LAMU Urusei Yatsura (124/213) [1080p][Mega]

Sortzailea Taichisan, 2009ko Urtarrilaren 28a, 10:28:11

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan


SINOPSIA
Ataru zorigaiztoko mutikoa da, denek berataz barre eta iseka egiten dute. Baina egun batean estralurtarrak lurrerako mehatxu bihurtzen dira ta lurraren etorkizuna lurtar bategan utziko dute, Ataruren gain. Maratoi antzeko bat irabazi beharko du lurraren mehatxua desagerrarazteko eta bere aurkaria Lamu neska estralurtarra izango da. Lamu Ataruz maiteUrusei Yatsuramintzen da eta horrela hasiko dira Ataruren buruhausteak.

FITXA TEKNIKOA
Izenburu Originala:
Produkzio Urtea: 1981-86
Denboraldiak: 4
Atal kopurua: 25 minutuko 194 atal (54+52+43+45). Hasierako 19 atal bikoitzak dira, beraz, 213 bezala ere zenbatu daitezke (hemen hala dago eginda). Euskeratu ziren lehen bi sasoiak (106+19=125 atal)
Produktora: Tv Tokyo/shopro
Nazionalitatea: Japonia
Emisioa Euskal Herrian: Etb1/Betizu kanala
WIKIPEDIA
Aktoreen Banaketa:
Ataru--Jon Goiri
Lamu--Monica Erdozia


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
Gauzatzea: BDripak (10 biteko kolorazioarekin, segur aski telebistek ezingo dute erreproduzitu)
Arduraduna: Aju
Audio hornitzailea: Taichisan
Denboraldia: 4
Iraupena: 25 Minutu
Atalak: ETBk 127 (25 minutuko 104 atal). 70, 109 eta 121 atalak falta zaizkigu.
Tamaina: 1 GB inguru
Bideoa: x264 CRF17.5 1920x1080 4:3
Audioa 1: AC3 TVrip 256 Kbps/Estereoa/Euskera
Audioa 2: AC3 BDrip 256 Kbps/Estereoa/Japoniera
Oharra: Badirudi atal batzuk ETBtik grabatzean kate aldaketak egon zirela eta segundu batzutan beste kate batzuen audioa entzuten dela. Ez dut apuntatuta zeintzuk diren atalok.

ATALAK

Atalen estekak biltzen dituen DLC fitxategia JDownloaderrerako
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#1
Raw bat aurrikusi dut oraintxe, eta esan behar dut askoz hobeto ikusten direla ETBko bideoak baino (hori denok espero genuen). Muntaiaren zailtasuna ikusi beharko da...

Lehen 2 atalak jaitsita, mila esker taichisan.

EDIT: Galdera bat. ETBk 78 atal dauzkala diogu, baina nola zenbatuta? Ze raw bakoitzak 25 minutu dauzka eta binaka doaz zenbatuta (Doraemonen estilora daude banatuta azpiatalak).

78 binana zenbatuta (25 minutuko 39 atal) edo banaka zenbatuta (25 minutuko 78) dira?

Taichisan

25 minutuko 78 dira, kontuan izanda euskaraz ez dutela diferentziatzen bi atal horiek, ikusten baduzu gainera titulu bakarra deko atal bakoitza 25 minutukoa.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#3
Une honetan lehen atala nago igotzen bideo dvdrip batekin. DVDrip izan arren, seriea nahiko zaharra da, eta apenas garbitu zuten DVDan ateratzeko, beraz ez da hain ona ere. WMV bertsio batekoa da igotzen nabilena, eta orain DVD ISOak nabil jaisten, gero alderatzeko. Aldea nabarmena bada, ISOak jaitsiko ditut, bestela, WMVekin egingo dut.

Muntaiari dagokionez, OSO erraza da. DBZ bezala, hau ere 25fps-ra pasa behar da eta 3 puntu dauzka sinkronizatzeko:
-1. Hasieran. Openinga hemen ez dute eman, eta horren jarraian zentsuratua izan zen titulu japoniarra dator.
-2. Azpiataletik azpiatalera dagoen kortinilla eta honen jarraian datorren bigarren azpiatalaren titulua.
-3. Amaieran hurrengo atalaren aurrerapena eta honen jarraian endinga datoz.

Putada bakarra dauka, tituluak, eta kapituluaren arabera handia izan daiteke ala ez. Oso zaila da azaltzeko eta irakurrita ulertzeko, baina kasua azaldu eta nola montatuko zenuten planteatuta ziur arazoa ikusiko duzuela. Taichisani gertatu izan zaio Conanekin.

Esan dudan bezala, tituluak zentsuratuta daude. Beraz, tituluak irauten zituen 5 segunduak falta dira bai bideoan bai audioan. Euskerazko audioan titulua hasieran esaten dute, baina konturatzen bazarete, zentsura dela eta, bideo originalean titulua eta gero datorren audio zatiaren gainean dago grabatuta. Nire asmoa titulua aipatzen duen audio zati hori hartu eta bideo originalean titulua agertzen den puntuan kokatzea da, eta gero audio japoniarra konbinatuz tapatu falta diren 5 segunduak.

Zein da putada? Titulua atala hasita esaten duenez, litekeena da atzetik beste zarataren bat entzutea, adibidez bigarren atalean uste dut fondotik tximista bat entzuten dela. Titulu hori aurrera pasata (titulu japoniarraren puntura), tximista hori kanjien puntuan entzungo da, eta gero berriro entzungo da zegokion puntuan, hutsunea tapatzeko erabili behar den audio japoniarrean ere entzun egiten baita.

