KODEA LYOKO - Code Lyoko (2003-2007) (97/97) [ONLINE]

Sortzailea Taichisan, 2007ko Abuztuaren 05a, 19:46:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan


Filmaren Ezaugarriak:
Herrialdea: Frantzia
Generoa: Akzioa, Zi-Fi, Abentura
Denboraldiak: 4
Atal kopurua: 95 (26+26+13+30) + 2 berezi (00 zenbakia)
Zuzendaria: Thomas Romain (Creator), Tania Palumbo (Creator), Jérôme Mouscadet
Gidoia: Sophie Decroisette, Bruno Regeste, Laurent Turner, Bruno Merle, Jean-Rémi François, Thomas Romain, Frédéric Lenoir, Alain Serluppus, Françoise Charpiat, Karine Lollichon, Carlo De Boutiny, François Deon, Hervé Pérouze, Olivier Perouze
Musika: Serge Tavitian, Herman Martin
Sinopsia: Insituto bateko ikasle batzuk, Ulrich, Odd eta Yumi, institutoaren ondoan dagoen fabrika batean super-ordenagailu bat aurkitu eta sistemaren barruan dagoen Aelita ezagutzen dute. Laster konturatuko dira Franz Hopper, Aelitaren aita zenak sortu zuela ordenagailua, baita XANA ere, Lyoko mundu birtualaren sistema eragilea, hain zuen. XANAk kontzientzia hartu eta Aelitaren mundu birtuala zein mundu erreala erasotzen hasten da. Ikasleak, Aelitarekin batera izango dira XANA gelditzen saiatuko direnak.
Nota Filmaffinityn: 4,5
WIKIPEDIA 

Bideoaren ezaugarriak:
Egoninobik igota
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 22min inguru
Pisua: 230MB inguru
Erresoluzioa: MP4  576x432 - 4:3
Kapitulu guztiak dituen karpetaren esteka (MEGA) [ONLINE]

MEGAko karpetan 67. atala errepikatuta dago. Jarraian "67.Biki zitalak"
67. Biki zitalak
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Aupa Taichisan, jar dezakezu kapturarik edo bestelako irudirik?? Eske ez dakit zer den ere ez...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

kenshin

Hello Taichisan!
Ontxe enterau naz Lyoko kodea zr den, eta kapituluak jeistera jun nazenean, jo... expiratuta.... emulen badaude?? :jack
jonnydbz, serie hau oso guapue da! bene benetan!

Taichisan

Aipamenaren egilea: kenshin  Noiz: 2008ko Apirilaren 23a, 22:43:30
Hello Taichisan!
Ontxe enterau naz Lyoko kodea zr den, eta kapituluak jeistera jun nazenean, jo... expiratuta.... emulen badaude?? :jack
jonnydbz, serie hau oso guapue da! bene benetan!

Ba laster dvd-rip bertsioa egingo dut ta egia esan askoz gehiago merezi du dvdripa tbripa bainoXD, hori bai, dakizuenez emuletik banatuko ditut atalok, eta dena den emulean kompartiturik dago tb-ripen lehen denboraldi osoa nahibaduzu^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

kenshin

Zuk esaten baduzu dvd bertsioa hobea dela, ok, itxarongo dut, baina jeitsiko ditut pare bat kapitulu ikusteko ondo zertaz doien, sk...
Guapue dala esan dot, ze... oin dala 2 urte irlandan egon nintzan da etxeko umiek serie hori ikusten zabien egunero, jeej... eta... ez zauen ezer txarto! jajaj... baine,, ingelesez zauen ta ez nauen asko ulertze... jajaj  :big_explode

zumarra


zumarra

Je, je. Ezin da kasualitatea izan; ezinezkoa da.

Gaur Streamtransport programarekin Kodea: Lyoko 2. denboraldiko Hiru3-n zeuden atalak deskargatu ditut (27-36 - (2x01-2x10)) eta dagoeneko ez daude ikusgai bertan. Goizean (azken aste hauetan) 25 atal zeuden ikusgai; lehenengo denboraldiko 15 bat eta 2.-eko hauek. Oraintxe 17. eta 18. daude soilik ikusgai. Deskargak direla detektatzeko sistemaren bat izango dute eta ez zaie gustatzen, nonbait.

Ezin da kasualitatea izan... :ahozabal:

burrundaie

Horrek zer pentsa ematen zidak, eta azken aldikoaz ari nauk, noski! :evil:

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Abuztuaren 20a, 15:32:12
Horrek zer pentsa ematen zidak, eta azken aldikoaz ari nauk, noski! :evil:

ETBekoek web orri hau ezagutzea ez zen arraroa izango. Euskerazko egunkari digital batzuetan hitzegin baidute Euskal encodings-eri buruz.

zumarra

Hiru3 martxan jarri zutenean pentsatu nuen agian gure lanaren amaiera (neurri batean behintzat) izango zela. Haiek serietako atal guztiak ikusgai jarriz gero ez lukeelako zentzu haundirik izango bi toki paraleloetatik gauza berdina eskuratu ahal izatea. Baina, justu kontrakoa egiten ari dira: serie bakoitzeko 4-5 atal soilik ikusgai jarri eta, gainera, aldatzen joaten dira. Ez dut oso ondo ulertzen zein helburu duen Hiru3 sekzio honek.

burrundaie

#10
Nik balizko ezagutzaz ez diat zalantza izpirik ere, baina susmoa hatago ziek, ezagutza horrek lekarzkeen ondorioez, hain zuzen ere. Baina Agian, Baronluigi, arrazoi duk eta errezeloek ez ditek funtsik eta salaketa kontu horiek beste nonbait zekatek jatorria...

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Abuztuaren 20a, 16:44:58
Nik balizko ezagutzaz ez diat zalantza izpirik ere, baina susmoa hatago ziek, ezagutza horrek lekarzkeen ondorioez, hain zuzen ere. Baina Agian, Baronluigi, arrazoi duk eta errezeloek ez ditek funtsik eta salaketa kontu horiek beste nonbait zekatek jatorria...

Ezabeketen arrazoia salaketez gain deskarka zuzeneko zerbitzarien disko gogorren akatsak izan daitezke. Mediafiren kasuan adibidez zerbitzariak ez du dohako kontuentan biltegiratutako fitxeroeen segurtasun kopiarik egiten eta zerbait gertatu ezkero bertan bildutakoa ezinbestean betirako galtzen da.

Taichisan

Lasai baditut eta DVDripen euskaraz dauden atal guztiak, laster hauek kendu ta dena igo egingo dut.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Azkenean, nire artxibo guztiak igotzen bukatu dut eta serie honen 2. denboraldia ere igotzea erabaki dut. Oraintxe dena errepasatzea besterik ez da geratzen. Ea denbora luzerako den... :threat: :threat: :threat:

gorri

Primeran! Jaitsi dut 2. denboraldia ere. Eskerrik asko!