Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]

Sortzailea Aju, 2015ko Maiatzaren 12a, 00:10:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 24a, 19:45:53
Bi bereziak ikusi ditut eta kalitate oso ona daukate. Bardocken berezian Dragoi Bolako eszenak daude, eta aldea nabari da, baina nahiko dexente ikusten dira. Ea gauzak ondo egiten dituzten.
Egia da sekuentziatxook okerxeago ikusten direla,  baina seriea eta Bardocken filma 16mm-ko karreteetan daude eginda, beraz, teorian kalitate berdina eduki beharko lukete. Sekuentzia horiek Bardocken filmerako berreskuratzean ez ziren asko esmeratuko edo... Orain diozula, Coolaren lehenengo pelikulan Bardocken filmeko pare bat sekuentzia berreskuratu zituzten, eta ez dira oso ondo ikusten (izan ere, pelikulak 35mm karreteetan daude, eta Bardocken pelikula 16mm-an).

jonnydbz

Beno, baina nahiz eta karrete mota bera izan, ez da berdina animeko ataletako animaziaren kalitatea edo film batekoa. Gainera DBko animazioa hasieran kaskarragoa izango zen. Dena kontuan izan behar da. Denborak esango digu nola geldituko den.

Bide batez, badakizu gainerako amazonen gainerako OVAk ere  4:3 formatuan diren?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 00:46:39
Beno, baina nahiz eta karrete mota bera izan, ez da berdina animeko ataletako animaziaren kalitatea edo film batekoa. Gainera DBko animazioa hasieran kaskarragoa izango zen. Dena kontuan izan behar da. Denborak esango digu nola geldituko den.

Bide batez, badakizu gainerako amazonen gainerako OVAk ere  4:3 formatuan diren?
Bardock eta Trunksen pelikulak berez ez dira OVAk. Telebistarako egin ziren espreski, eta seriearen kalitate bera daukate. Horregatik egoten da adi jendea pelikula hauen kalitatearekin, seriearen ideia bat egiteko.

Amazoneko pelikulak 16:9 dira, Blurayak bezala. Ahaztu filmak 4:3an ikusteaz... Egin zirenean ere 4:3an egin ziren baina 16:9an pentsatuz, zinemetan eta abar emitituak izateko, beraz, goian eta behean daukaten metraia ez da garrantzitsua apropos. Hori adibidez ez da gertatzen Bardocken pelikulan, telebistarako pentsatuak baitira. Hor kasu batzutan ezinezkoa da 16:9ra ondo pasatzea.


Pena da, nik nahiago baitut 4:3 materiala, baina...

Pelikulak eginda dauzkat. Azaldu nizuen bezala, Amazoneko bideoak ez daude filtratuta, eta Bluraykoak, bai. Nire ustez Amazoneko bideoak hobeak dira, eta azkenean hauekin geratuko naiz. Ea ahal dudanean igotzen ditudan. 118GB guztira. Gogorarazidazue udan, igotzen ez ditudala ikusten baduzue.

Bide batez, nik ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du Amazoneko bideoak beti direla onenak. Brolyren pelikula EEBBetan Blurayn atera dute eta berdexka ikusten da. Brolyren pelikularen bideorik onena Amazonena da, berriz ere. Hemen dauzkazue bi adibide.

Josu Etx

#108
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:11:07
Bide batez, nik ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du Amazoneko bideoak beti direla onenak. Brolyren pelikula EEBBetan Blurayn atera dute eta berdexka ikusten da. Brolyren pelikularen bideorik onena Amazonena da, berriz ere. Hemen dauzkazue bi adibide.

Adibide horretan, batez ere lorategi horren adibidean berdexka dagoen irudian (nahiz eta berdeago izan) ertzak hobe ikusten dira.

Aju

#109
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:34:28
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 12:11:07Bide batez, nik ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du Amazoneko bideoak beti direla onenak. Brolyren pelikula EEBBetan Blurayn atera dute eta berdexka ikusten da. Brolyren pelikularen bideorik onena Amazonena da, berriz ere. Hemen dauzkazue bi adibide.

Adibide horretan, batez ere lorategi horren adibidean berdexka dagoen irudian (nahiz eta berdeago izan) ertzak hobe ikusten dira.
Beno, baina irudiak nahiko konprimatuta daude kasu horretan.

