Atzo Pianista bota zuten

Sortzailea jonnydbz, 2007ko Maiatzaren 17a, 14:59:42

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Atzo flipetan geratu nintzen. UEFAko finalaren ostean ETB1 jarri eta Pianista botatzen ari ziren, aho zabal gelditu nintzen. ETB1 horrelako filme on bat euskaratzen?? Zorionak eman beharko diogu.

Norbaitek grabatu zuen??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk

Nik ez. Sorpesaz hartu ninduen   :wacko

Aju

Jeje, taichisan eta orionatkekin egon nintzen hizketan, komentatu nien ta hauek ere ez zekiten.

Pelikula hau eskoletarako bikoiztu zela uste dut, Irudi Biziakeko rollorako

FHarlock

Zinemarako estreinaldi komertzialarentzako egin zuen bikoizketak Filmaxek, halaxe ikusi nuen nik lehenengo aldiz, zineman eta euskeraz.

Gero Irudi biziko programetakoek eta euskaltegieetakoek erabiltzen ibili izan dira. Bi edizio kaleratu zituen Filmaxen, arrunta (2dvd) eta berezia (2dvd+ 1cd soinu bandako pasaien selekzio batekin). Berezia laster agortu zen, eta bestea duela gutxi deskatalogatu dute, orain eskubideak DeaPlanetak bai dauzka, zeinek edizio arrunta berreditatu du, eta hortaz gainera euskera daraman lehen HD-DVDea kaleratu du. Nik edizio berezia daukat baina agian denborarekin HD-dvdkoarekin eguneratuko dut.

Beste egunean harrapatu nion iragarkiari, baina dvd-ean dagoenez kapturatzea merezi ez zuela eta, pasatu zitzaidan komentatzea.

Amorratzen nauena, gabonetan ETB2-tik pasa zutela erdera hutsean, dualki egin dezaketenean, hortaz, orain euskeraz pasatzeko, beste pase bat egin diote, gure dirua xahutuz. ETB, horrela ez, gure dirua ezin botatzen ibil zaitezke.

Taichisan

Latzena ez da webguenan naiz teletextoan ez abisatzea egun berean(ke tiene kojones!) baizik eta tontakeri hau interfertziak sortuko duen igandeko ZINE ORO-n....zeren oraindik ez dute filmearen ezer jarri, zein emitituko duten ezta ezer eta horrelakoetan dardarka hastzen naiz.
Gogora dezagun ostiralean CATWOMAN estreinatzen dutela ETB2an....asko amestea da baino ojala emitituko bazuten filme hori(naiz eta puta mierda izan)euskaraz igandean, baino darabilten politikagaz ezinezkoa.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Catwoman txarra? Zer diozu ba?a? Halle Berryri Oscarra eta dena eman zioten aktuazioagatik eta! Ikusi besterik ez zegoen zelako pozarekin hartu zuen saria  :lol

Dualean emanda pase 1 edo 2 moduan kontatuko litzateke? Edo hori enpresaren arabera ere badoa ta Warner bada 2 moduan da eta Filmax bada 1? Bi hauek aipatzen ditut FHarlockek aipatu zituelako adibide moduan zeintzuk molestatzen diren euskera/katalana/gallegoagatik eta zeintzuk ez

FHarlock

AipatuLatzena ez da webguenan naiz teletextoan ez abisatzea egun berean(ke tiene kojones!) baizik eta tontakeri hau interfertziak sortuko duen igandeko ZINE ORO-n....zeren oraindik ez dute filmearen ezer jarri, zein emitituko duten ezta ezer eta horrelakoetan dardarka hastzen naiz.
Baina horrek ez du zer ikusirik filme hau bota edo ez igortzearekin. tarte bitxia geratzen zitzaien eta lehendakoarekin bete dute. Eta bitxiena, anuntzio ematen ibili direla, baina gero teletextoan jarri ez. Ez fin, beste txapuza made in ETB.

AipatuGogora dezagun ostiralean CATWOMAN estreinatzen dutela ETB2an....asko amestea da baino ojala emitituko bazuten filme hori(naiz eta puta mierda izan)euskaraz igandean, baino darabilten politikagaz ezinezkoa.
Puta mierda delako, horrek ematen dio 80% aukerak euskeraz emateko, ona izango balitz, Mistic River edo antzerakoren bat, zihur bai inoiz euskeraz ez genuela ikusten, baina puta mierda bada, aukera kristonak ditu, gauer egun ETB filmak aukeratzeko daramaten kriterioa ikusita.




