Tutoriala: Telegrameko aurkibidea nola erabili (bot-a)

Sortzailea Ainz, 2026ko Apirilaren 09a, 17:08:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ainz

Telegrameko aurkibidea erabili ahal izateko, Telegram instalatuta izan behar da. Aplikazioak bi bertsio ditu, mugikorrekoa eta ordenagailukoa (kontu berarekin bietan eduki daiteke aldi berean). Behin instalatuta, kontua sortzeko WhatsApp-aren oso antzekoa da, telefono zenbaki eta izen bat eskatuko dizkizu eta honekin kontua sortuko dizu.

Elkarrizketa hasi
Telegram prest izanda, aurkibideko bot-arekin elkarrizketa bat hasi behar da. Horretarako Telegram-eko bot-erako esteka honetan klik egin eta azpiko irudikoaren atzeko elkarrizketa bat irekiko da. Bertan beheko botoiari sakatu elkarrizketa hasteko.



Behin hau eginda, azpiko irudian ikus daitekeen bezala, ez zarela administraria esango dizu, baina lasai, ez egin kasurik mezu honi.



Edukiak bilatu
Aurreko guztia egindakoan, oso erraza da edukiak bilatzea. Bot-ari idatzi edukiaren tituluarekin (adibide moduan Avatar erabili da) eta tituluan Avatar hitza duten edukien zerrenda itzultzen du (kasu honetan bakarra).



Zerrenda horretan, eduki bakoitzaren informazioa agertzen da ondorengo formatuan:

Euskarazko izena -- Jatorrizko izena: Kanalaren esteka

Kanalaren estekari klik eginda, kanal horren informazioa erakutsiko digu eta botoia sakatuta, kanal horretan sartuko gara.



Kanal barruan egonda, bertara igotako edukia ikusi daiteke.