Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat (2023) (Tian Xiao Peng) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea arrakala, 2024ko Irailaren 14a, 17:56:34

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

DEEP SEA: SAKONTASUNERA BIDAIA BAT - SHEN HAI (DEEP SEA) (2023)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Txina
Generoa: Fantasia / Abentura
Urtea: 2023
Zuzendariak: Tian Xiao Peng
Gidoia: Tian Xiao Peng
Musika: Dou Peng
Ekoizpena: Horgos Coloroom Pictures, October Media
Sinopsia: Shenxiu, txikitan amak bakarrik utzi zuen neskatoa, itsas bidaian joaten da familiarekin oporretan. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitzen du. Neskatoak ez du susmatzen horrek guztiak amarekin zerikusirik duenik.
Trailerra: YouTube (Zineuskadi)
Nota Filmaffinityn: 6,6



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 112 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4,78 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*
(Oharra: Filmin harpidetza baldin baduzu, klikatu hemen filma euskaraz bertatik ikusteko, plataformetan euskarazko edukiak sustatzeko)



arrakala

Konprimitu gabe igo dut filma bisualki hagitz ikusgarriak dituelako zati batzuk, eta konprimituz gero gaizki gelditzen zirelako. Horregatik pisatzen du hainbertze filmak. Baina uste dut merezi duela horrela ikusteak, zati batzuk zoragarriak dira eta.

durrutia

Estimatzekoa!

Baina afera da halako fitxategi handia ez dela aise grabatzen usb batean (gero telebistan ikusteko). Bertsio txikixeagoa jartzerik? (4 gigatik beheiti)

Mila esker!

arrakala

Aipamenaren egilea: durrutia  Noiz: 2024ko Irailaren 15a, 19:16:04Estimatzekoa!

Baina afera da halako fitxategi handia ez dela aise grabatzen usb batean (gero telebistan ikusteko). Bertsio txikixeagoa jartzerik? (4 gigatik beheiti)

Mila esker!

Iepe! USBak ez badizu 4GB baino gehiagoko artxiboak sartzen uzten, FAT32 formatuan daukazulako izango da. USBa formateatzea gomendatzen dizut, eta NFTS edo exFAT formatura pasatzea, horrela ez duzu arazorik izango artxibo handiak sartzeko.

Ongi izan!