AipatuCatwoman txarra? Zer diozu ba?a? Halle Berryri Oscarra eta dena eman zioten aktuazioagatik eta! Ikusi besterik ez zegoen zelako pozarekin hartu zuen saria 
Beste filme batengandik eman zioten. Kriston txarra da, ni ikustera behartua egon nintzen eta sufritu izan nuena... Eta gainera pertsonaia kriston gogoko dut, bere komiki seria erosten nabil, eta DC-etik editatzen den onenetakoa deritzoz. Pena bere etapa onena atzean utzi behar dugula dirudiela.




AipatuDualean emanda pase 1 edo 2 moduan kontatuko litzateke? Edo hori enpresaren arabera ere badoa ta Warner bada 2 moduan da eta Filmax bada 1? Bi hauek aipatzen ditut FHarlockek aipatu zituelako adibide moduan zeintzuk molestatzen diren euskera/katalana/gallegoagatik eta zeintzuk ez
Filme bakoitzeko kontratuaren arabera, letra txikia irakurri beharko. Antena 3 multidifusioetarako klausulak darabilela susmoan nago, ikusi besterik ez dago nola Antena3 emandakoak, bi astetara . neoxen ematen dituzten, eta nola egun berean megatrix eta shin chan.neoxen errepikatzen duten.

Serietan eta gehinetan 3 pase izan hori dira 3 edo 5 urteko epe baten, baina lehen filokoak badira, hor Harry Potterrentzako bi pase bi urteko epean oso garesti saldu ziren, FORTAK RTVE-rekin batera erosi eta paseak banatu zituzten, batek lehen urtean pase bakarra, besteak hurrengo urtean pase bat.

Printzipoz pase zenbakia, tituloaren eta ordaindutakoaren arabera doa, banatzaileak hor ez du gehinetan eragiten, ala ere banatzaile batek agian ohitura du 3 urtera egitea eta beste batek bestera.

ETB nola egiten dituen kontratuak susmoak ditut, horrelako aukerak ikusi gabe zihur zihur. Eta gainera, euskerazko bikoizketa bada, erosteari uko egin ohi duelakoan nago. Badira tituloak zinerako bikoiztu edo VHS-rako, eta ETB-ek sekula erosi ez dituenak, norbait bere esparruan sartu delako molestatu balie. Tinkorekin gertatu ohi da era sistematikoan.

Ea noiz kristo ematen dituzten Evasi?n en la granja (Cuatro dauka orain), Robots (hau zihur bai ez dutela erosten, garesti izango delako, ea erosten duen telebistak multiaudioa darabilen), ze dvd-ek ez dute euskerarik.

Esan diezaizueket gabonetarainoko erosketak egin direla ETBen dagoeneko, eta euskeraz zineman estreiniatutako batzu erosteari uko egin diotela gainera, bisionatua egin gabe gainera, bereziki larria ikusten dut hau, erabakia banatzailea nor den arabera eta ez materialaren eta ofertaren arabera egiten ari direlako susmoa hurrundik daramat, titulo bikainak gainera eta inork ETB-ek ez erostea ulertuko ez lukeena, gainera ikastola mailan oso ongi ibili diren tituloak.

Aju

de konfi esan dizkizute tituluak eta ezin dituzu esan?  :whistling

Zinean edozein zabor toaktuko zitzaizun, bai... Panico Nuclear ikusi zenuen? Hortik bizirik irten bazara ya inmortala zara

jonnydbz

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 18:55:39
AipatuCatwoman txarra? Zer diozu ba?a? Halle Berryri Oscarra eta dena eman zioten aktuazioagatik eta! Ikusi besterik ez zegoen zelako pozarekin hartu zuen saria 
Beste filme batengandik eman zioten. Kriston txarra da, ni ikustera behartua egon nintzen eta sufritu izan nuena... Eta gainera pertsonaia kriston gogoko dut, bere komiki seria erosten nabil, eta DC-etik editatzen den onenetakoa deritzoz. Pena bere etapa onena atzean utzi behar dugula dirudiela.
Uste dut Ajuk ironiarekin esan duela hori, ze berez anti-oskarra eman zioten pelikula horrengatik :xD

:bye1
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

bai bai, aber, pentsatu dut argi geratu dela ba?a ironia ba?a ikusten dut idatzita ez dela hain erraza ironia adierazten.

Urte baten Oscarra eman zioten, eta hurrengo urtean Razziea, antioscarra, Catwomanengatik.

jonnydbz

Jajaja, lasai mutil, ematen du aserretu egin zarela :bleh
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 21:04:46
bai bai, aber, pentsatu dut argi geratu dela ba?a ironia ba?a ikusten dut idatzita ez dela hain erraza ironia adierazten.

Urte baten Oscarra eman zioten, eta hurrengo urtean Razziea, antioscarra, Catwomanengatik.

Bai, bai. Ni be gogoratzen naz. Oskarra emon jotzieneko imitazioa in zeuen Razzietan. Negarrez hasiko bazan moduen.


