiz: fitxategia bera, eta ingelesezko zerbait ulertuko ez banu fan orrialde bateko gaztelerazko itzulpena.

Bai, bai, bideo garbiak prest ditut.

Erabili erosoen datorkizuna, faltaría más. Formatuarena gutxienekoa da, Aegisubekin formatuz alda baitaiteke. Beste formatu batean pasako bazenidake ere, nik srt formatura pasako nuke :ados:

arrakala

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 13:44:35
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 12:47:56Egun on!

Ados. Bideoak aurkitu dituzula esan zenidan. Ez dut asmatzen nola kendu ingelesezko edo gaztelerazko azpitituluak bideoei, uste dut inkrustatuta daudela. Zuk badauzkazu?
Ea, goazen pausoz pauso.

Badirudi erreferentzia bezala azpitituluak bideoan erreta (itsatsita) dituen iturri bat erabili nahi duzula. Hori... Suposatzen dut egin daitekela, bai, baina gehiegi konplikatzea litzake eta susmoa dut emaitza txarra emango lukeela.

Nire gomendioa: srt formatuan dauden azpititulu fitxategiak aurkitzea. Infinitamente errazagoa eta erosoagoa da. Esteka bat jarri nizun ia 800 atalekin: http://www.solidfiles.com/v/N4BQ76MGezDkv

Azpitituluak editatzeko Bloc de notasa erabil dezakezu, baina nik Aegisub editorea erabiltzea gomendatzen dizut, edizioa atsegintzen baitu. Jaisteko esteka: https://aegisub.uptodown.com/windows/descargar

Eta irudia bera bilatzen ari naizela azalpentxo hau ematen duen artikulua aurkitu dut: https://www.authot.com/es/2018/09/20/consejos-para-sincronizar-subtitulos-con-aegisub/

Azpititulu-lerro bakoitzeko lerro bat jarriko dizu eta aldamenean datu interesgarri bat eskainiko dizu: CPS (11 zenbakiarekin adierazita irudian). CPS hori azpitituluaren denboraren eta idatzitako testuaren artean dagoen ratioa da, eta primeran dator jakiteko eta idatzitako testua luzeegia den ala ez, ze sarritan testua hori ebaluatu gabe idazten dugu eta gero ikusleari ez dio astirik ematen testua irakurtzeko. Laburbilduz, balio hori 16ra iristen denean zenbakia gorritzen hasten dela ikusten dugu; horrek esan nahi du denbora gutxiegi duela azpitituluak testu-kantitate horretarako.

Berez garbiena srt fitxategietako ingelesezko testua itzultzea litzake, baina gaztelerazko fansub batetik abiatu nahi baduzu (nik ere hala egingo nuke egia esan), joan gaztelerazko fansubaren bideoa erreproduzitzen eta testu ekibalentea itzultzen. Azpititulu horien denborek zuk darabilzun bideoaren denborekin bat egiten badute, bai azpititulua bai bideoa Aegisuben ireki ditzakezu eta denbora errealean ikusi azpititulua bideoarekin nola geratzen den (zure kasuan euskarazko testua gaztelerazko testuaren gainean ikusiko litzateke aurrebistan, baina lasai, gero erabiliko dudan bideo finala garbia izango da).

Hemen adibide bat:

Iepe! Eskerrik asko Bilhau zure burua eskaintzeagatik, beti da ongietorria lanerako gogoz datorrena! Azpitituluen inguruan ari zaretela, gogorarazi tutorial hau igo genuela juxtu gai horren inguruan YouTubera. Ikusi dut ez duzula ordenagailurik AegiSub erabiltzeko, baina agian hala ere interesatuko zaizu..

Bertzerik gabe, eskerrik asko berriz ere, animo lanarekin eta besarkada bat! :garagardoa:

Bilhau

Bilhau

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:03:23
Aipamenaren egilea: Bilhau  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 03a, 14:00:17Bai, hori da egiten ari naizena, nire kasuan 173.kapituluan. Googleko testu editorearekin ari naiz, beraz, bidaliko dizudan formatua .srt izango da. Esan didazunarekin ulertu dut ""bideo garbiak" zuk dituzula. Gaizki-ulertua egon dela uste dut gaztelerazko bideoarena aipatu dizudanean, baina edizioa zuk pasa zenizkidan fitxategiaren gainean egiten ari naiz, itzulpenerako bi oinarri edukiz: fitxategia bera, eta ingelesezko zerbait ulertuko ez banu fan orrialde bateko gaztelerazko itzulpena.

Pd: Ez dut Aegisub erabili ez dudalako PCrik, ikasle garaiko Chromebook-a bakarrik.

Besterik gabe, ondo izan.
Bai, bai, bideo garbiak prest ditut.

Erabili erosoen datorkizuna, faltaría más. Formatuarena gutxienekoa da, Aegisubekin formatuz alda baitaiteke. Beste formatu batean pasako bazenidake ere, nik srt formatura pasako nuke :ados:
Lehen kapitulua bidalita, iritsi al zaizue?