Hau VLCrekin ateratako kaptura bat da.



Billsen belarriak berdexkak baino definizio pixkat gehiago dauka, eta goiko toldoak diren esfera erdi horiek ere hobeto ikusten dira.

Definizioan baino, kolore berdean dago koxka. Gaur egun halako gauzak gertatzea ere...

PD: Goiko argazkia igotzean konturatu naiz VLCren kaptura-sistemak kalitate okerragoko irudi bat hartzen duela. Hona hemen Windowsaren pantallazo bat Paintekin moztuta:



Goiko irudiaren fotograma bera da.

jonnydbz

Nire ustez remasterizazioa egiten dutenek ez dute pantaila ondo kalibratuta eta ondorioz ez dute koloreak ondo ikusten, baina auskalo...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 01:13:59
Nire ustez remasterizazioa egiten dutenek ez dute pantaila ondo kalibratuta eta ondorioz ez dute koloreak ondo ikusten, baina auskalo...
Arazoa Funimation EEUUrena da. Japoniatik bideoa ondo ateratzen da, Amazon UKek bideoa ondo eskaintzen badu.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2019ko Apirilaren 26a, 01:13:59
Nire ustez remasterizazioa egiten dutenek ez dute pantaila ondo kalibratuta eta ondorioz ez dute koloreak ondo ikusten, baina auskalo...
Ez dut uste, profesionalek hainbat monitore erabiltzen dituzte. Gainera vectoskopioa erabiltzen da ongi etalonatzen ari zarela ziurtatzeko (nik erabiltzen badut beraiek fijo).

jonnydbz

Orduan berdexka oso gustoko dute eta ez da arazo bat.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#114
Beno, Brolyren pelikularen bluraya aurreko astean atera zen eta hemen dakarkizuet muntaia berria.

Bi audio dakartza:
  • Euskara
  • Japoniera

Azpitituluei dagokionez, 3 pista:
  • Zentsura. Defektuzko pista. "HIRU EGUN GEROAGO" bakarrik dakarren azpititulu bat; gainontzeko kanjiak bikoizketak berak itzultzen ditu.
  • Nire itzulpena. Estiloekin.
  • Bikoizketaren itzulpen ofiziala. Estilorik gabe.

Oraintxe editatuko dut lehen mezuko DLCa.

Pelikula zuzenean jaisteko, hemen esteka.

EDIT: Bide batez, Bardock eta etorkizuneko Trunksen pelikulak igo ditut FullHDn. TV Special 1 eta 2 dira.

Josu Etx

 :txalo1: :txalo1: Milesker.
Filmena ordenatuko dut. Badauzkazue esteka guztiak zuzenean deskargatzeko?? J-Downloader izatea beharrezkoa ez izatea ongi legokela uste dut.

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Ekainaren 09a, 21:41:15
:txalo1: :txalo1: Milesker.
Filmena ordenatuko dut. Badauzkazue esteka guztiak zuzenean deskargatzeko?? J-Downloader izatea beharrezkoa ez izatea ongi legokela uste dut.
Hori nahi baduzu, agian hobe itxarotea. Uda partean, orain dauden SD bideoak kendu eta HD bideoengatik ordezkatzeko asmoa daukat. Orduantxe hartuko ditut link guztiak. Dena den, 60 inguru izango dira, estra eta guzti, e.

jonnydbz

Eskerrik asko Aju! Ea egun hauetako batean jeisten ditudan.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Beno, azkenean ere promesa hura bete dut eta pelikula guztiak igo ditut HDn. Azkenean Amazoneko bideoak erabili ditut, bideoan granoa mantentzen dutenak.

Ohiko pelikulez gain, hainbat pelikula berezi ere igo ditut, adibidez Bardocken bigarren pelikula.

Ez konplikatu begiratzen ea zer manten dezakezuen lehendik eta zer jaitsi behar duzuen; nik zuek lez dena jaitsiko nuke.

Josu Etx

Bikaiin, denbora izango dudanean pare bat mega kontu egin eta guztiak zuzeneak deskargatzeko jarriko ditut eta dena ulerterrazago jarriko dut.