Eta are putada handiagoa da pertsonaiaren bat hitz egiten badago titulua aipatzen duen bitartean, ze titulua aurrera botatzen duzu bere komentario eta guzti, gero pista japoniarrean ere pertsonaia hori japonieraz hitz egiten entzungo zen, eta gero berriro euskerazko audioa sartzean, komentarioaren jarraipena etorriko da eta arraro geldituko da.


Nahi baduzue ni prest nago seriea montatzeko. GT eta Lamu eramango nituzke batera, eta One Piece egia esan nahiago dut gerorako utzi.

PD: Bihar goizerako edo egongo da igota megauploadera lehen atala.

Taichisan

Ba nigatik perfekto, dena den bi bertsio egiten doguz, nik DBV-ripekin segituko naiz astero ta hortik zuk audioak hartu ta patsadaz hartu DVD rip bertsioa egiteko, ados?
Kontua da, DBZ bezalakoa bada, Release berria Duala eramateko aukera deko? ala soilik euskaraz jungo litzake?. Ta tituluena nik uste hoberena dela azpititulatutak jarri japoniarrak, nahiz ta gero euskaraz esan, ez bait dute inolango zerikusia, beno ba, lanera noie, geroarte!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

shanks_op

 :serie1_wall: :serie1_wall: :serie1_wall: one piece gerorako  :serie1_wall:
ni 150. kapituluan hasiko nintzen hemendik jaisten
lasai Aju zu animo lamurekin eta DBGTrekin
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

Aju

Lehen atala

Audio bakarra dauka. Bideoa ez denez kristona, bitrate nahiko ona behar du, eta horregatik gehiago pisatzen du. Begira egon nintzen eta audio bakarrarekin ya 230mb dira, eta ya 250mb jartzea...

Ahal baduzu Lamuren audioak gorde itzazu aparte, ze zure releasean ya 128kbps-ra egongo dira, eta beste konpresio bat eginda kalitate dezente galduko dute (kalitatearekin obsesionatuta nago, bai :silba:)

jonnydbz

Atzo lehen atal ikusi nuen eta grazia egin zidan zenbat ile eta zinkinkeria beltz agertzen den bideoan. Benetan antiguedade batekin topo egin dugu xD. Gero jeitsiko dut Ajuren bertsioa aldea ikusteko, baina gazteleraz ikusi ditudan beste muntaiekin alde ederra dago. Eta nire iritzia jakin nahi baduzue, tituluen asuntorako, ez konplikatu larregi, srt batekin nik nahikoa eta soberan daukat.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Otsailaren 04a, 01:43:17
Nahi baduzue ni prest nago seriea montatzeko. GT eta Lamu eramango nituzke batera, eta One Piece egia esan nahiago dut gerorako utzi.
Nik uste bat ahaztu duzula... mmmmmmmmm a bai!!

[spoiler]
ARTURO ERREGEA!!!
[/spoiler]
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Ba justo oraintxe bertan azken atala kargatzen nago sinkronizatzeko, asike... :silba:

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Otsailaren 04a, 09:55:26
Lehen atala

Audio bakarra dauka. Bideoa ez denez kristona, bitrate nahiko ona behar du, eta horregatik gehiago pisatzen du. Begira egon nintzen eta audio bakarrarekin ya 230mb dira, eta ya 250mb jartzea...

Ahal baduzu Lamuren audioak gorde itzazu aparte, ze zure releasean ya 128kbps-ra egongo dira, eta beste konpresio bat eginda kalitate dezente galduko dute (kalitatearekin obsesionatuta nago, bai :silba:)

Lasai audioengatik, DVD bideoak egiten nagoela, AC3an dekodaz audioak nahi baduzu formatu horretan pasako dotzut ta hortik haurrera zeuk komprimitu ados?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Otsailaren 04a, 14:36:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Otsailaren 04a, 09:55:26
Lehen atala

Audio bakarra dauka. Bideoa ez denez kristona, bitrate nahiko ona behar du, eta horregatik gehiago pisatzen du. Begira egon nintzen eta audio bakarrarekin ya 230mb dira, eta ya 250mb jartzea...

Ahal baduzu Lamuren audioak gorde itzazu aparte, ze zure releasean ya 128kbps-ra egongo dira, eta beste konpresio bat eginda kalitate dezente galduko dute (kalitatearekin obsesionatuta nago, bai :silba:)

Lasai audioengatik, DVD bideoak egiten nagoela, AC3an dekodaz audioak nahi baduzu formatu horretan pasako dotzut ta hortik haurrera zeuk komprimitu ados?
Konforme. Hasieran atzeratuta ibiliko naiz, lehenengo ISOa jaitsi behar baitut alderatzeko, eta gero aukeratzen dudanaren arabera, bertsio horren atal guztiak. Baina nire asmoa nahiko egunean eramatea da, ez One Piece bezala (ze serie honek ahalik ondoen atera behar du lasai-lasai eginda). Neu ere hartzen nabil audioak, baina eztago erraz jartzen ETB saskibaloiarekin, ta komentatuko dizut zer galtzen dudan eta zer ez.

kutxipoo

Eskerrik asko mutilak!
Pasa dan astean gurasoenean egon nintzan ta flipatuta gelditu nintzan Lamu etb-n ikustean. Ahal izan dudanean sartu naz hona iha proiektua hartu dozuen. Eskerrik asko berriz.

Taichisan

Pasadan asteko atalak eskuragarri dituzue jada, ongi izan!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

shanks_op

mila esker taichisan!
azkenean Ajuk dvd-ripa egingo du?
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!