Pianista, azkeneko 30 minutuak edo grabatu dotaz. UEFA-ko finala eta gero. Ez dakit zeozertarako balio deuen.

FHarlock, DVD-ari buruz berba iten dozunean ez dakit euskerazkoa salgai dauela di?ozun edo ez. Saltzen dabiltzezenak, euskerazko audioa deko?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

Aipatude konfi esan dizkizute tituluak eta ezin dituzu esan?  :whistling
Esan banitzake, dagoeneko esanda nituzke. Komentaketa da, ikus dezazuen euskeraz dabiltzan banatzaileek, zelako arazoekin aurkitzen diran jakin dezazuen eta hauek baloratzen hasteko.

Eta esan ez badut, ba nahiko erraz suposa daiteke ze titulo diren. Tinkori ez diote urteetan bat bera ere erosi izan nahi. Ez dira kristonenak, baina nahiko material dexentea badute, batzuk oso entretenigarriak dire gainera. ETBren portaera gehien pairatu duen banatzailea dela uste dut zihurrenez Pianista eta horrelakoak titulo pak baten sartzen dizkietelako, bestela Pianojolea ETB ez zukeen emango zihurrenez.

Filmaxek ateratako azkenetakoak ez dituzte oraindik, Daltondarrak etortzen zait orain duruan, baina badira beste batzuk inoiz ETb-ek emandakoak, Filmax: Bosten abenturak telesaila (orain ez ditu eskubideak), El Cid, Dragon Hill, Bluberry, El pacto de los lobos. MangaFilms: Yo el vampiro, Quiero ser como Beckhan, A por todas. Laurem: El ni?o que queria ser oso, Spy Kids 1 eta 2. DeaPlaneta: Dark Water , Zu warriors, Nomadas del viento. Cameo: Deep Blue, Kirkiku eta sorgina. Barton Films/Eurocines: Los chicos de la lluvia. Universal/Barton Films: Kiriku eta sorgina. Twenty Century Fox: Robots. Besteak beste, begiratu dvd zerrendari eta atera kontuak.

Ala ere, espero dut hurrengo bileran sorte obeagoa izango dutela. Kanpotik gauzak oso erraz ikusten dira, baina ez dakizue zenbat neke dagoen titulo batzuk ikus ahal ditzagun.





AipatuZinean edozein zabor toaktuko zitzaizun, bai... Panico Nuclear ikusi zenuen? Hortik bizirik irten bazara ya inmortala zara
Nahikoa izan nuen Elf-etik neuronak galdu gabe ateratzearekin. Doce en casa, Garfield (eta azken erdia ikustea tokatu zitzaidan, osorik ikusi izanda...), Crueldad intolerable (ikustea bai zela jasan ezina), Ponte en mi lugar jasan behar izan nituen ere. Egia esateko, kabina komertzialetan ibili nintzen garaian nahiko sorteko izan nintzen eta bodrio bat eso beste eskibatu nituen, baten ia estreinurik ez zelako etortzen, bestean filmak banatzen genituen eta sortea izan ohi nuen nahi nuena ikusteko, nire astean txarrik ez sartzea ere askotan gertatu zitzaidan. Portzentaia obetzen zen, tokatzen ez zitzaidan asteetan bisionatzera boluntario aurkezten nintzelako, eta boluntarioek filma aukeratzeko aukera dutelako. Gero gauza handirik ez ziren asko ikusi nituen, baina ez ziren lotsaz hiltzeko modukoak, denborapasa besterik ez.

Okerrena, Zu warrior eta el Monje ordaintzen joan nintzela... jakin izan banu ze txarrak ziren ez nintzen sartuko.




AipatuFHarlock, DVD-ari buruz berba iten dozunean ez dakit euskerazkoa salgai dauela di?ozun edo ez. Saltzen dabiltzezenak, euskerazko audioa deko?
Titulo honetaz atera diren edizio guztiak izan dute euskera, bai Filmaxenak, arrunta eta berezia, bai orain katalogoan dauden DeaPlanetarenak, dvd eta hd-dvd. Dvd 15?tan dago orain, eta HD-dvd 25?tan. Merkeago egon zen banatzailez aldatu aurretik, baina luze prezio horretatik jeitsiko delakoan nago.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 21:11:24
Jajaja, lasai mutil, ematen du aserretu egin zarela :bleh
Ko?o, lehen sartu naiz eta ez dut erantzun hau ikusi.

Ze komentariorengatik da?

jonnydbz

Honengatik:

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 21:04:46
bai bai, aber, pentsatu dut argi geratu dela ba?a ironia ba?a ikusten dut idatzita ez dela hain erraza ironia adierazten.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa